1980an Zientzia Biologikoetako lizentziatura lortu zuen, Habanako Unibertsitatean, eta bertan, doktoretza, 1990ean. Unibertsitate horretako Biologia Fakultatean jarduera akademikoak garatu zituen. Kubako Lorategi Botaniko Nazionalarekin lan egin zuen, Habanan, eta zuzendari kargua hartu zuen 1972an.
Aditu-talde handi batekin koordinatuta, erakunde zientifikoan espezie exotikoak eta natiboak landatzeko lanei ekin zieten. Tokiko aleak biltzeko, Karibeko uharte osoan zehar espedizioak antolatu behar izan ziren. Angelak, bere ikaskideekin batera, inguru korapilatsuenak bisitatu zituen eta ekosistema ezberdinetako espezimenen aukeraketan lagundu zuen. Urte horietan, palmondoekiko lilura ezagutu zuen, batez ere Petate palmondoarena, Kubako mendebaldeko muturrean bakarrik aurkitu zen espezie endemikoa.
Ángela lehen urratsak ematen hasi zen bere bi proiektu akademiko konplexuenetan: Kubako flora kontserbatzea eta herrialdeko landare eta ekosistema mehatxatu nagusiak identifikatzea. 1984an Lorategi Botaniko Nazionalak hogei mila ale zituen, eta ahalmen handiko mintegia bat ere, erakundea landu eta aberasteko lanak bermatzen zituena. Martxoan publikoari ireki zizkion ateak.
XXI. mendeko lehen urteetan Ángela Bahia Hondara itzuli eta Petate palmondoaren birpopulazio lanetan hasi zen. Horretarako komunitate zientifikoa eta bertakoak inplikatu zituen proiektu baten garapena bultzatu zuen. Inguruko mikromintegietan (beren habitat naturaletik ez urruntzeko) palmondo berriak erein zituzten, eta urte batzuetako jarraipena egin ondoren, espezie kopurua nabarmen ugaritzea lortu zen.
Argitalpen batzuk
2002. Los Jardines Botánicos como atractivo turístico. PARJAB 3-8 (5)
esperanza Peña García, Ángela t. Leiva Sánchez, pedro i. López García, julio c. Lazcano Lara. 2001. Contribuciones a la conservación de especies cubanas amenazadas y ecosistemas.
2000. Checklist of Cuban Palms. Journal of the International Palm Society 44 (2):69-84
2000. Lista taxonómica actualizada de las Palmas de Cuba. Revista Jard. Bot. Nac. Univ. Habana. 21(1): 3-7
1991. Gaussia spirituana Moya et Leiva, sp. nov.: una nueva palma de Cuba Central. Revista Jard. Bot. Nac. (La Habana) vol. XII
1990. La distribución del género Dendrophthora en Cuba. Revista Jard. Bot. Nac. (La Habana) 11 (1):23-39
1969. Efecto del látex de Euphorbia subsalsata Hiern sobre el crecimiento in vitro de cultivos de tejidos de zanahoria. Revista Ciencias, Ser. Botánica
Liburuak
2001. Cuba y sus Palmas. Ed. Gente Nueva. La Habana
1999. Las palmas en Cuba. Ed. Científico Técnica. La Habana
Ángela t. Leiva Sánchez, rosalina e. Berazaín Iturralde. 1992. Eremolepidaceae. Flora de la República de Cuba. Ed. Academia de Ciencias de Cuba. 80 pp.
Liburuetako kapituluak
1992. Origin, Evolución and Diversity on Cuban Plant Genetic Resources. In Hammer K., M. Esquivel eta H. Knupffer, ed. Institut fur Plflanzengenetik und Kulturpflanzenforschung Gatersleben, Alemania
Kuba. 1989. In: Floristic Inventory of Tropical Countries. Campbell, DO eta Hammond, H.D. ed. New York Botanical Garden. 315-335 orr.
Ohoreak
Kidetzak
Kubako Zientzia Biologikoen Elkartearen sortzaileetako bat eta Botanika Ataleko burua 1979tik 1988ra.
Botanikako Kubako Elkartea.
Botanikako Latinoamerikako Elkartea, 1989tik.
Zientzia Biologikoetako Gradu Zientifikoen Epaimahai Iraunkorra, 1993ra arte.
Unibertsitateko Zientzia Kontseilua sortu zenetik 1988 arte, eta 1992an berrizendatu zen.
IUBSko eta RELABko Kubako Batzordea.
Kubako M.A.B. Batzordea (UNESCO).
International Advisory Council BGCI.
Kubako Zientzia Akademiako Goi Mailako Zientzia Kontseilua. Natur Zientzien Atala, desagertu arte.
Kubako Zientzia Akademiako titularra (bi agintalditan).
ACCko merezimenduzko akademikoa 2002ko uztailetik.
Kubako Atlas Nazional berriko Adituen Batzordea.
Kubako Biodibertsitateari buruzko Mahai-inguruan parte hartu zuen, Washingtonen, 1992ko otsailean, Johns Hopkins University eta Smithsoniano Institutuak babestuta.
Karguak
Lorategi Botaniko Nazionaleko Zientzia Kontseiluko lehendakaria.
“Flora de Cuba” Batzorde Nazional Zientifikoko presidentekidea.
Botanikako V. Kongresu Latinoamerikarraren Batzorde Antolatzaileko lehendakariordea. Habana, 1990.
Kubako Lorategi Botanikoen Sare Nazionaleko koordinatzailea (1990etik).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ángela T. Leiva Sánchez, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses. ®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.