Aureoa (latinez aureus eta pluralean aurei) Antzinako Erromako urrezko txanpon bat izan zen, zilarrezko 25 denarioren baliokidea.
K. a. I. mendeaz geroztik etenik gabe jaulki zen, harik eta IV. mendean bizantziar solidoak ordeztu zuen arte. Aureoak denarioaren antzeko neurria zuen gutxi gorabehera; hala ere, urrezkoa zenez, dentsitate handiagokoa eta astunagoa zen.
Julio Zesarren garaitik aurrera, aureoa askoz sarriago txanpondu zen. Zesarrek txanponaren pisua erromatar libraren (8 gramoren baliokidea gutxi gora-behera) berrogeirenean ezarri zuen. Neron enperadorearen agintaldian, aureoaren pisua erromatar libraren berrogeitabostenera murriztua izan zen.
Marko Aurelio enperadore filosofoaren agintaldian, aureoaren ekoizpena jaitsi egin zen, eta Karakalarenean berriz murriztu zen bere piusua erromatar libraren berrogeitamarrenera.
309an bizantziar solidoak hartu zuen bere ordezkoa, Konstantino Handiaren agintaldian.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Aureo (txanpona), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.