Elsy Jacobs: Luxenburgoko txirrindularia

Elsy Jacobs (Garnich, Luxenburgo, 1933ko martxoaren 4a – Gémené-sur-Scorff, Bretainia, Frantzia, 1998ko otsailaren 28a) Luxenburgoko txirrindularia eta entrenatzailea izan zen.

Bai pistan bai errepidean nabarmendu zen. 1958an Errepide probako munduko lehen emakume txapelduna izan zen. Munduko Jarraipeneko Txapelketarako domina ere irabazi zuen. 1958an orduko errekorra hautsi zuen 41,347 km-ko distantziarekin. Marka hori hamalau urtez egon zen indarrean, Maria Cressari italiarrak 1972an 41,471 km-ko distantzia egitea lortu zuen arte.

Elsy Jacobs
Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia
(1958)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉlise Maria Jakobs
JaiotzaGarnich (en) Itzuli1933ko martxoaren 4a
HerrialdeaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia Luxenburgo
HeriotzaGuémené-sur-Scorff1998ko otsailaren 27a (64 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
elsy-jacobs.lu

Biografia

Elsy Jacobs (1933-1998) Garnichen jaio zen, Luxenburgon, bere lurretan aritzen zen eta txirrindulariz betetako familia ugari baten barruan. Haren nebetako batzuk (Roger, Raymond, Edmond…) hainbat arrakasta lortu zituzten.

Txirrindularitzaren dukesa deitua izan da.

Txirrindulari ibilbidea

Debekua emakumea izateagatik

Gaztetan, Elsy Jacobs-ek nebekin entrenatzen zuen sarritan, baina ezin izan zuen parte hartu Luxenburgon egiten ziren lasterketetan emakumea izateagatik.

Etapa horretan bertan, ordea, Elsy Jacobs Frantzian eta Belgikan lehiatu ahal izan zen. Frantzian, adibidez, Frantziako lizentzia zuen herrialdeko talde batentzat egin zuen korrika.

1958an, eztabaida eta iritzi ugari izan ondoren, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI), hau da, nazioarteko txirrindularitza federazioak, Emakumezkoen Munduko Errepide Txapelketa onartu zuen, batez ere Frantzia, Britainia Handia, Belgika eta SESBren laguntzarekin.

UCIk urte hartan antolatu zuen emakumezkoen lehen munduko txapelketa, errepidekoa eta amateurren kategoriarako baino ez, ez baitzegoen emakumezkoen txirrindularitza profesionalik.

Elsyren mendekua, munduko 1. emakume txapelduna

Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Elsy Jacobs, Reims-en
Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Wereldkampioenschappen_amateurs_dames_op_de_weg_te_Reims_wereldkampioene_Elsy_Ja,_Bestanddeelnr_909-8133

Elsy Jacobs-ek aukera baliatu zuen txirrindularitzan eta emakumezkoen kirolean sinesten ez zutenei mendeku hartzeko, ez baitzioten utzi bere herrialdean lehiatzen, eta munduko txapelketa egin ez zezan ere saiatu baitziren.

1958ko abuztuaren 30ean Reims-en (Frantzia) beraz, emakumezkoen lehen txirrindularitza-txapelketa egin zen. Elsy Jacobs-ek, probaren 20 km-ko zirkuituari hiru bira eman ondoren, Tamara Novikova eta Maria Lukshina sobietarren aurretik zeharkatu zuen helmuga, eta emakumezkoen txirrindularitzaren historiako munduko lehen emakume txapelduna izan zen. Tamara Novikova munduko txapeldunordea, orduaren munduko gainmarkista izan zen aurreko urtera arte.

Orduko errekorra

Baina arrakasta ez zen gelditu, Elsy Jacobs sariak lortzen jarritu baitzuen. Hilabete batzuk geroago, 1958ko azaroan, Elsy Jacobs-ek munduko txapelketan errepideko gailurra lortu zuen, hilaren 9an Milango Vigorelli belodromoan orduko munduko errekorra hautsi zuenean. Lainoarekin eta hotzarekin, orduan txirrindularitzako munduko txapeldun dotoreak aurreko munduko errekorra gainditu zuen, eta 41,347 km-ko gainmarka utzi zuen. Errekorra hamalau urte geroago hautsi zuen Maria Cressari italiarrak, Mexikoko altitudean.

Luxenburgoko federazioak emakumeen txirrindularitza onartu

Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Elsy Jacobs-en bizikleta

Jacobsen lorpenen ondoren, Luxenburgoko Txirrindularitza Federazioak bere jarrera aldatu eta emakumezkoen txirrindularitza probak antolatzen hasi zen. Elsy Jacobsen kirol-lasterketak, berriz, arrakasta nabarmenekin jarraitu zuen. 1959an, Amsterdamen (Herbehereak) lehiatutako txirrindularitzako munduko txapelketan, Jacobs munduko txapeldunorde izendatu zuten banakako jarraipeneko modalitatean, Beryl Burton britainiarraren atzetik eta Ludmilla Kotchetova sobietarraren aurretik.

1959tik 1974ra, Jacobs-ek txirrindularitzako txapelketa nazional guztiak irabazi zituen Luxenburgon, 1969an jokatutakoa izan ezik. 1966an eta 1968an, beste brontzezko domina bat izan zuen Errepideko munduko txapelketan, eta laugarrena izan zen bietan.

1974an, txapeldunak 41 urte zituen eta Luxenburgoko Federazioak ez zuen munduko txapelketan izena eman. Federazioko arduradunek «diru arazoak» alegatu zituzten eta Jacobs-ek azalpenak ukatu egin zituen, Frantziara bizitzera joanzen eta nazionalitate frantsesa eskuratu zuen. Berrogeita hamarreko hamarkadan emakumeen kirolean sinesten ez zuen federazioarekin izandako liskarra berriro agertu zen.

Entrenatzaile

Handik gutxira, senarrarekin batera, Jacobs Bretainian finkatu zen behin betiko, eta 1996. urtera arte gazte-talde bat entrenatu zuen.

Heriotza

1998an, Elsy Jacobs txapelduna Guémené-sur-Scorffen hil zen, Bretainian, 64 urte zituela. Haren heriotzak zirrara handia eragin zuen txirrindularitzaren eta, oro har, kirolaren munduan.

Elsy Jacobs Sari Handia

2008tik, Luxenburgon, etapakako bere izena duen lasterketa bat antolatzen da, hil ondoko omenaldi gisa. Karrera horrek, Elsy Jacobs jaialdiak, munduko edo olinpiar tituluak lortu dituzten txirrindulari ospetsu batzuk ditu bere palmaresean, hala nola Emma Pooley, Marianne Vos, Anna van der Breggen, Christine Majerus, Letizia Paternoster, Lisa Brennauer edo Marta Bastianelli.

2011n, Luxenburgoko udal-parkean, Yvette Gastauer-Claire Luxenburgoko eskultore ospetsuaren Elsy Jacobs-i eskainitako plaka bat ere inauguratu zen.

Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Luxembourgo, Elsy_Jacobs kalea)
Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Hall Elsy Jacobs

Sariak eta aintzatespenak

  • 2008tik, Elsy Jacobs Sari Handia izeneko txirrindulari txapelketa dago, bere omenez.
  • Luxenburgoko parke publikoan monumentua du.
  • Luxenburgon kalea du.


Errepideko palmaresa

Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Luxenburgoko txirrindularien plakak: François Faber, Nicolas Frantz, Charly Gaul eta Elsy Jacobs
Elsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 
Luxenburgoko parke munizipala

1958

  • Ibilbideko munduko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1959

1960

  • Luxenburgoko errepidekotxapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1961

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1962

  • Luxenburgoko errepidekotxapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1963

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1964

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1965

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1966

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1967

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1968

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1970

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1971

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1972.

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1973

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

1974an

  • Luxenburgoko errepideko txapeldunaElsy Jacobs: Biografia, Txirrindulari ibilbidea, Elsy Jacobs Sari Handia 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Elsy Jacobs BiografiaElsy Jacobs Txirrindulari ibilbideaElsy Jacobs Sari HandiaElsy Jacobs Sariak eta aintzatespenakElsy Jacobs Errepideko palmaresaElsy Jacobs ErreferentziakElsy Jacobs Kanpo estekakElsy Jacobs19331998BretainiaEntrenatzaileErrepideko txirrindularitza emakumezkoen elite munduko txapelketaFrantziaGuémené-sur-ScorffLuxenburgoMartxoaren 4Orduko errekorraOtsailaren 28Txirrindularitza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Natxo de FelipeClarendonFrantziako IraultzaAlexandro HandiaNazio Batuen ErakundeaThierry LepaonJoachim von RibbentropXabier Mikel ErrekondoBola joko (herri kirola)BEspainiako Bigarren ErrepublikaRBiztanleriaBelley kantonamendua.tvBartzelonaTontxu RodríguezMartxoaren 28AlofonoOiloOñatiIkuskizunSozialismoGalaxiaAste SantuaMAitana EtxeberriaVeneziaThe Shape of WaterEguzki-sistemaGalapagoakArnasketa zelularEnergia ez berriztagarriIrakOstiral SantuaAbulkasisContact (1997ko filma)HaragijaleMinbiziXalbadorren heriotzeanCristiano RonaldoDigestio-aparatuKalamuaLisboaKarl MarxEuskal Autonomia ErkidegoaGaizka MendietaUgaztunElikadura-piramideAngkor WatToles eta zamalkadura gerrikoOhmen legeaAtenasTxistu (musika tresna)Adierazpen-askatasunMaria AntonietaWolfgang Amadeus MozartEuskal Kantagintza BerriaLoreak (filma)PeriklesJon Agirre EgañaKorrikaZentral nuklearClement ArrindellD ereduaSirolimusLazkao TxikiEuskal mitologiaAmaiurko gazteluaPennsylvaniaMaria Urcelay606Espainiako garapen-planak🡆 More