Amanita Gilbertii

Amanita gilbertii Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.

Susmagarria. Jangarritasuna aztertzen.

Amanita gilbertii
Amanita Gilbertii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita gilbertii
Beauseign., 1926

Sinonimoak: Amidella gilberti, Amanita gilbertii var. subverna.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laura, ertza leuna, inkurbatua, zintzilik errezelaren aztarna zuriak. Kapelaren azala leuna, distiratsu samarra, irintsua, zuria gaztetan, zahartzean zuri zikin kolorekoa eta okre-hori kolorekoa bihurtzen da.

Orriak: Adnatuak, estu, sabeldunak, lamelulekin, krema-zuri kolorekoak (zahartzean arrosa kolorekoak bihurtzen dira)

Hanka: Luzea, 8 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, zuzena edo okertua, sendoa, zilindrikoa, zuria, pruinadun-ildaskatua eraztunetik gora eta ezkatatsua azpitik. Mintzezko goiko eraztuna. Bolba 2-6 zabal, zaku formakoa, oboide-puntaduna, oso hauskorra, zuria (baina lurrez zikindua), lurperatuta.

Haragia: Zuria eta kolorez aldatzen ez dena. Lurraren usain eta zaporearekin.

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Gilbertii epitetoa pertsona izenetik dator. Gilbert mikologo frantsesaren omenez.

Jangarritasuna

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.

Nahasketa arriskua

Ez da nahastu behar Amanita verna hilgarriarekin (batez ere Amanita gilbertii f. subverna aldaerarekin).

Sasoia eta lekua

Udaberrian (Amanita ponderosa delakoaren inguruan). Udazkenean ere agertu daiteke. Urria.

Banaketa eremua

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Grezia, Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Amanita Gilbertii DeskribapenaAmanita Gilbertii JangarritasunaAmanita Gilbertii Sasoia eta lekuaAmanita Gilbertii ErreferentziakAmanita Gilbertii Kanpo estekakAmanita GilbertiiAmanitaceaeEspezieFamilia (biologia)Onddo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UOnddoDiana UrreaDurangoQuit IndiaMonarkiaOrga jokoHatzak sartuThibaut CourtoisEusko JaurlaritzaBordeleJokin EizmendiHezkuntzaIsraelEuskaltzaindiaBotere-banaketaLinguae vasconum primitiaeBarne produktu gordinTaula periodikoaEspainiaSistema eragileGatzaren martxaEskola segregazioGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batGarizumaBerdeEncyclopædia BritannicaHaragijaleJuan Sebastian ElkanoNafarroako ErresumaEuskaldunon EgunkariaGiza probaAngiolo GabrielliAlofonoFutbol amerikarraXabier LeteBurmuinMasturbazioTrikuharriBernart EtxepareKolitis ultzeradunLazkao TxikiTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaIntsektuM-15 mugimenduaSoziolinguistikaHarri-jasotzeMinbiziBilintxKondor operazioaDomeinuErika OlaizolaBonoboEgiptoMexikoMesopotamiaKrimenezko filmOlatz ArrizabalagaGalaxia eliptikoIlargiaren aldiJoxe Mari AgirretxeSugaarEuskal etxeakEnergia hidraulikoKatuMikelatsJ. K. RowlingMarie Curie🡆 More