Ainara Badiola: Paleontologo euskalduna

Ainara Badiola Kortabitarte (Amoroto, 1975eko ekainaren 6a), biologo, paleontologo eta irakasle euskalduna da.

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zituen biologia ikasketak (1999an lizentziatua), eta paleontologian tesia aurkeztuz doktoradura lortu 2004an, Zanbranako aztarnategiaren (Araba) azterketa batekin. Irakasle izan da Zaragozako Unibertsitatean eta EHUn.

Ainara Badiola
Ainara Badiola: Paleontologo euskalduna
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinara Badiola Kortabitarte
JaiotzaAmoroto1975eko ekainaren 6a (48 urte)
HerrialdeaAinara Badiola: Paleontologo euskalduna Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2004) doktoretza : Paleontologia
Euskal Herriko Unibertsitatea 1998) lizentzia : biologia
Tesi zuzendariaHumberto Astibia (en) Itzuli
Xabier Pereda Suberbiola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakWiki Euskarapaleontologoa eta Wiki Euskarabiologoa
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2010 -

LinkedIn: ainara-badiola-b6a6603a Edit the value on Wikidata

Ornodunen eta bereziki ugaztunen paleontologian berezitua, zenbait genero eta espezie fosil berri aztertu eta izendatu ditu. Zanbranako goi eozenoko aztarnategian, adibidez, Pachynolophus zambranensis eta Iberolophus arabensis (Iberolophus genero berria identifikatuz) perisodaktiloak (zaldien arbaso zaharrak), duela 35 milioi urtekoak; eta Pirinioetan (Sobrarben) aurkitutako lau hankako sirenioa, Sobrarbesiren cardieli (genero berria, Sobrarbesiren), duela 42 milioi urtekoa.

Luzuero mendiko aztarnategi paleontologikoa Bizkaiko Abran

Ainara Badiola: Paleontologo euskalduna 
Hiru espezie fosil Luzueron

1987an, ingutuko harrobi bat Bilboko Portuko obretarako erabiltzen ari zirela, aztarna paleontologikoak aurkitu zituen Iñaki Libano ikertzaileak. Ordurako aztarnategiaren zati handiena harrobian suntsitua zen, baina ale interesgarriak induskatu ahal izan dira.

Ainara Badiola-k Xabier Pereda eta Asier Gómez Olivencia paleotologoekin Registro fósil de los Pirineos occidentales liburuan zabaldu zuen ikerketa horien datuak.

Euskal Herriko Kuaternarioko makrougaztunen fosil zaharrenak, duela 500.000 urte ingurukoak, dira Luzueron aurkituak.

Aurkikuntzen artean hiru espezie dira bereziki aipagarriak. Jaguar europarra da bat, Panthera gombaszoegensis, gaur Amerikan bizi den jaguarra baino handixeagoa eta sendoagoa. Bigarrena, Canis mosbachensis da, egungo otsoaren arbasoa, pixka bat txikiagoa. Eta, hirugarrena, tigre sable-horzduna, Homotherium latidens, egungo lehoi baten tamainakoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1975AmorotoBiologiaEkainaren 6Euskal Herriko UnibertsitateaPaleontologoTesiZanbrana (aztarnategi paleontologikoa)Zaragozako Unibertsitatea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Elbira ZipitriaMasturbazioMatalas apaizaren matxinadaAmaiurko gazteluaJose Maria IparragirreErnalketaAkizeHaragijaleAlegiaLegamiaTIP helbideAzeri arruntXabier TolosaUreterEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaBrigade LocoSozialismoGetxoAmaiur gaztelu baltzaEmilia LandaluceEncyclopædia BritannicaKate trofikoKlimaLotura metaliko24 orduak euskarazPinuMexikoJoxepa Antoni AranberriIbaiNafarroako ErresumaMaria AntonietaDomeinu (biologia)XX. mendeaBilboko Burdin HesiaJose ItuarteUrdaibaiVSan Genesio ed UnitiAntzinaroaNetiketaBirkenwaldGaltzagorriGanga (arkitektura)SugaarApirilaren 11KutsaduraShorty RogersWeb crawlerJEuskal Autonomia ErkidegoaDiana UrreaCollageJazzEuskadiko OrkestraTxinako Herri ErrepublikaBola joko (herri kirola)Taula periodikoaMaiatzaren 12BlåhajBananaLeBron JamesLeturiaren egunkari ezkutuaBizkaiaLezkaMateria2017Zirkuitu elektrikoLisboaGApustuLarraunNafarroa BehereaPaul TanuiEuskal dantzak🡆 More