Ekosistema

Ekosistema naturaren zati txiki bat da, bertan bizi diren izaki bizidunek, haien ingurune fisikoak, eta izaki bizidunek elkarren artean eta ingurunearekin dituzten elkarreraginek osatzen dutena.

Ekosistema
Irudi honetako urmaela ekosistema bat da

Ekosistema bateko bizidunak (animaliak, landareak, onddoak eta mikrobioak) sistema horretako beste bizidun eta inguruneko material bizigabeekin (ura, arrokak, zorua eta argia, adibidez) harremanetan daude: bizidunek sistema bereko beste bizidunen eta bizigabeen beharra dute elikatzeko, ugaltzeko edo babesteko, eta bizi diren habitatak ezartzen dizkien baldintzen arabera egokitu behar dute bizirik irauteko.

Aintzira bat, belardi bat, ozeano bat edo baso bat dira ekosistemen adibide. Beraz, ekosistema asko daude, handiak eta txikiak. Ekosistema bat izan daiteke Saharako basamortua, adibidez (oso handia), baina baita ere gure herriko urmael txiki bat ere. Azken honetan bizidunak daude (arrainak, algak, zapaburuak, intsektuak, mikrobioak...) eta beren ingurune fisikoa ere (ura).

Aintzira bat, belardi bat, ozeano bat edo baso bat dira ekosistemen adibide. Ekosistema bakoitzak bizitza mota desberdin asko izan ohi ditu; belardi bat, adibidez, belarra baino zerbait gehiago duen ekosistema bat da: beste landare, ugaztun, intsektu, lurrezko zizare eta bizidun asko bizi dira bertan.

Nola osatuta daude ekosistemak?

Ekosistema 
Ekosistemaren eskema

Ekosistema batek, beraz, hiru osagaiz osatuta dago:

  • Habitat edo bizitoki bat bere ezaugarri fisikoekin. Honi biotopoa deitzen zaio.
  • Biotopo horretan bizi diren organismoak. Multzo honi biozenosia edo komunitatea deitzen zaio.
  • Horien guztien artean dauden harreman eta elkarreraginak.

Beraz, ekosistema bat biotopoak eta biozenosiak osatzen duten multzoa da, haien artean sortzen diren harreman ugariekin batera.

    Ekosistema = Biotopoa + Biozenosia

Ekosistema batek nola funtzionatzen duen ulertzeko, biozenosia osatzen duten organismo guztiak eta haien biotopoaren ezaugarriak ezagutu behar dira, bai eta, gainera, faktore biotikoak (hau da, izaki bizidunek beren artean nola elkarreragiten duten), eta faktore abiotikoak (hau da, ingurune fisiko-kimikoarekin nola elkarreragiten duten) ere.

Faktore biotikoak

Faktore biotikoak izaki bizidunak dira. Ekosistema guztietan hainbat izaki bizidun espezie daude. Adibidez, aintzira batean amuarrainak edo bestelako arrainak, karramarroak, larbak, algak, landareak eta abar daude, eta populazio deitzen zaio ekosistema batean bizi diren espezie bereko banako guztien multzoari. Populazio guztiek osatzen dute biozenosia.

Faktore abiotikoak

Faktore abiotikoak ingurune fisikoa (ura, lurra, arrokak...) eta ingurunearen ezaugarri fisiko eta kimikoak (klima, tenperatura, argia, erliebea...) dira. Faktore horiek izaki bizidunen bizitza baldintzatzen dute, eta organismoen biologian eragiten dute. Adibidez, ura funtsezkoa da izaki bizidun guztiek beren bizi-funtzioak egin ahal izateko.

Faktore biotiko eta abiotikoen arteko harremanak

Ekosistema bateko izaki bizidunek mantenugaiak lortu behar dituzte bizirik irauteko. Horretarako, biotopoarekin eta beste izaki bizidun batzuekin harremanak izaten dituzte elikadura-harremanetan. Mantenugai horiek lortzeko erabiltzen duten moduaren arabera, izaki bizidunak hiru talde trofikotan banatzen dira:

  • Ekoizleak: beren janaria ekoizteko gai diren organismoak dira; organismo autotrofo deitzen zaie. Landare berdeak dira ekoizleak, beren janaria fotosintesia izeneko prozesu baten bidez ekoizten dutelako.
  • Kontsumitzaileak: beste izaki bizidunak (landareak edo animaliak) jaten edo kontsumitzen dituzten organismoak dira; organismo heterotrofo deitzen zaie. Animaliak, gizakiak barne, kontsumitzaileak dira.
  • Deskonposatzaileak: deskonposizioa eragiten duten bakterioak, onddoak eta beste organismo batzuk dira. Deskonposatzaileek landare eta animalien hilen hondakinak deskonposatzen dituzte. Prozesu horretan, mantenugaiak lurrera itzultzen dituzte, eta bertan landare berriak hazten dira.

Ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek elkarri mantenugaiak emateko duten moduari elikadura-katea esaten zaio.

Ekosistema motak

Lurreko ekosistemak naturalak eta artifizialak izan daitezke:

Ekosistema 
Ekosistema naturala.
Ekosistema 
Ekosistema artifiziala.
  • Ekosistema naturalak: gizakiaren esku hartzerik gabe garatzen direnak. Naturan berez garatu eta autoerregulatzen dira, hau da, ez dute kanpoko laguntzarik behar funtzionatzeko eta irauteko. Ekosistema naturaletan, izaki bizidun ugari daude, ekosistemaren ezaugarri eta baldintzetara egokituak. Eguzkia da ekosistema naturalen energia-iturri nagusia.
  • Ekosistema artifizialak: gizakiak berak sortutakoak, aurretik existitzen ez zirenak. Gizakiak kontrolatzen ditu ekosistema hauen ezaugarri eta baldintzak, bere beharretara egokitzeko.

Dena dela, gizakiak ekosistema naturaletan ere izaten du eragina; are gehiago, gaur egun, ekosistema natural gehienek jasaten dituzte gizakiak eragindako aldaketak. Adibidez, gizakiaren eraginez, ekosistema natural batean espezie bat desagertzen denean, ekosistema hori ekosistema natural eraldatu bat da. Eguzkiaz gain, energia-iturri artifizialak ere behar izaten ditu funtzionatu ahal izateko.

a) Lehorreko ekosistema naturalak

Lehorreko ekosistemak biotopoa urez estalita ez dutenak dira. Landareak eta animaliak lurrean eta airean bizi dira, eta bertan aurkitzen dute bizitzeko behar duten guztia.

Lehorreko ekosistemak tankera askotakoak dira, ingurumen-baldintzak (klima, erliebea, lurralde bakoitzeko lurzoru mota, etab.) ezberdinak baitira. Era berean, ekosistemak tamaina askotakoak izan daitezke. Antzeko ingurumen-baldintzak dituzten ekosistema-multzo handi batzuk bereizten dira biosferan: biomak dira. Biomak, beraz, lehorreko ekosistemen multzo bat da, baldintza klimatiko berdintsuak eta horiek definitzen dituen halako fauna eta flora mota batzuk dituena.

Lehorreko ekosistemak edo biomak sailkatzeko modu bat klimaren arabera da:

b) Uretako ekosistema naturalak

Uretako ekosistemak biotopoa urez estalita dutenak dira. Ekosistema hauen baldintza klimatikoak, itsasoetakoak bereziki, nahiko egonkorrak dira, ez dute aldaketa handirik izaten denbora gutxian. Uretako ekosistemetako izaki bizidun gehienak ozeanoetako azaleko eremuetan bizi dira.

Bi mota nagusi daude:

  • Ur gazikoak: itsasoak eta ozeanoak.
  • Ur gezakoak: erreka eta ibaiak, aintzirak, urmaelak, padurak.

Kostaldean, batzuetan, itsasoko ur gazia eta ibaietako ur geza nahastuta daukaten hezeguneak ere egoten dira.

c) Ekosistema artifizialak

Lurrean badira ekosistema artifizialak ere, gizakiak sortutakoak bere gizartea antolatzeko eta elikagaiak ekoizteko. Ekosistema artifizialetan, gizakiak kontrolatzen ditu haien ezaugarri eta osagaiak, lurzorua eta organismoak (landareak eta animaliak), bai eta haien hazkundea eta ugalketa ere.

Ekosistema 
Uribarri-Ganboako urtegia, Araban.

Ondoko hauek dira ekosistema artifizial mota batzuk:

  • Urtegiak: urtegi artifizialak eraikitzen dira hiriek behar duten ura biltzeko, nekazaritza-lurrak ureztatzeko edota zentral elektrikoek funtzionatzeko; horretarako, ibai bat moztu eta presa bat eraikitzen da, urak gainezka egin eta poliki-poliki pilatzen joateko. Urtegiak eraikitzen direnean, aurreko ekosistemek aldaketa oso handiak jasaten dituzte, uretako ekosistema berri bat sortzen delako. Horren ondorioz, espezie askoren habitata desagertzen da eta horrek eragin oso handia izaten du espezie horiengan. Baina, bestalde, urtegi berriak mesede egiten die uretako ekosistemetan bizi diren beste espezie batzuei. Urtegiak ekosistema natural eraldatuak direla esan daiteke.
  • Nekazaritza edo abeltzaintzako ekosistemak: elikagaien industriarako produktuak ematen dituzte; beraz, oso beharrezkoak dira gizakientzat. Baina ekosistema horiek modu ekologikoan edo ez-ekologikoan kudeatuak izan daitezke: modu ekologikoan, ahaleginak egiten dira gizakiak ekosistema duen eragina gutxitzeko, produktu kimiko artifizialak erabili gabe; modu ez-ekologikoan, ordea, produktu kimikoak (pestizidak, ongarri artifizialak eta herbizidak) erabiltzen dira ahalik eta produkzio edo ekoizpenik handiena izateko. Produktu kimiko horiek eragin oso handia izaten dute kaltegarritzat hartzen diren hainbat espezieri, bai eta, zeharka, beste espezie askori ere.
  • Hiri-ekosistemak: hiri eta herriak ekosistema naturalak gehien aldatzen dituztenak dira eta aldaketa izugarri handiak izaten dituzte gizakiak agertu aurreko ekosistema naturaletan, hauek ia erabat desagertu arte. Gizakien pilaketa handiak egoteaz gain, lurzoruak erabat artifizialak izaten dira, "berdegune" handiago edo txikiago batzuekin (parkeak). Hiri-ekosistemek baliabideen kontsumo handia izaten dute eta, askotan, eragin kaltegarri eta kutsagarria izaten dute ingurunean.

Ekosistemak nola zaindu?

Ekosistemak zaintzeko zer egin dezakegun jakin nahi baduzu, irakurri ondoko artikulua:


Tags:

Ekosistema Nola osatuta daude ekosistemak?Ekosistema Faktore biotiko eta abiotikoen arteko harremanakEkosistema motakEkosistema k nola zaindu?EkosistemaTxikipedia:Izaki bizidun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erromatar InperioaNekazaritzaFrankismoBerlingo harresiaGeziGarraio sistema adimendunEguzki-sistemaPaperTom TykwerCastingEuroSaregileakGoroldioErrepublikaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaPalankaBerdúnHaltzItsasoGetxoEuskarazko Wikipedia (webgunea)Uraren zikloaAretxabaletaAitormena (abestia)PizkundeaDigestio-aparatuSenegalEuskal Herria BilduErrementari (filma)LandareNegu GorriakInka InperioaImanol PradalesTxindataZelulaAro GaraikideaSare pribatu birtualKatuElektroiHowland uharteaBoleibolFaktore abiotikoGernika (margolana)Idazketaren historiaHaurdunaldiCarles PuigdemontAtomoDantzaOperaHumanismoAntzinako EgiptoPapainaOrsk-eko aireportuaMartin Larralde110. Street-eko geltokiaAditz trinkoZatiki (matematika)Kaze (MC)UrSouffléGarbiñe MuguruzaPantxoa eta PeioMusika tresnaBart SimpsonParisEuskal literatura🡆 More