Alexander Grothendieck (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 28a - Saint-Lizier, Frantzia, 2014ko azaroaren 13a) matematikaria izan zen, geometria aljebraiko modernoa sortzeko lanetan aitzindari.
Alemanian jaioa, Grothendieckek Frantzia izan zuen heziketarako eta bizi izateko herrialde nagusia; hala ere, bere lan bizitzako zatirik handienean, aberrigabea izan zen izatez.
Alexander Grothendieck | |
---|---|
(1970) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Raddatz |
Jaiotza | Berlin, 1928ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa 1945) aberrigabea (1945 - 1971) Frantzia (1971 - |
Bizilekua | Berlin Lasserre Vendargues |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Saint-Girons eta Saint-Lizier, 2014ko azaroaren 13a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Sascha Schapiro |
Ama | Hanka Grothendieck |
Hezkuntza | |
Heziketa | Le Collège-Lycée Cévenol International (en) (1942 - 1945) Montpellierreko Unibertsitatea (1945 - 1948) École normale supérieure (1948 - 1949) Nancy-Université (en) (1949 - 1953) |
Tesia | Produits tensoriels topologiques et espaces nucleaires (en) |
Tesi zuzendaria | Laurent Schwartz Jean Dieudonné |
Doktorego ikaslea(k) | Pierre René Deligne Luc Illusie (en) Jean-Louis Verdier (en) Pierre Berthelot (en) Jean Giraud (en) Michel Raynaud (en) Michel Demazure (en) William Messing (en) Michèle Raynaud (en) Hoàng Xuân Sính (en) Jean-Pierre Jouanolou (en) Hamet Seydi (en) Marcus Vinicius de Medeiros Wanderley (en) Monique Hakim (en) Neantro Saavedra-Rivano (en) Carlos Contou-Carrère (en) Yves Ladegaillerie (en) |
Hizkuntzak | frantsesa alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | CNRS (1950 - 1958) Institut des Hautes Études Scientifiques (en) (1959 - 1970) Collège de France (1970 - 1972) Université Paris-Sud (1972 - 1973) Montpellierreko Unibertsitatea (1973 - 1984) CNRS (1984 - 1988) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nicolas Bourbaki Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Weimarko Alemanian jaioa, 1938an, hamar urte zituela, Frantziara joan zen, iheslari. Montpellierko Unibertsitatean aritu zen ikasten. Graduatu ondoren, Parisko École Normale Supérieurren sartu zen (1948-1949). 1949an, Nancyko Unibertsitatera joan zen, eta analisi funtzionala landu zuen han, Dieudonnérekin. Bourbaki taldeko matematikaria izan zen André Weil, Henri Cartan eta Dieudonnérekin batera, eta han aurkeztu zuen tesia, Produits tensoriels topologiques et espaces nucléaires.
1953tik 1956ra, Sao Pauloko eta Kansasko unibertsitateetan ibili zen. Urte haietan, bestelako alor batzuk hasi zen lantzen, topologia eta geometria, bereziki. Kansas utzirik, Ikerketa Zientifikorako Nazio Zentrora itzuli zen. 1959an, lanpostu bat onartu zuen Ikerketa Zientifiko Aurreratuetako Institutuan. 1966an, Fields domina jaso zuen.
Ekarpenik garrantzitsuenak geometrian, zenbakien teorian, topologian eta analisi konplexuan egin zituen Grothendieckek. Weilen zenbakien teoriaren aieruak frogatzeko baliagarria izan zen teoria bat asmatu zuen. Riemann-Roch teoremaren froga aljebraiko bat ere eman zuen. 1988an erretiratu zen; urte hartan bertan, ezetza eman zion Crafoord sariari.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Alexander Grothendieck, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.