Abdel Tawab Jusef: Idazle egiptoarra

Abdel Tawab Jusef (arabieraz: عبد التواب يوسف‎; Alfashn, Beniswef, Egiptoko Erresuma, 1928ko urriaren 1a - Kairo, Egipto, 2015eko irailaren 28a) arabierazko eta ingelesezko idazlea da.

Haur-literaturako idazle gisa nabarmendu da batez ere. Hasieratik saiatu da bereizten haur-literatura eta haurrentzat idatzitako testuak. Bere ustez haurren irudimena mugarik ez duen unibertsoa da, irudiz, pertsonaiez eta gertaerez betea, eta lagundu egin behar zaie beren unibertsoa eraikitzen, beren kasa osaturiko ikuspegien arabera eta beraiek nahi duten bezala berreraiki ez dezaten mundua.

Abdel Tawab Jusef
Abdel Tawab Jusef: Idazle egiptoarra
Bizitza
JaiotzaBeni Suef Governorate (en) Itzuli1928ko urriaren 10a
HerrialdeaAbdel Tawab Jusef: Idazle egiptoarra Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
HeriotzaKairo2015eko irailaren 28a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Notaila Rashed (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Literatura-lanak idazteaz gainera, arabiar herrialdeetarako hainbat irrati eta telebistatarako lan egin du. Hainbat sari eman dizkiote, besteak beste, Nazioarteko Literatura Saria, 1991n.

Lanak

Jusefek ehunka liburu idatzi ditu, arabieraz eta ingelesez, horien artean eleberriak, olerkiak eta antzerkiak. Bere lan nagusietako bat Mahomaren bizitza ipuin liluragarria da, zeinetan animaliek eta objektu bizigabeek kontatzen baitute igarlearen bizitza.

Arabieraz idatzitako lanetan azpimarratzekoak ditu Hassan eta Ihsan, Ibnen (1969); Izeba Ni'ina, arabieraz haurrentzat idatziriko lehenengo antzerki lana, seguruenik; Koloreak, bederatzi liburuz osaturiko bilduma; Goazen irakurtzera (1999), 15 liburukiz osaturikoa, eta abar.

Ingelesezkoetan, berriz, aipagarriak dira Arab Pioneers and Western Scientists in a Strange Encounter (1984), zeinetan agertu baitzituen mende desberdinetako baina zientzia-alor bereko mendebaldeko zientzialarien eta arabiar zientzialarien arteko elkarrizketak, eta The Dancing Skeleton kontakizun laburren bilduma.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19282015ArabieraEgiptoEgiptoko ErresumaHaur-literaturaIngelesIrailaren 28KairoUrriaren 1

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ElektronikaLannerayLehen Mundu GerraJean-François MilletNerea IbarzabalJose Gonzalo ZulaikaLikenNeolitoaPablo PicassoEskaladaBerriaHannah ArendtAustraliaJoseba Díez AntxustegiBilboTomas LizarazuKukuEndogamiaAbuztuaren 22Xabier LeteAditz trinkoTxinako Harresi HandiaIskanbilaUrko zigurataAdolf HitlerVirginia WoolfBoltxebikeDiktaduraEuskarazko Wikipedia (webgunea)WikipediaPoleaEuskal mitologiaShooter (2007ko filma)Haurren Eskubideei buruzko HitzarmenaGoogleEustakio MendizabalGernika (margolana)SarpenPornhubErrementari (filma)CarrougesEuskal Herria BilduEuropaEuskal Irrati TelebistaAizkora probaAntiintelektualismoTanatoturismoEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianAndoni AizpuruGerraMutrikuContact (1997ko filma)Gorka UrbizuBoiseUgal-aparatuGarapen iraunkorSan MamesGizarte-darwinismoGlobalizazioDantza garaikideEllen DeGeneresAfrikaAnimaliaNazio Batuen ErakundeaTigreBeñat GerenabarrenaNikita Khrustxov🡆 More