David Cronenberg (Toronto, Kanada, 1943ko martxoaren 15a -) kanadar zinemagilea da.
David Cronenberg | |||
---|---|---|---|
(2012) | |||
1999 - 1999 ← Martin Scorsese - Luc Besson → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Toronto, 1943ko martxoaren 15a (81 urte) | ||
Herrialdea | Kanada | ||
Familia | |||
Aita | Milton Cronenberg | ||
Ama | Esther Cronenberg | ||
Ezkontidea(k) | Carolyn Zeifman (en) Margaret Hindson (en) (1972 - 1979) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea Harbord Collegiate Institute (en) North Toronto Collegiate Institute (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta errealizadorea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society of Canada (en) Writers Guild of America, West (en) | ||
|
John Carpenter eta Wes Cravenekin batera beldurrezko zinema garaikidean "C Hirukoitza" izendapenaz ezagutzen den genero horretako hiru zuzendari nabarmenen multzoa osatzen du.
Zientzia- eta literatura-ikasketak egin zituen. 1960ko hamarraldiaren amaieran, underground zinema aurkitu zuenean, zenbait film labur egin zituen. Bere lehenengo film luzeak pornografia-filmetan espezializatuta zeuden etxeek finantzatu zituzten. Shivers (1975) lanean sexu bidezko bortxakeria-izurri batek hainbat hildako eragiten ditu etxe moderno batean. Rabid (1976) lanak berretsi egiten du kutsadura, metamorfosi fisikoak eta gizakien senen gainbeherak Cronenbergengan sortzen duten lilura. The Brood (1979) filmean, ama batek bi gnomo krudel erditzen ditu; psikiatriaren aurkikuntzetan oinarrituta, film horrek izura hurbiltzen du ikuslea. Ildo horretatik egin zituen Scanners (1980) eta The Dead Zone (1984).
Irudiaren boterea da David Cronenbergen arduretako bat. Hala, irudia, manipulatuta edo asmatuta, gorputz bat da, magnetoskopio bizi bilakatzen den heroia (Videodrome, 1992), edo amodioa gizon batekin egiten duen gizona eta emakume batekin ari dela uste duena (M. Butterfly, 1992). Baina irudiaren aurreramendu fantasmagoriko horiekin batera, irudiaren bilaketa gero eta sofistikatuagoa egiten du, efektu berezi ia ikusezinetara iritsi arte (Dead Ringers, 1988). The Naked Lunch (1991) abangoardiako filma izan zen. The Fly (1988) filmean batu egiten ditu haragi bizia eta materia bizigabea.
Cronenbergek zinema fantastikoaren legeak berritu ditu, eta baita mugak gainditu ere.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article David Cronenberg, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.