Dar-Dar: Paul Urkijoren 2020ko film laburra

Dar- Dar Paul Urkijo Alijok (Errementari filmaren zuzendaria) 2020an zuzendu, idatzi eta produzitutako fikziozko film labur mutu bat da, protagonista Udane Elosegi, Almudema Cid eta Elías García dituena.

Dar-Dar
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaDar-Dar
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Urkijo
Gidoigilea(k)Paul Urkijo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPaul Urkijo

Urkijok, artean Irati filma produkzio-aurrekoa fasean zegoela, Dar-Dar laburra sortu zuen. Filmak euskal kondaira batean du oinarria, Dar-Dar izenekoan. Urkijok ipuin hau txikitan irakurri zuen eta geroztik buruan izan du beti. Kondaira luzeagoa den arren, film laburrak ipuinaren lehenengo zatia baino ez du kontatzen.

Dar-dar euskal elezahar bateko deabrua da, atzamarrak jaten dituena. Honela dio: «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean».

Filma Sitgeseko zinemaldian erakutsi zuten.

Sinopsia

Film ltrarr etastean,aa zahar bat ikusten da mendian. Euria ari du. Txabola barruan emakume eta neskatxa bat daude, zikin eta zarpailekin jantziak. Ama-alabak dira.

Ama, eskopeta soinean duela, txabolatik ateratzen da ehizara, eta alabari tximiniako errautsak garbitzeko agintzen dio. Ama joan denean neskatxa tximinia garbitzen hasten da, baina bat-batean tximiniatik behera, deabrua dirudien izaki bat agertzen da. Deabruak honela diotso neskatxari, «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean». Umeak, beldurrak jota, atzamarra hurbiltzen dio eta izakiak ahoan sartzen du; aho lerdetsutik atzamarra ateratzen duenean, hezur eta azal gelditu zaio.

Egunero gauza bera gertatzen da, ama joan egiten da eta alabak errautsak garbitzen dituenean, deabru hori agertzen da, berriro ere haen atzamarretako bat eramateko. Alabak bere amari ez dio ezer esaten, eta ezkutatzen saiatzen da, nahiz eta gero eta atzamar gutxiago gelditzen zaizkion bizirik. Momentu bat heltzen da zeinetan amak eskuak ikusten dizkion, eta zer gertatu den esateko agintzen dion. Alabak dena kontatzen dio.

Amak, gertatutakoa entzunik, biharamunean alabarekin geratzea erabakitzen du eta ez du alde egiten. Biak tximiniari begira geratzen dira zutik, alaba amaren atzean, eta amak eskopeta bi eskuekin hartuta tximiniara apuntatzen, berriz ere deabrua agertzen da eta bere esaldia esaten du.

Amak beldurrak jota, alaba hartu eta deabrurantz bultzatzen du, honek neskatxa heltzen du eta amak ospa egiten du korrika batean.

Kredituak

  • Zuzendaria: Paul Urkijo
  • Ekoizlea: Paul Urkijo
  • Ekoizpen Zuzendaria: Xativa de Silva
  • Gidoia: Paul Urkijo
  • Argazki Zuzendaria: Gorka Gómez Andreu
  • Musika: Iosu González
  • Arte Zuzendaria: Izaskun Urkijo
  • Efektu bereziak: David Heras
  • Soinua: Iosu González
  • Aktoreak: Udane Elosegui , Almudena Cid eta Elías García

Harrera

Film labur hau festibal batzuetan bakarrik plazaratu da; beraz, ez da publiko gehienera heldu, pertsona eta kritikari batzuen begietara baino ez.

Filmaffinity webgunean, 10etik 6,2ko nota du, eta bi kritika irakur daitezke bertan.

Festibalak

Sariak

Festibala Saria Urtea
Cortada - Festival De Cortometrajes De Vitoria-Gasteiz Sección Oficial - Premio Gureak al mejor corto vasco 2020
Sitges Festival Internacional De Cinema Fantàstic De Catalunya Oficial Fantàstic Competición Cortos - Premio "Melies d´Argent" al mejor cortometraje 2020
Festival de Cortometrajes de Errenteria Gran Premio Ion Arretxe 2020

Parte-hartzea

Festibala Saila 2020
Abycine-Festival Internacional De Cine De Albacete Abycine Cortos 2020
Festival De San Sebastián Zinemira 2020
Festival Internacional De Cine Documental Y Cortometraje De Bilbao (Zinebi) Bertoko Begiradak. Cortometrajes 2020

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Dar-Dar SinopsiaDar-Dar Kredituak[7]Dar-Dar HarreraDar-Dar FestibalakDar-Dar ErreferentziakDar-Dar Kanpo estekakDar-Dar2020Almudena CidErrementari (filma)Paul Urkijo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BakterioDantza garaikideSexualitateIsaac AlbénizMarruskadura-indarLarraunBalletEuropar BatasunaSexu-organoDonejakue bideaEnergia geotermikoMinbiziDiru-paperPlaken tektonikaFonografoSexu harremanFestina auziaEguzki-loreZizareAndoainAralarSons of AguirreEuskal Herriko demografiaBernart EtxepareMikel LaboaArtropodoKutsaduraAlbokaArnas-aparatuKelly SlaterAnje DuhaldeJon ArretxeSalvador DalíErrenteriaPerretxikoIdazkera kuneiformeBehiLeonardo da VinciAsier BarahonaBasauriEspainiako Gerra ZibilaDultzainaEstitxu GaraiElvis PresleyPoligono ganbilIzurri BeltzaEuropaMadrilBauhausLauburuElisa Longo BorghiniUztarriFrantziako IraultzaAntzinako EgiptoGipuzkoaLan (fisika)MasturbazioEnergia hidraulikoZirkunferentziaGerra HotzaPastoralMikel ValverdeCHAYKAGoienaMalen OsaLorea IntxaustiMesopotamiaLekeitioHannah ArendtAPasaia🡆 More