Barometro

Barometroa presio atmosferikoa neurtzeko tresna da.

Presio atmosferikoa, atmosferak azalera unitateko egiten duen pisua da.

Barometro
Barometro baten marrazki eskematikoa

Lehen barometroak bere goikaldea itxia zuen hodi batean hertsitako likido zutabe batez osatuak zeuden. Likido zutabearen pisuak, zehatz konpentsatzen du atmosferaren pisua. Lehen barometroak, Evangelista Torricelli matematikari eta fisikariak egin zituen XVII. mendean. Presio atmosferikoa, 10 metro inguruko altuera duen ur zutabe baten altueraren baliokidea da. Merkuriozko barometroetan, urarena baino 13,6 aldiz dentsoagoa dena, itsasoaren mailan, egun oskarbi batean presio atmosferikoak eutsitako merkuriozko zutabea, gutxi gora-behera, 760 mmkoa da.

Barometroak, atmosferaren egoera neurtu eta iragarpen meteorologikoak egiteko funtsezko tresnak dira. Presio altuak, euri arriskurik gabeko tokiekin bat datoz, eta, presio baxuak, berriz, ekaitz tokiekin.

Barometroek adierazten duten presio atmosferikoaren neurri unitatea, hektopaskala da, hPa laburtuta.

Barometro motak

  • Barometro aneroidea, merkuriorik erabiltzen ez duen barometro bat da. Presio atmosferikoaren aldaketak adierazten ditu, bere barnean erabateko hustasuna egin den horma oso elastikodun metalezko kaxa bati, presio atmosferikoak eragiten dizkion txikiak edo handiak izan daitezkeen deformazioengatik. Alderaketaz, merkuriozko barometro batekin mailakatzen da, baina bere adierazpenek geroz eta zehaztasun gutxiago dute, malguki metalikoaren elastikotasunaren aldakuntzaren ondorioz. Lucien Vidiek asmatu zuen 1847an.
Barometro 
Barografoa
  • Abiazioan erabiltzen diren altimetro barometrikoak, funtsean, eskala, altuera metro edo oinetara bihurtuta duten ohiko barometroak dira.
  • Barometrotik abiatuta, barografo izeneko tresna bat dator, denbora tarte batean presio atmosferikoan egon diren gorabeherak erregistratzen dituena, sismografoetan erabiltzen den oso antzeko sistemarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Presio atmosferiko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Antzinako GreziaErretinaManuel LezertuaEuskal Autonomia ErkidegoaLizar arrunt2022Gobernuz kanpoko erakundeKubaHizkuntzaMusikaArteFrantsesHitanoOñatiAtenasEuskalkiLourdes IriondoAritz ElustondoEuropako Esparru EkonomikoaEuskararen jatorriaEuskal literaturaIndustrializazioa Euskal HerrianIzurdeTeha'amanaAztekaZapelatz arrunt241Puntu (puntuazioa)Euskal Lore JokoakIraitz-sistemaArabiaEider RodriguezWikiItaliaMondegreenErromantizismoNarrastiInstagramUrBelakiSokatiraAlbiste faltsuDominantzia (genetika)IratiKontsumismoZelulaUnibertsoaIñigo AstizNafarroa GaraiaUrtarrilaren 17LanbideArmentiaMaddi Ane TxoperenaPanda gorriHausterre-egunEuropar BatasunaEuskarazko Wikipedia (webgunea)IrunPsikoanalisiAmets ArzallusHoremhebSare sozialakClaudio RanieriFuensanta CovesPello ReparazAro ModernoaFigaroren ezkontzakKirk DouglasGuido MünchSexismoSugegorriMizenastar zibilizazioa🡆 More