Edward Burne-Jones (Birmingham, 1833ko abuztuaren 28a - Londres, 1898ko ekainaren 17a) britainiar margolaria izan zen, prerrafaelisten bigarren belaunaldikoa.
Prerrafaelismoaren eta XIX. mende amaierako arte sinbolista dekadentearen arteko maisutzat hartua da.
Edward Burne-Jones | |
---|---|
Edward Burne-Jones 1898an Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham, 1833ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Talde etnikoa | Britainiarra |
Heriotza | Londres, 1898ko ekainaren 17a (64 urte) |
Familia | |
Aita | Edward Richard Jones |
Ama | Elizabeth Coley |
Ezkontidea(k) | Georgiana Burne-Jones (en) (1860 - ezezaguna) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Exeter College (en) King Edward's School (en) Heatherley School of Fine Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, diseinatzailea, ilustratzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Birmingham eta Londres |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Dante Gabriel Rossetti eta Love Among the Ruins (en) |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Prerrafaelismoa sinbolismoa |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa genero-margolana margolaritza mitologikoa erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Harreman estua izan zuen Dante Rossetti eta William Morrisekin. Rossettiren irakaspenak hartu zituen oinarritzat, eta haietatik abiatuta estilo landuagoa eta irudi idealizatuagoak erabili zituen, baina Veneziako maisuen kromatismo aberatsa eta giroa ageri da bere obretan. Maisuarengandik hartu zuen, orobat, emakumeak irudikatzeko zaletasuna, nahiz eta ez zituen hark bezain irudi sentsualak egin. Morrisekin batera, bestalde, beirate diseinuetarako kartoi ugari margotu zituen.
Gaiei dagokienez, erlijio gaiak eta mitologia klasikoari eta Erdi Aroko elezaharrei buruzko lanak egin zituen. Aipagarriak ditu, besteak beste, Pygmalion eta Galatea saila (Pygmalion and Galatea, 1869-1879, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta Belengo izarra (The Star of Bethlehem, 1890, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta bere maisulana, Arturo erregearen azken ametsa Avalonen (The Last Sleep of Arthur in Avalon, 1881–1898, Museo de Arte de Ponce, Puerto Rico).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Burne-Jones |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Edward Burne-Jones, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.