Crocus Iridaceae familiako landare-loredun genero bat da.
90 espezie ezagutzen dira, guztiak iraunkorrak eta kormoetatik jaiotzen direnak. Asko gizakiak landatzen ditu, lore dekoratibo gisa erabiltzen direlako udazken, negu eta udaberrian. Euren jatorria basoetan eta erreka-alboetan dgo, itsas mailatik tundra alpinora, Europa, Ipar Afrika eta Ekialde Hurbilatik Txinako mendebaldera.
Crocus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Subfamilia | Crocoideae |
Generoa | Crocus |
Datu orokorrak | |
Habitat | dry soil (en) |
Crocus sativus espezietik azafraia ateratzen da.
Generoaren izena grezieratik dator, κρόκος (krokos) hitzetik. Hitz hau, aldi berean, hizkuntza semitarretatik dator, eta harremana du hebreerako כרכום (karkōm), aramerako ܟܟܘܪܟܟܡܡܐ (kurkama) eta arabierako كركم (kurkum) hitzekin. Azken honek arabieraz azafrai eta kurkuma esan nahi du. Sanskrito klasikoan ere कुङ्कुमं (kunkumam) hitza erabiltzen zen azafrai esateko, eta hala agertzen da Sushruta Samhita liburuan. Ziurenik honek ere semitar jatorria du.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Crocus, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.