Dariusz Zalewski

Dariusz Zalewski (Augustów, 1974ko urtarrilaren 29a) poloniar elizgizona da.

2022an Ełkeko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Dariusz Zalewski
Hólar titular see (en) Itzuli apezpiku tituludun

2022ko irailaren 24a -
Marek Solarczyk (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

2022ko irailaren 24a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ełk (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAugustów1974ko urtarrilaren 29a (50 urte)
HerrialdeaDariusz Zalewski Polonia
Hezkuntza
HeziketaWyższe Seminarium Duchowne w Ełku (en) Itzuli
Patristic Institute Augustinianum (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza

Augustówen jaio zen 1974ko urtarrilaren 29an. 1989tik 1994ra bertako ingeniaritza elektrikoko lanbide heziketa eskolan ikasi zuen, eta 1994tik 2000ra Ełkeko Apaizgaitegi Nagusian. 2000ko maiatzaren 20an apaiztu zen Ełkeko katedralean.

2001ean patristika arloko ikasketak jarraitu zituen Erromako Patristicum institutuan eta 2010ean doktoretza lortu zuen.

2000tik 2001era Mikołajkiko San Nikolas elizako bikario izan zen. Italian bizi zenean, Modenako Santa Aines parrokian laguntzen zuen eta Umberto I. poliklinikako kapilau ere izan zen. 2016an, Ełkeko Karolina Kózka dohatsuaren elizako parroko izendatu zuten. 2008–2010 urteetan elizbarrutiko kuriako notario izan zen, eta 2019an kuriako bizitza sagaratuaren saileko zuzendari bihurtu zen. Patristika eta latina irakaste zituen Ełkeko apaizgaitegian. 2010-2012an urte propedeutikoko prefeta izan zen, eta 2014-2019an zuzendari espiritual. Gainera, Studia Ełckie aldizkari teologikoko erredaktore-buru izan zen.

2022ko irailaren 24an, Frantzisko aita santuak Ełkeko apezpiku laguntzaile eta Hólargo apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko urriaren 29an apezpiku ordenatu zuten Ełkeko San Wojciech Adalberto katedralean. San Joan Krisostomoren hitzak lelo gisa hautatu zituen: Gloria Deo propter omnia (euskaraz: «Eskerrak Jainkoari guztiagatik»).

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Marcantonio Colonna kardinala (1762)
  • Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
  • Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
  • Carlo Odescalchi kardinala (1823)
  • Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
  • Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
  • Pio X.a aita santua (1884)
  • Benedikto XV.a aita santua (1907)
  • Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli kardinala (1917)
  • Eugène Tisserant kardinala (1937)
  • Paulo VI.a aita santua (1954)
  • Agostino Casaroli kardinala (1967)
  • John Bukovsky artzapezpikua (1990)
  • Jerzy Mazur apezpikua (1998)
  • Dariusz Zalewski apezpikua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Dariusz Zalewski BizitzaDariusz Zalewski Ondorengotza apostolikoaDariusz Zalewski ErreferentziakDariusz Zalewski Kanpo estekakDariusz Zalewski1974AugustówPoloniaUrtarrilaren 29

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BurdinaTiranoGaizka MendietaKatuSokatiraCreative CommonsElbira ZipitriaBelestarIzenordainKlimaKristalezko sabaiaGiza eskubideakGThierry LepaonIkastolaGanga (arkitektura)UpEuskal Pentatloi SariaMoldaviaAMIA analisi606Pagoetako natura parkeaApustuElorrioEuskaldunGoogleGaltzagorriGasteizEguzki-sistemaTxanpon-makinaLoteriaEnergia berriztagarriHaurdunaldiLudwig van BeethovenEuskaraEspainiako Gerra ZibilaEl MasroigGiza aluHidrosferaLasseubetatBudismoBerri TxarrakJose Abad AzpilikuetaSouth Windsor (Connecticut)MD ereduaJoxepa Antoni AranberriToles eta zamalkadura gerrikoEnergia eolikoMexikoSektore ekonomikoTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaAlemaniaIP helbidePaulo AzpiazuRaponeMalikiIrizar ieFangataufaAlexandro HandiaJuduPablo PicassoDonibane GaraziLokomozio-aparatuMarie CurieKorrikaEuskal mitologiaXVIII. mendeaLoreUgalketa🡆 More