Alderdi Quebectarra (frantsesez: Parti Québécois ) Kanadako Quebec probintziaren subirautza nazionalaren alde dagoen alderdi politiko bat da.
Alderdi honek usadioz langile mugimenduaren babesa izan ohi du. Halere, beste alderdi sozialdemokratek ez bezala, berez Alderdi Quebecarrak ez du alderdi mugimenduaren lotura formalik. Alderdi Quebectar edo PQko kide eta jarraitzaileei Pekistak (frantsesez Péquistes) deitu ohi zaie.
Alderdi Quebectarra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Kanada |
Ideologia | Quebeceko nazionalismoa |
Jarduera | |
Kide kopurua | 70.001 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1967ko urriaren 11 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
1968an René Lévesque politikariaren Mouvement souveraineté-association eta Ralliement national alderdien arteko elkarketatik sortu zen.
Alderdi Quebectarra izan zen Quebeceko autodeterminazio erreferendumaren bultzatzaile nagusia, 1980an. Galdeketa horretan Kanada batuaren aldekoek irabazi zuten, botoen %60arekin. Alderdiak ez zuen amore eman eta 1995ean bigarren erreferendum bat lortu zuen, unionistek ere irabazita baina ozta-ozta (botoen %50,40).
Bere historiako emaitzarik onena 1981ean lortu zuen, 1.773.237 botoekin (%49,26). 2014an, aldiz, inoizko emaitzarik kaxkarrena eskuratu zuen, 1.074.120 botoekin (%25,38).
Quebeceko independentzia defendatu arren, XXI. mendeko hasierako urteetan alderdiak -bere hauteskunde-emaitza txarrak behartuta, nonbait- bere diskurtso independentista bigundu du. 2016an aukeratutako buruzagiak, Jean-François Lisée-k, garrantzi handiagoa eman zion Quebeceko Gobernua berreskuratzeari eta Quebeceko identitate nazionala garatzeari, independentziari baino
Alderdiko buruzagia | Alderdiko buruzagitza | Quebeceko lehen ministroa |
---|---|---|
René Lévesque | 1968–1985 | 1976–1985 |
Pierre-Marc Johnson | 1985–1987 | 1985 |
Guy Chevrette | 1987–1988 | Ez zen inoiz izan |
Jacques Parizeau | 1988–1996 | 1994–1996 |
Lucien Bouchard | 1996–2001 | 1996–2001 |
Bernard Landry | 2001–2005 | 2001–2003 |
Louise Harel | 2005 | Ez zen inoiz izan |
André Boisclair | 2005–2007 | Ez zen inoiz izan |
François Gendron | 2007 | Ez zen inoiz izan |
Pauline Marois | 2007–gaur egun | 2012-gaur egun |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Alderdi Quebectarra, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.