Atxulondoko Burdinola

Atxulondoko burdinola Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen burdinola bat da.

Burdin minerala urtu eta lantzeko ola edo lantokia, Abalozko sakanaren goi partean kokatuta zegoen, Asta eta Atxulondoko errekek bat egiten duten gunean. Gipuzkoan sortu zen lehenengotako industria izateaz gain, burdinola honen garrantzia handia izan zen, "Real Ferreria" deitua izan baitzen eta garai oparoenean 25 bat olagizonek egin omen baitzuten bertan lan. Gaur egun, basoaren erdian galdurik eta sasiak janda dago, burdinola eta olagizonen etxea izandakoaren aurriak eta energi hidraulikoa lortzeko bi erreketan burututako azpiegituraren hainbat aztarna baino ez da geratzen.

Atxulondoko burdinola
Atxulondoko Burdinola
Kokapena
HerrialdeaAtxulondoko Burdinola Euskal Herria
ProbintziaAtxulondoko Burdinola Gipuzkoa
UdalerriaZizurkil
Koordenatuak43°14′N 2°04′W / 43.24°N 2.06°W / 43.24; -2.06
Arkitektura

Historia

Atxulondoko Burdinola 
Atxulondoko burdinolaren aurriak

Atxulondoko burdinolaren existentzia baieztatzen duten daturik zaharrenak XV. mendekoak (1470) dira, Gaztelako Enrique IV erregeak Garcia Arevalok eskubide batzuengatik jasotzen dituen kobrantzak Juan Abendañori eman zizkiolako, hortaz, momentu horretarako martxan zegoen. Burdinola Zizurkilgo Kontzejuak berak eraiki zuen eta bere jabetzakoa izan zen XIX. mende hasierara arte. Gerora, 1497ko dokumentu batean ageri denez, Juan de Abendaño deituriko batek hartu zituen burdinola honen eta inguruko beste baten eskubideak. 1573an Zizurkilgo alkateak Martin Perez de Luzuriagari eman zion Atxulondo errekan ubide eta presa berri bat eraikitzeko ardura. Ez dago idatzizko erreferentzia gehiagorik 1735. urtera arte, zenbait lan egiten da orduan antepara edo botana deitutako zatian Francisco de Izagirre jaunaren ardurapean. 1756an Zizurkilgo herriak errentan emango dio burdinola Gabriel de Ameztoiri, zeinak 1758an Zizurkilgo herria auzitan jarriko duen, presa egoera txarrean baitzegoen eta ur asko galtzen omen zuelako. Orduan agindu zuten zulatua zegoen presa berreraikitzea eta oinarrietaraino desegin eta karez estalitako horma berregitea.

XIX. mende hasieran beste udal jabetza batzuekin batera besterendua izan zen gatazka napoleonikoak eragindako zerga eta kargei aurre egin ahal izateko. 1810 urtean Manuel Jose Larrondobunori saldu zitzaion eta gero partikular ezberdinen eskuetatik pasa zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

BurdinolaGipuzkoaZizurkil

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Brigade LocoJon ArretxeSistema eragile2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakTokusatsuXalbadorren heriotzeanAhotsInauteriak Euskal HerrianMizenastar zibilizazioaEuskal Herriko historiaZelulaDurangoIñaki SalvadorAzalaLehoinabarBilboMoneroTxinako Herri ErrepublikaEuskararen historiaGuruin endokrinoTxalapartaMarvin Amparo SantanaIntsektuDaniel KaluuyaMesopotamiaMaiatzaren 12Eusko JaurlaritzaUrdaibaiJose Saenz GarmendiaBigarren Mundu GerraXIX. mendeaUraren zikloaJesus NazaretekoaPaulo AzpiazuBonoboWAna NafarroakoaAro ModernoaIP helbideBiztanleriaLordeDaniel Rodríguez PérezUrreKoliseoaCanis lupus arctosGaztela eta LeonAsunGutun formalElektroiHinduismoTxakurFutbol amerikarraPinuZuntz optikoUztailaren 31Los XeyMadrilThe SmithsTrikuharriTontxu Rodríguez24 ordu euskarazIsraelMiru gorriBelestarHaranKristalezko sabaiaLeinu gerrakBolumen (espazioa)🡆 More