Cipriano Olaso (Iruñea, 1868ko irailaren 16a - ib., 1930eko azaroaren 15a) nafar apaiz bat izan zen
Cipriano Olaso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1868ko irailaren 16a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1930eko azaroaren 15a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza |
Iruñea eta Toledon ikasi ondoren, azken hiri horretan 1893an Teologian lizentziatu zen. Iruñera itzuli eta 1894ko Erromarako langileen erromesaldian parte hartu zuen.
Iruñeko Apaiztegiko irakasle izan zen. Ikastetxeko horretako arduradun eta ondoren zuzendaria ere izan zen, bai eta Gaueko Gurtzearen ikastetxearen zuzendari orde eta zuzendaria ere. Tarsiziar Euskaristiarren sortzailea, Luistarren katekista eta zuzendaria ere izan zen, bai eta Iruñeko Batasun Apostolikoa eta San Frantzisko Xabierkoa Apaizgaien Elkartea ere sortu zituen.
Gaztelaniazko hainbat erlijio idazlan labur ere argitaratu zituen, bere heriotzaren ondorioz Apaiz Teologiaren Lekzioak idazlana amaitzeke utzi zuen. «Gloria. Amor...» kristau aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria izan zen (1910, Iruñea), Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen Iruñeko Diozesiko Apaiz Sekularren Batasun Apostolikoko zentrua ere sortu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Cipriano Olaso, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.