Dance Musika Elektroniko

Dance musika elektronikoak, EDM edo klub-musika modura ere ezaguna dena, festibal, rave eta gau-klubetan bereziki jotzen den hainbat musika-genero elektronikori egiten dio erreferentzia.

Normalean DJek sortzen dituzte abestiak, mix deritzon abesti-selekzio bat erabilita, abesti batetik beste batera salto eginez. EDM generoko album-ekoizleek, halere, live-kontzertuak egin ditzakete (live PA modura ezagutzen direnak), kontzertu edota festibal askotan.

Dance Musika Elektroniko
Musika elektronikoa DJ baten eskutik, 2011an, Akihabara, Tokyo.

1980ko hamarkada amaieran eta 1990eko hamarkadako hasieran, raveen sorrera-garaian eta piratak ziren irrati-kateen sorreraren testuinguruan, EDMak mainstream-ospea lortu zuen, bereziki Europa mailan. Amerikako Estatu Batuetan, halere, ez zuen hainbesteko ospea eduki hasiera batean, Chicagoko musika elektronikoak Europako EDMtik edan bazuen ere, garaiko komunikazio-bide estatubatuarren oniritziri handirik gabe; besteak beste, garaiko EDMaren eta droga-kulturaren artean zegoen erlazioaren ondorioz. Hala, maila ezberdinetako gobernuen rave-kulturaren aurkako normatiba berezia kaleratu zuten.

Hala, ez zen 2010eko hamarkadako hasierara arte non EDMak ospea eskuratu zuen AEBetan eta Australian, EDMak "AEBetako rave-kulturatik" urruntze-saiatzearen ondorioz. EDMak bere musika-genero propioa izateko bidea bilatzen badu ere, gaur egun oraindik ere musika-genero askotarako aterki-izen modura erabiltzen da, besteak beste: dance-popa, housea, technoa, trancea, drum and bassa, dubstepa eta trapa, bai eta beren azpigeneroak ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AbestiDisk jockeyElkarteJaialdiKontzertuMusika elektronikoMusika motaRave

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KleopatraDagbaniEuskal Herriko naturagune babestuak1911KubismoJon MirandeMaria ArrillagaOñatiNicola MarschallIrabazi arte! (telesaila)Hayao MiyazakiKatuKanariakGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batZientziaDwight David EisenhowerEibarSugaarOzono geruzaAizkora probaUErramun MartikorenaAborichthys garoensisIbaiKorrikaEuskal HerriaArotzaren eskuakEreinotzGripearen A birusEz Dok AmairuEuropaOligarkiaXX. mendeaTTrans harrotasunaren banderaBlåhajAntisorgailuMicrosoftEuskal Herriko historiaZarautzLEhizaLasseubetatKareharriInka InperioaGuruin endokrinoLourdes IriondoKGanga (arkitektura)Erdi AroaLatinAskatasunNazio Batuen ErakundeaEnergiaEutanasiaPennsylvaniaXabier Mikel ErrekondoPulveroboletus hemichrysusTokusatsuFestina auziaLuzera (geometria)Sektore ekonomikoBotere-banaketaLurzoruEnergia berriztagarriEuskarazko Wikipedia (webgunea)Josetxo LizartzaX🡆 More