Elizabeth Southerden Thompson, Lady Butler gisa ere ezaguna, William Butler militarrarekin ezkontzean hartu zuen izena, (Lausana, Suitza, 1846-Gormanston gaztelua, Meath konderria, (Irlanda), 1933) emakume margolari eta idazle ingelesa izan zen.
Elizabeth Thompson | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lausana, 1846ko azaroaren 3a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) | ||
Talde etnikoa | Britainiarra | ||
Heriotza | Gormanston (Meath konderria) eta Irlandako Errepublika, 1932ko urriaren 2a (85 urte) | ||
Familia | |||
Aita | T. J. Thompson | ||
Ezkontidea(k) | William Francis Butler (en) (1877ko ekainaren 11 - 1910) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, artista eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erresuma Batua | ||
Lan nabarmenak | |||
Genero artistikoa | margolaritza historikoa military art (en) | ||
Elizabeth Thompson familia aberats batean jaio zen, eta Frantzian eta Italian igaro zituen haurtzaroaren eta gaztaroaren aldi bat. Ingalaterran bizi izan zen eta gudu-koadroetan espezializatuz pinturari bete-betean ekin zion. Gai horretan garaiko artistek eta intelektualek miretsi egin zuten, eta horien artean John Ruskinek bere margolanak lan prerafaelitar onenetakotzat jotzen zituen. William Butler maiorrarekin ezkondu zen, bere margolari karreraren pizgarri izan zena, senarrarekin kanpaina militarretan bidaiatu baitzuen eta horrek ikusitakoa islatzen lagundu zion, bai Egipton bai Hegoafrikan. Bere zahartzaroa Irlandan bizi izan zuen, eta bertan margotzen jarraitu zuen 1933an hil zen arte. Elizabeth Thompson izan zen XIX. mendean pinturan modu profesionalean aritu zen emakume bakanetakoa, eta, gainera, gerra-gai handiko obrak margotuz bizimodua ateratzeko gai izan zen.
Bere lehen koadroek arrakasta handia izan zuten, baina artistak soldaduen sufrimendua edo batzuetan armadek jasaten zituzten porrotak islatu zituenean, arrakasta izateari utzi zioten viktoriar gizartean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Elizabeth Thompson, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.