Adrián Ferreño

Adrián Ferreño Mora (Villanueva de Gata, Cáceres, 1948) Cáceresen jaio eta Donostian bizi den margolaria da.

Adrián Ferreño
Bizitza
JaiotzaCáceresko probintzia, 1948 (75/76 urte)
HerrialdeaAdrián Ferreño Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta komikigilea

1951n Donostiara etorri zen familiarekin bizitzera, eta bertan egin ditu bere artelanen erakusketa nagusiak. Bere kasa ikasi zuen, baina oso gazte hasi zen Gipuzkoako Elkarte Artistikora joaten, eta han osatu zuen bere prestakuntza. 1970eko hamarkadan, marrazkia eta margoketa landuz, beste arte-mota batzuk ere hasi zen lantzen: performanceak, arte ez kontzeptuala, eta hainbat happegingetan parte hartu zuen bere elkartekideekin batera. Lehen erakusketa Donostian bertan egin zuen, 1971n. Artea herritar guztiei zabaldu behar zitzaiela, eta bere lanak galerietan erakusteaz gain zuzenean ere saldu zituen garai batean Donostiako Konstituzio plazan. Maiz erakutsi ditu bakarka bere lanak, esate baterako, Bilboko Ederti (1991, 1992, 1996) eta Windsord (1980) erakustokietan eta Donostiako Galería Dieciséis erakustokian (1986, 1990, 1993). Iruñea, Zaragoza, Madril eta Cáceresen ere izan ditu lanak ikusgai. Bere obrak hainbat museo eta bildumatan daude: Donostiako San Telmo Museoan, Durango eta Gernikako Museoetan, Artelekun, Donostiako Kutxan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Ajuriaenean, besteak beste. Eusko Legebiltzarreko ateen diseinua ere berea da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1948Cáceresko probintziaDonostia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

NeokontserbadurismoEuskarazko Wikipedia (webgunea)ArabaFIFOTxirrindularitzaTeresa CaloLemoizko zentral nuklearraEspainiaHondarribiaOperaMoskuLauburuEusko AlkartasunaEguzki-sistemaEusko LegebiltzarraEskuizkribu argiztatuCampos Eliseos antzokiaAbiaduraGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaAlessandro CostacurtaHistoriaurreaLekeitioTxillardegiIbon MartínTreborKlasizismo (musika)Angelu auzokideakKate trofikoAfrikaZetaren BideaHasan ibn AliTxindataDeiaGalapagoetako dortokaHammurabiren KodeaVicente VallésEspazio-anezkaPaduraAntzinako ErromaGobernuz kanpoko erakundeFaktore biotikoOñatiko UnibertsitateaEspainiako trantsizioaMutrikuAro GaraikideaErroldaFutbolEuskal Herriko kastroakAutonomia erkidegoGarapen Jasangarrirako HelburuakEnergia hidraulikoElkarbizitza unitateSaguzarFrantziako IraultzaGartxotAmerikaLaboral KutxaContact (1997ko filma)PankreaGorostiBasamortuVincent van GoghIsotopoP2PTtun-ttunBurdinaErromantizismoBULEGO (musika taldea)Paleolitoa🡆 More