Andrea Mora: Euskal aktorea

Andrea Mora Ahedo (Etxebarri, Bizkaia, 2000) euskal aktorea da, batez ere Goǃazen 6.0 telesailean duen paperagatik ezaguna.

Horretaz gain zenbait antzerki obratan parte hartu du eta bi websailetan agertu da. Gaur egun Arte Dramatikoak ikasten dabil Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan.

Andrea Mora
Andrea Mora: Euskal aktorea
Bizitza
JaiotzaEtxebarri, 2000 (23/24 urte)
HerrialdeaAndrea Mora: Euskal aktorea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Bizitza

Basauriko Arizko ikastolan eta Urbi institutuan ikasitakoa da. Lehen Hezkuntzako 5. mailan antzerkigintza izan zuen eta horrek antzerkirako zaletasuna piztu zion, baina antzerki akademiak oso garestiak zirela eta ez zuen antzerkigintzarekin beste kontakturik izan DBHko 3. mailara arte. Bilbao Eszena antzerki eskolan ibili zen batxilergoko lehen mailara arte, eta gerora Bilbaina Elkartean antzerkia egiteko aukera izan zuen. Antzerki amateurra, klasikoa zein poesia egin izan ditu bertan, hainbat obratan antzeztuz. Gaur egun Bilboko Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ikasten ditu musika, kantua, dantza, antzerki fisikoa eta interpretazioa.

Goǃazen telesailaren seigarren denboraldiko protagonistetako bat da. Sara izeneko neska islamiarraren papera egingo du.

Filmografia

  • Zure txanda da (websaila)
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Sara (13 atal)
  • Bizi txarra (websaila). Alpha
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Erreferentziak

Tags:

2000BizkaiaEtxebarriGo!azenWebsail

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Urtarrilaren 18Janari transgenikoMieltxo SaralegiHilerriÖtziMutazioEider RodriguezBilboHemendik At!Aitor AranaGiza eskubideakImmigrazioIruñeaArgentinaMalko-guruinSAtenaAsmatzaileAzaroaren 19AzelerazioIñigo AstizPessanElbira ZipitriaErromatar arkitekturaEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaMaria AntonietaApirilaren 2Patata-zomorroMoluskuMariZuberoako maskaradakSuediaEnergia nuklearDiruMartin TxikiMaiatzMarrazoUrrexolagaraiko guduaClaudio RanieriEspezieKarlos X.a FrantziakoaLehoinabarIsaac NewtonSarpenVietnamGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaAritz ElustondoBetileMarteCSMAIratiHondarribiaSinbiosiTeokraziaZea Mays (musika taldea)GenetikaUrriaren 3KristautasunErromatar InperioaKontsumismoMartxoaren 9Festina auziaSumendiMoskuBoleibolLaukiNafar-lapurteraValfroicourtVirginia WoolfIrati (filma)Kiev🡆 More