2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa

2023ko maiatzaren 22an, Ukrainako talde armatuek mugaz haraindiko sartze bat egin zuten Belgorod Oblastean, Errusian.

Bi matxinatu-talde errusiar, ukrainar aliatuak eta egoitza Ukrainan zutenak –Errusiaren Askatasuna Legioa (LSR) eta Errusiako Boluntarioen Gorputzak (RVC)–, baieztatu zuten zenbait mugako asentamendu kontrolatu zituztela, bai eta Errusiako Gobernuaren indarrekin talka egin zutela ere. Errusiako agintariek esan zutenez, erasoak Ukrainako "sabotaje-talde" batek egin zituen, eta, eskualdean, terrorismoa-aurkako neurriak ezarri zituztela ere. 2022ko otsailaren 24an Ukrainaren inbasio errusiarra hasi zenetik, Ukrainaren mugaz-gaindiko erasorik handiena da.

2023ko Belgorod Oblasteko erasoa
Ukrainako inbasioa (2022)
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa
Erasoaren ondoriozko lurralde-kontrola, 2023ko maiatzaren 23rako.
Data2023ko maiatzak 2223
LekuaGrayvoronsky Barrutia, Belgorod Oblasta (Errusia)
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiaren Askatasuna Legioa
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiako Boluntarioen Gorputzak
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Ukraina (Errusiaren arabera, Ukrainak ezeztatua)
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusia
Buruzagiak
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Denis Nikitin Errusia Aleksandr Lapin
Indarra
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiaren Askatasuna Legioa
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiako Boluntarioen Gorputzak
>1 tanke
>3 auto korazatu

2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiako Indar Armatuak
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Segurtasunaren Zerbitzu Federala

  • 2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Mugen Zerbitzua

2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiako Polizia
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiako Guardia Nazionala


Hainbat helikoptero
Galerak
Errusiaren arabera:
70 hildako
Drone bat erauzita
4 AFV suntsitu
5 kamioneta suntsitu
LSR/RVCaren arabera:
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa 2 hildako; 10 zauritu
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa 2 zauritu
RVCaren arabera:
Hainbat GP
Muga-guardiako soldadu bat hil
AFV bat bereganatu
2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Errusiaren arabera:
2 zibil hil
13 zibil zauritu
Hainbat biztanle desplazatu

Aurrekariak

Ukrainaren inbasio errusiarra hasi zenetik, 2022ko otsailaren 24an, Mendebaldeko Errusian hainbat eraso salatu izan dira, batez ere, Briansk, Kursk eta Belgorod Oblastetan; Errusiak, gainera, eraso horien erantzule izatea egotzi zion Ukrainari. Horren harira, The Moscow Timesen arabera, 2022ko ekainean, "Ukrainak [ez zuen] erasoen erantzukizuna erreklamatu (...) [eraso] haien atzean formalki egotea ukatzen ez zuen bitartean".

Gainera, Errusiako Boluntarioen Gorputzak, Errusiako Gobernuaren aurka borrokatzen duen talde nazionalista errusiarrak, 2023ko martxoan Briansk Oblast ingurura sartzearen erantzukizuna erreklamatu zuen ere.

2023ko maiatzaren 21aren amaieran, Belgorod Oblasteko funtzionarioek alegatu zuten koadrikoptero batek lehergaiak bota zituela Golovtxino herrixkako gobernu-eraikin baten aurka.

Erasoa

Maiatzaren 22a

2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa 
2019ko Kozinka muga-herrixkaren airetiko ikuspegia.

2023ko maiatzaren 22an, errusiar Telegram-kanaletan agertu ziren irudietan Belgorod Oblasteko Grayvoronski Barrutiko Errusiaren mugako kontrol-postuan ustez egindako sartze militarra erakusten zen. Geroago, egun horretan, Belgorod Oblasteko Gobernadoreak, Vyatxeslav Gladkovek, Telegramen bidez iragarri zuen "Ukrainako sabotaje eta errekonozimendu militarreko talde bat" barrutian sartu zela, Errusiako Indarrak "etsaia hiltzeko beharrezko neurriak hartzen ari zirela" esanez. Barrutian leherketak eta drone-erasoak zeudela esan zuen ere. Grayvorongo Udal Administrazioko buruordeak eta larrialdietako bi langile zauritu egin ziren udala kaltetu zuen eraso batean.

Errusiaren Askatasuna Legioa eta Errusiako Boluntarioen Gorputzak sartzearen erantzukizuna aldarrikatu zuten, eta aditzera eman zuten elkarrekin lan egiten Kozinka, Gora-Podol eta Glotovo herrixken kontrola hartu zutela; gainera, unitate aurreratuak Grayvorongo barruti-hiriburura iritsi zirela. Gainera, "eremu desmilitarizatua" sortzen ari zirela esan zuten ere. Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) konfirmatu zuen Kozinka herrixka indar paramilitarrek harrapatu zutela, baina ez zegoela argi beste kokalekuak ere hala ziren.

Erasoa gertatzen ari zen bitartean, Errusiaren Askatasuna Legioak bideoak argitaratu zituen, Moskuko hirigunean globoekin altxatzen zen errusiar oposizioaren bandera zuri-urdin-zuria erakutsiz. Errusiako Boluntarioen Gorputzak, bestalde, Belgorod Oblasteko Bezlyudovkako errepide-seinaleen aurreko borrokalarien argazkiak argitaratu zituen, baita Briansk Oblasteko Lyubimovka eta Txurovitxi herrietan ere.

Maiatzaren 22ko gauean, Gladkovek jakinarazi zuen Belgorod Oblasten terrorismo-aurkako murrizketak emango zirela; horrek, funtsean, zirkulazio- eta komunikazio-askatasun zibila murriztu zuen, zibilek beren nortasuna frogatu behar zuten eta material arriskutsuak erabiltzen dituzten industriak bertan behera geratu ziren, besteak beste. Gladkovek esan zuen, halaber, Belgorodeko eskualde-gobernuko funtzionarioak, Larrialdi Egoeretarako Ministerioarekin batera, mugako herrixketan etxetik etxe joaten ari zirela zibilak ebakuatzeko, eta, jada, "biztanle gehienak" ebakuaturik zituztela.

Funtzionario ukrainarren arabera, Errusiako Indarrek Belgorod-22 instalaziotik gertu zeuden munizio nuklearren larrialdi-ebakuazioa hasi zuten. Belgorod-22 instalazioak 25624 Unitate Militarraren Zenbakia du, 12. Zuzendaritza Nagusiko parte.

Maiatzaren 23a

Ondorioak

Ukrainaren parte-hartzea

Gobernu-erreakzioak

Ukraina

Errusia

Estatu Batuak

Beste erreakzio batzuk

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Aurrekariak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Erasoa2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Ondorioak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Ukrainaren parte-hartzea2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Gobernu-erreakzioak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Beste erreakzio batzuk2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Oharrak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Erreferentziak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa Kanpo estekak2023Ko Belgorod Oblasteko Erasoa20222023AliatuakBelgorod oblastaErrusiaErrusiako Federazioko GobernuaErrusiako Indar ArmatuakErrusiarInsurjentziaKontraterrorismoMaiatzaren 22MatxinatuOtsailaren 24SabotajeUkrainaUkrainako inbasioa (2022)Ukrainar

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Malen OsaEuskal Autonomia ErkidegoaJose Migel BarandiaranOLurraren atmosferaHiba AboukApalis flavigularisPaleolitoaIsaac NewtonGiza sexualitateJuan Sebastian ElkanoSua EnparantzaNogen (musika taldea)SexualitateGernika-LumoJuana WhitneyWikiVincent van GoghLisboaMichel FoucaultTxomin AgirreGazte Topagunea1920AraztaileMexikoko IraultzaPirateriaIzaro Andres ZelaietaKatuHegaztiSpin MasterEkologismoHausterre-egunAberri EgunaEzteiMarmoka (argipena)Amaren eskuakAntzinako EgiptoMadonna (abeslaria)Connemara gure bihotzetanErbinude arruntMadrilEnergia berriztagarriAutarkia (ekonomia)ValfroicourtEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaApaizac obeto (espedizioa)DrahomíraAstoPenafielItsasontziPuntu (puntuazioa)Jesus ElosegiXenpelarBero2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakMaiatzZeelanda BerriaIranAntzinako Greziako erlijioaIrisOrojaleGiltzurrunAsier OdriozolaLemoaÇatal HöyükVendetta (musika taldea)Txistu (musika tresna)OrgasmoArnas-aparatuArteEsklerotika🡆 More