Andrés Salcedo González (Barranquilla , 1940ko urriaren 2a - Puerto Kolonbia , 2022ko urtarrilaren 7a) Kolonbiako esataria, berriemailea, idazlea, musikagilea, aurkezlea eta kirol-kazetaria izan zen.
Andrés Salcedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barranquilla, 1940ko urriaren 2a |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | Barranquilla, 2022ko urtarrilaren 7a (81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | Esataria eta kirol-kazetaria |
Barranquilla (Atlantiko) hirian jaio zen, 1940an. Santa Cruz de Mompox udalerrian hasi zuen bere ibilbidea irrati esatari gisa eta bere gaztaroan Valledupar hiriko Radio Guatapurí irrati ezaguneko zuzendari izatea lortu zuen, Medellíngo irratian esperientzia baten ostean. New Yorkera bidaiatu ondoren, WADO irratian sartzeko eskaera egin zuen, 1960ko hamarkadaren amaieran Espainiara bidaiatzea erabaki zuen bere karrera zabaltzeko helburuarekin.
Espainiara heldu ondoren, lan txiki batzuk egin behar izan zituen itzultzaile, idazle eta zinema kritikari gisa. Handik gutxira, Iberiar herrialdean errekonozimendua lortzen hasi zen, eta 1969an Kronika Sari Nazionala lortu zuen El día en que nadie murió en la carretera lanagatik. Dagoeneko Espainian kokatuta zegoen, Radio Madrid irratiarekin profesionalki lotu zen esatari gisa eta bere ahotsa eman zuen hainbat irrati-nobeletan.
1970eko maiatzean Alemaniara joan zen esatari baten oporrak egiteko eta 22 urtez egon zen herrialde teutonikoan, Deutsche Welle eta TransTel enpresekin lanean. Hasiera batean Alemaniako kulturara egokitzea zaila izan bazen ere, denboraren poderioz hedabidean finkatu eta itzultzaile eta esatari lanetan aritu zen, Latinoamerikan errekonozimendua lortuz Bundesligaren eta beste kirol txapelketen kontaketekin, batez ere, jokalarientzat asmatu zituen ezizen partikularrengatik. Telematch entretenimendu saioan gaztelaniazko ahotsetako bat ere bihurtu zen.
Europan bere karrera amaitzean, Salcedok bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen 1990eko hamarkadaren hasieran eta Bogotan finkatzea erabaki zuen, non telebistako albistegi bat eta kirol programa bat aurkeztu eta bere ahotsa iragarki, bideo eta dokumentaletan ipini zuen. 1999. urtean RTI Televisión programatzailearen "Fútbol RTI" saioan aritu zen. Handik denbora batera Barranquillara itzuli zen Telecaribeko ahots ofiziala izateko. Bere azken atsedenlekua Puerto Colombiako (Atlantiko) udalerria izan zen.
2022ko urtarrilaren 7an hil zen, Puerto Colombian, 81 urte zituela.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Andrés Salcedo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.