Asier Zurinaga: Arraunlari bizkaitarra

Asier Zurinaga Gomez (Barakaldo, 1971ko maiatzaren 11) azken urteetako traineru estropadetako patroi onenetakoa izan da, Kontxako 2 Banderaz gain 5 TKE Liga eta Espainiako 4 Txapelketa irabazi ditu, besteak beste.

Asier Zurinaga
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1971ko maiatzaren 11 (52 urte)
HerrialdeaAsier Zurinaga: Kirol ibilbidea, Palmaresa, Ikus, gainera Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Asier Zurinaga: Kirol ibilbidea, Palmaresa, Ikus, gainera
Asier Zurinaga Urdaibairen patroi 2007ko Kontxarako sailkapen estropadan.
Asier Zurinaga: Kirol ibilbidea, Palmaresa, Ikus, gainera
2007an El Corte Ingles Banderan txapeldun.
Asier Zurinaga: Kirol ibilbidea, Palmaresa, Ikus, gainera
Asier Zurinaga 2011ko Zarauzko Ikurrina astintzen.
Asier Zurinaga: Kirol ibilbidea, Palmaresa, Ikus, gainera
Asier Zurinaga, Santurtziren txopan, 2018an.

Kirol ibilbidea

Barakaldokoa izanik hasierako urteak Kaikun eman zituen baina ondoren Bizkaiko talde ugaritan ibili da, Zierbena, Santurtzi, Raspas, Lutxana, Arkote eta Urdaibaien. Asier Zurinaga bi aldiz aukeratu dute TKE Ligako patroirik onena, 2011an eta 2013an.

Castro Urdiales: 2001-2002

Castron ere egin zituen bi urte eta bertan lortu zituen lehenengo garaipen handiak. Jose Luis Korta zen entrenatzailea eta 2001 eta 2002an Kantauri itsasoko traineru indartsuena izan zen Kontxako Bandera eta Euskal Liga bietan irabazi baitzuen, Asier Zurinaga 2002ko Kontxan patroia izan ez bazen ere. Horretaz gain 2001eko Espainiako Txapelketa ere eskuratu zuen.

Urdaibai: 2007-2008

2007an Urdaibaik fitxatu zuen eta bi urtetan TKE Liga irabazi zuen. Kontxarik ezin izan zuen lortu baina bandera garrantzitsu ugari eskuratu zituen, El Corte Ingles eta Zarauzkoa esate baterako.

Kaiku: 2009-2016

2009an bere hasierako elkartera itzuli zen. Jose Luis Korta zen berriz ere entrenatzailea eta haren eskutik Kaikuren bigarren "urrezko aroaren" protagonista bihurtu zen Zurinaga. Lehenengo urte hartan Kontxako Bandera eta txapelketa guztiak irabazi zituzten eta hurrengo hiru urtetan Ligak eskuratu zituen taldeak. 2011 bukatzean ordea Korta eta Zurinaga haserretu eta 2012an ez zuen taldean parte hartu. 2013an itzuli zen berriz ere Liga irabazi eta patroi onenaren saria jasoz. 2014an 3. egin zuen Kontxan zein Ligan.

Santurtzi: 20017-tik aurrera

2017an KAE Ligarako Santurtzik fitxatu zuen eta TKE Ligara igotzea lortu zuen klubak aurreneko aldiz. 2020an TKE Liga irabaztea lortu zuen, santurtziarren aurrenekoa eta Zurinagaren bosgarrena.

Hona hemen Asier Zurinagak gidaturiko elkarteen zerrenda:

Elkartea Urteak
Kaiku 1983-1987
Zierbena 1988-1993
Santurtzi 1994-1995
Raspas del Embarcadero 1996
Zierbena 1997-2000
Castro Urdiales 2001-2002
Lutxana 2003-2005
Arkote 2006
Urdaibai 2007-2008
Kaiku 2009-2011 eta 2013-2016
Santurtzi 2017-

Palmaresa

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Asier Zurinaga Kirol ibilbideaAsier Zurinaga PalmaresaAsier Zurinaga Ikus, gaineraAsier Zurinaga Kanpo estekakAsier Zurinaga1971BarakaldoEspainiako Traineru TxapelketaKontxako BanderaMaiatzaren 11TKE LigaTraineru

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ALMENJan VermeerWikiArt Nouveau Euskal HerrianGotzone SagarduiOligarkiaLauaxetaBizkaiaGenero-indarkeriaPetrolioEuskalkiMetal AroaKaskabeltzOtsoEuskal Herriko kastroakXVIII. mendeaContact (1997ko filma)Burgosko prozesuaHomosexualitateObabakoakHirugarren sektorePaulo AzpiazuCeleste CaeiroOihana EtxebarrietaBizkaiko udalerrien zerrendaChiara ConsoliniHerri kirolCantinoren planisferioaAntzinaroaArku zorrotzEguzki-lorePorntip NakhirunkanokEuskal Rock ErradikalaGalileo GalileiKanoi gangaRaúl Sánchez CedilloTxakurPablo PicassoPortugalIker MuniainLionel MessiAlaitz eta MaiderEguzki-energiaQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Apirilaren 24MutazioEspainiako geografiaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaTina ThörnerGlobalizazioRadiocrimenPrudentzio (santua)InperialismoEmilia LandaluceGas naturalBertsolaritzaSan Bartolome (argipena)EspainiaGasteizGizarteTximeletaArtzibarBerotegi-efektuaVatikanoko II. kontzilioaTxillardegiAlexandro Handia🡆 More