Bolton Wanderers Football Club

Bolton Wanderers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Bolton ondoan dagoen Horwich hirian egoitza eta zelaia (Reebok Stadium) dituena.

Ez du Ligarik inoiz irabazi baina bai lau Ingalaterrako Kopa.

Bolton Wanderers Football Club
Ezizena(k)The Trotters, The Wanderers, The Whites, The White Men
Sorrera1874
Futbol zelaiaReebok Stadium
edukiera: 28.101 lagun
inaugurazioa: 1997
PresidenteaIngalaterra Ken Anderson
EntrenatzaileaIngalaterra Phil Parkinson
LigaChampionship (2.maila)
2018-1923.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

1874an Christ Church FC izenaz sortua, 1888an Ingalaterrako Ligaren hamabi fundatzaileetako bat izan zen, Lancashire eskualdeko talderik indartsuenetakoa bera baitzen. 1892an Ligan hirugarren egin zuen eta 1894an jokatu zuen lehenengo Kopako finala baina 4-1 galdu zuen Notts County-ren aurka. Hamar urte beranduago bigarren final bat jokatyu zuen eta Manchester Cityk 1-0 garaitu zuen.

Urrezko Aroa

Boltonen "urrezko aroa" 1920ko hamarkada izan zen. 1921 eta 1925 urteetan Ligako hirugarren postua lortu zuen, baina benetako arrakasta Kopan izan zuen 1923, 1926 eta 1929an txapeldun izan baitzen.

Bereziki ezaguna egin zen 1923ko Ingalaterrako Futbol Koparen Finala, Zaldi zuriaren finala ezizenaz ezagutzen dena, 127.000 ikusleren aurrean Wembley Stadiumean jokatu zena. Zifra ofiziala 127.000 bada ere 300.000 inguru izan zirela pentsatzen da eta inoiz ikusle kopuru handiena bildu duen futbol partida kontsideraturik dago. Beste bi finaletan ere jende andana izan zen, 91.000 (1926) eta 93.000 (1929).

1928an arazo ekonomiko larriak zituen Boltonek eta David Jack erdilaria 10.980 liberaren truke saldu zion Arsenali, garai hartan diru kopuru hori munduko errekorra izan zen.

Lehen mailan eta azken titulua

1935 eta 1964 artean lehen mailan mantendu zen taldea. 1946an Burnden Parkeko desastrea gertatu zen, Kopako final laurdenetako partida jokatzen ari zela jendeoldea gertatu eta 33 pertsona hil ziren. Kabitzen zena baino 15.000 pertsona gehiago sartu ziren eta horrek eragin zuen.

Hurrengo arrakastak ere Kopan ezagutu zituen. 1953an Matthew-ren finala ezizenaz ezagutzen den partida jokatu zuen, Blackpool-en aurkako Kopako finala. 4-3 galdu zuen 55. minuturako 3-1 irabazten zihoala. Blackpooleko jokalarien artean 38 urte zituen Stanley Matthews-ek joko bikaina erakutsi zuen eta harengandik hartzen du izena finalak, baina esan behar da Stan Mortensen-ek hack-tricka egin zuela, inoiz final batean ikusi gabea zena. Boltonen laugarren gola Bill Perryk sartu zuen luzapenean. 100.000 ikusle izan ziren. 1958an lortu zuen azkenengo Kopa txapelketa Manchester United 2-0 garaituz.

Gainbehera

1964 denboraldian maila galdu zuen eta hurrengo hiru hamarkadetan behe mailatan ibili zen, 1978 eta 1980 arteko bi denboraldietan ezik. 1987an laugarren mailara ere jeitsi zen, baina urte bakarra bertan egin eta berriz ere goranzko bideari ekin zion.

Azken urteak

1995 urtean bigarren mailako talde indartsuenetakoa zela Ingalaterrako Ligako Kopako finala jokatzera iritsi zen baina Liverpoolek 2-1 emaitzaz garaitu zuen. Hurrengo urtean Premier Ligara itzuli zen hiru urtetarako. 2001 urtean berriz igotzea lortu zuen eta 2004an Ligako Kopako beste final bat jokatu zuen Middlesbrough izan zen borreroa, berriz ere 2-1 emaitzarekin.

2005ean seigarren egin zuen ligan eta 2006 eta 2008an UEFA Kopa ere jokatzen aritu zen, emaitza aipagarririk gabe. 2012 arte mantendu zen lehen mailan. Ordutik aurrera bigarren mailako talde indartsua izan da. 2015 urtean larri ibili zen eta 18. postuan amaitu zen. Hala ere diru zor handiak zituen eta mailaz jeitsiarazi zuten. 2016-17an 3. mailan aritu da baina bigarren mailara igotzea lortu du.

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 4

Nazioartean: 0

Entrenatzaileak

Urteak Izena
1874–1885 Bolton Wanderers Football Club  Tom Rawthorne
1885–1886 Bolton Wanderers Football Club  John Bentley
1886–1887 Bolton Wanderers Football Club  William Struthers
1887 Bolton Wanderers Football Club  Fitzroy Norris
1887–1895 Bolton Wanderers Football Club  John Bentley
1895 Bolton Wanderers Football Club  Harry Downs
1896–1898 Bolton Wanderers Football Club  Frank Brettell
1898–1910 Bolton Wanderers Football Club  John Somerville
1910–1915 Bolton Wanderers Football Club  Will Settle
1915–1919 Bolton Wanderers Football Club  Tom Mather
1919–1944 Bolton Wanderers Football Club  Charles Foweraker
1945–1950 Bolton Wanderers Football Club  Walter Rowley
1951–1968 Bolton Wanderers Football Club  Bill Ridding
1968–1970 Bolton Wanderers Football Club  Nat Lofthouse
1970 Bolton Wanderers Football Club  Jimmy McIlroy
1970 Bolton Wanderers Football Club  Jimmy Meadows
1971 Bolton Wanderers Football Club  Nat Lofthouse
1971–1974 Bolton Wanderers Football Club  Ingalaterra Jimmy Armfield
1974–1980 Bolton Wanderers Football Club  Ian Greaves
1980–1981 Bolton Wanderers Football Club  Stan Anderson
1981–1982 Bolton Wanderers Football Club  George Mulhall
1982–1985 Bolton Wanderers Football Club  John McGovern
1985 Bolton Wanderers Football Club  Charlie Wright
1985–1992 Bolton Wanderers Football Club  Phil Neal
1992–1995 Bolton Wanderers Football Club  Bruce Rioch
1995–1996 Bolton Wanderers Football Club  Roy McFarland
1996–1999 Bolton Wanderers Football Club  Colin Todd
1999–2007 Bolton Wanderers Football Club  Sam Allardyce
2007 Bolton Wanderers Football Club  Sammy Lee
2007–2009 Bolton Wanderers Football Club  Gary Megson
2010–2012 Bolton Wanderers Football Club  Owen Coyle
2012–2014 Bolton Wanderers Football Club  Dougie Freedman
2014-2016 Bolton Wanderers Football Club  Neil Lennon
2016–2019 Bolton Wanderers Football Club  Phil Parkinson
2019–2020 Bolton Wanderers Football Club  Keith Hill
2020- Bolton Wanderers Football Club  Ian Evatt

Kanpo estekak

Tags:

Bolton Wanderers Football Club HistoriaBolton Wanderers Football Club Irabazitako txapelketakBolton Wanderers Football Club EntrenatzaileakBolton Wanderers Football Club Kanpo estekakBolton Wanderers Football ClubBoltonFutbolIngalaterraReebok Stadium

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal Herriko ekonomiaMKirol1998Energia iturriNafarroako Erresuma1978UrteGante-WevelgemArteEgutegi gregorianoLehoinabarContact (1997ko filma)KubaEuskara batuaLizunPubiseko ileGaztelako ErresumaZapelatz arruntSarpenTxekiaKFrank SinatraIrunZibilizazio minoikoSaudi AramcoMaiatzaren 15BuztinMadrilEltxoEuskal mitologiaHertzainakJasangarritasunEuskaltzaindiaPsikologiaMonero241SexualitateBilboko Burdin HesiaDonibane GaraziCiara BravoEkinodermatuÖtziAubigny-en-LaonnoisItsasontziApalis flavigularisKristautasunNetiketaLady GagaArrokaHilerriEpikuroInauteriJara NavarlazFrantziaJose Migel BarandiaranEider SaezWeb crawlerTaxonomiaSexismoHaritzAMIA analisiArgi-energiaBasurdeSisifoAdolf HitlerErresuma BatuaPitagorasen teoremaXabier TolosaBenito MussoliniBirusAzaroaren 27LEuskal literaturaAgur Etxebesteǃ🡆 More