Dimitar Borisov Glavtxev (bulgarieraz: Димитър Борисов Главчев; Sofia, 1962ko abuztuaren 15a) bulgariar ekonomialari eta politikaria da.
Bulgariako lehen ministroa da 2024ko apirilaren 9tik.
Unibertsitatean graduatu zen ekonomia eta kontabilitatean eta nazioarteko harreman ekonomikoetan. Hogeita hamar urtez kontulari eta kontu-ikuskari izan zen.
2009 eta 2021 artean diputatu izan zen GERB alderdia ordezkatuz. 2017ko zazpi hilabeteetan Biltzar Nazionaleko presidente izan zen. 2023an Auditorien Ganberako presidente hautatu zuten. 2024ko apirilean bitarteko lehen ministro izendatu zuten Parlamenturako hauteskundeak prestatzeko.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dimitar Glavtxev, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.