Cécile Aubry, bere benetako izena Anne-José Madeleine Henriette Bénard zen, (Paris, 1928ko abuztuaren 3 – Dourdan, 2010eko uztailaren 19) aktore, idazle eta gidoilari frantsesa izan zen.
Cécile Aubry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne-José Madeleine Henriette Bénard |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia, 1928ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Dourdan, 2010eko uztailaren 19a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Montrougeko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Si Brahim el Glaoui (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cours Simon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, telebista zuzendaria, gidoilaria, haur literatura idazlea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
|
Aubryk bere ibilbide artistikoa dantzari bezala hasi zen. Hogei urtekin 20th Century Fox konpainiarekin kontratua sinatu zuen. Bere lehen aukera handia Henri-Georges Clouzot zuzendariaren Manon (1949) filmarekin heldu zitzaion; film horrekin Venezian Urrezko Lehoia eskuratu zuen. Sari horri esker, Henry Hathaway zuzendariak zuzendutako The Black Rose (1950) filmean lan egitea lortu zuen, Tyrone Power eta Orson Wellesekin batera. 1952an, bestetik, Christian-Jacqueren Barbe-Bleue filmean lan egin zuen, frantsesez ekoiztutako koloretako lehenetariko filmean.
Bolada batean Hollywooden lan egitea eta arrakasta izatea lortu zuen. Bere gurasoek bere publizitate-kanpaina eramaten zuten eta, horri esker, bere argazkia Frantziako aldizkarietan ohikoa bihurtu zen. Dena dela, bere ibilbidea zineman laster amaitu zen: 1959an Si Brahim El Glaoui-ekin, Marrakecheko pasharen seme nagusiarekin ezkontzeko, zinema utzi zuen. Ondoren haur literatura eta telebistarako haur-saioak idazteari ekin zion. Aktibitate horietan arrakasta handia lortu zuen. Frantzian bi telebista-sailei esker oso ospetsu egin zen: Poly eta Belle et Sébastien; bietan pertsonai nagusia bere semearen eskuetan zegoen, Mehdi El Glaoui.
Cécile Aubry 2010ko uztailaren 19an birikako minbiziaz hil zen, 81 urte zituelarik. Parisko Montrouge hilerrian lurperatuta dago.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Cécile Aubry, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.