2011Ko Errioxako Itzulia

2011ko Errioxako Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 51.

2011ko Errioxako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa51. Errioxako Itzulia
Txapelketa2010–11 UCI Europe Tour
Data2011
Luzera198 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaLogroño
Helduera-lekuaLogroño
◀20102012▶
Dokumentazioa 2011Ko Errioxako Itzulia

edizioa izan zen. 2011ko apirilak 24an ospatu zen, Errioxa Beherean zehar eginiko zirkuitu batean (kilometro batzuetan Nafarroa eta Arabatik ere igaroz, Logroñon hasi eta amaituz, 193,2 kilometroko ibilbidea eginez.

Proba UCI Zirkuitu Kontinentalen barnean dagoen UCI Europe Tourrekoa da, 1.1 mailakoa.

Recajo, Agoncillo, Tudelilla (esprint berezi batekin), Turruncún, Grávalos, Aldeanueva de Ebro, Autol (tarteko helmuga batekin), Calahorra (tarteko helmuga batekin), El Villar de Arnedo, Lodosa, Mendabia (esprint berezi batekin), Viana, Moreda Araba, Gorrebusto, Ekora eta Oion zeharkatu zituen. Hirugarren mailako hiru mendate egon ziren, Villarroyako gaina (53. kilometroan eta Felix Iglesias tontorra lasterketako altuena izateagatik), Labraza mendatea (174. kilometroan) eta Moncaletre mendatea (180. kilometroan, helmugatik 13ra).

Egun bat lehenago 2011ko Laudioko Sari Nagusian lehiatu ziren talde berberek parte hartu zuten (Errusiako selekzioa izan ezik). Hala 93 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, talde bakoitzeko 8 txirrindularikoa (Movistar Team, Geox-TMC eta Andalucía-Caja Granada izan ezik (7rekin abiatu zirenak), proba 90ek amaitu zutelarik.

Garailea Imanol Erbiti izan zen, EPM-UNE taldeko bere ihesaldi kideak ziren Juan Pablo Suárez eta Giovanni Baez gaindituz. Ihesaldi hori azken mendatearen jaitsieran osatu zen, helmugatik 13 kilometrora, pelotoi txiki bati 8 segundo ateraz.

Beste sailkapenetan Walter F. Pedraza (mendikoa), Jon Pardo (tarteko helmugak), Enrique Sanz (esprint bereziak), Garikoitz Bravo (konbinatua), Giovanni Baez (lehiakortasuna), Daniele Ratto (23 urtez azpikoak) eta Movistar Team (taldekakoa) izan ziren garaileak.

Sailkapen nagusia

2010 << 2011ko Errioxako Itzulia >> 2012
Postua Txirrindularia Taldea Denbora
1.
2011Ko Errioxako Itzulia  Euskadi Imanol Erbiti 2011Ko Errioxako Itzulia  Team Movistar 4h 51' 42"
2.
2011Ko Errioxako Itzulia  Kolonbia Giovanni Báez 2011Ko Errioxako Itzulia  EPM-UNE d.b.
3.
2011Ko Errioxako Itzulia  Kolonbia Juan Pablo Suárez 2011Ko Errioxako Itzulia  EPM-UNE + 2"
4.
2011Ko Errioxako Itzulia  Costa Rica Andrey Amador 2011Ko Errioxako Itzulia  Team Movistar + 8"
5.
2011Ko Errioxako Itzulia  Italia Daniele Ratto 2011Ko Errioxako Itzulia  Geox-TMC d.b.
6.
2011Ko Errioxako Itzulia  Italia Fabio Felline 2011Ko Errioxako Itzulia  Geox-TMC d.b.
7.
2011Ko Errioxako Itzulia  Espainia José Iván Gutiérrez 2011Ko Errioxako Itzulia  Team Movistar d.b.
8.
2011Ko Errioxako Itzulia  Espainia Santi Pérez 2011Ko Errioxako Itzulia  Barbot-Efapel d.b.
9.
2011Ko Errioxako Itzulia  Portugal Filipe Cardoso 2011Ko Errioxako Itzulia  Barbot-Efapel d.b.
10.
2011Ko Errioxako Itzulia  Portugal Sergio Sousa 2011Ko Errioxako Itzulia  Barbot-Efapel d.b.

Kanpo estekak

Tags:

2011Apirilaren 24ArabaErrioxa BehereaLogroñoNafarroaTxirrindularitza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nafarroa BehereaEstoniaXX. mendeaSri LankaGonneville-en-AugeBernart EtxepareContact (1997ko filma)Brasil2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakKristalinoMaien zibilizazioaSexu harremanDiktaduraGaztelaniaSara GandaraAbarkaEuskal Herriko historiaBakterioJimmy WalesEuskal mitologiaUrrexolagaraiko guduaZirkulazio-aparatuIssenheimZizareConnemara gure bihotzetanMartin TxikiRamadanBasurdeUrriaren 3SexualitateDonejakue bideaAzelerazioBarrokoaMalko-guruinNafarroako ErresumaJudaismoIkerkuntza eta garapenaMadonna (abeslaria)EnergiaDiglosiaScenedesmusAzaroaren 19Iñigo AstizMarcel DuchampIndiaKanadaUrtarrilaren 17Ikaskuntzaren Diseinu UnibertsalaEspainiaFrantziaAMIA analisiIrulegiko EskuaEuskal Herriko demografiaSchool TiesEnergia eolikoIberiar penintsulaOihane PereaPastoralEleaniztasunPirateriaSaudi AramcoApirilaren 11Hiba AboukAzaroaren 11Uztailaren 13Isaac NewtonApalis flavigularisInauteriJon IñarrituBosten lakuaChill Mafia🡆 More