Carlos Sanz Ramírez: Margolari espainiarra

Carlos Sanz Ramírez (Donostia, 1943 - ib., 1987ko urtarrilaren 22a) gipuzkoar margolaria izan zen.

Bizitza osoko eritasun batek, hemofiliak, haren bizimodua eta lanbidea baldintzatu zituen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Donostiako EUTGn. Erakusketa askotan hartu zuen parte, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, bakarka nahiz taldean, eta sari asko irabazi zituen. Bakarkako lehen erakusketa 1967an egin zuen, Donostian. Urte horretan bertan, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari hautatu zuten. Sanzek bere garaiko gizarte-arazoekiko kezka (Vietnamgo Gerra, tortura...) eta gizakiaren sufrimendua eta oinazea islatu zituen bere koadroetan (errealismo soziala), Rembrandten Idi larrutuak gogorarazten dituen gorputz edo haragi puskatuak, desitxuratuak, era gordinean margotuz, gehienetan margo hotzak erabiliz. Koadroez gainera (besteak beste, Edozertarako kaxak; 1968), collageak, akuaforteak, kutxak eta marrazki bikainak egin zituen.

Carlos Sanz Ramírez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1943
HerrialdeaCarlos Sanz Ramírez: Margolari espainiarra Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1987ko urtarrilaren 22a (43/44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Erreferentziak

Tags:

19431987DonostiaHemofiliaIbidemRembrandtTorturaUrtarrilaren 22Vietnamgo Gerra

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ipar Euskal HerriaJorge OteizaUrretxuUgal-aparatuISO 8601IkurrinNikolas KopernikoReal SociedadAnjel AlkainZetaren BideaFrida KahloBerriaSabindarren euskara garbiaGoogle bombFrantziaEltxoKorrikaUrbasa-Andia natura parkeaHiru Erregeen MahaiaGalileo GalileiJasangarritasunKontrapasMurietaTriangeluAhateGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaTiraniaEspartaDanborTigreSumendiBurdinaLapurdiBalearretako sugandilaEnergia geotermikoSindikatuAtenasko agoraAmaiurko gazteluaC++Pornhubwywk2Jaiotza-tasaEnergia nuklearEnergia zinetikoPagoetako natura parkeaKomunikazio ez-bortitzEmpar PinedaGoogleGernikako bonbardaketaKobreGizarte2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAiako harriaEstitxu GaraiPatataIzarren hautsaAdolf HitlerAsiaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaBerotegi-efektuaBlas LezoZabalguneChiara ConsoliniAlmeneko bertso-eskolaAntzinaroaZuberoaAro Garaikidea🡆 More