Txantiloi honen helburua hau da: euskal wikipediako orri bat (dela artikulu bat, dela kategoria orri bat, dela laguntza orri bat...) edo orri zati bat beste orri batekin batu behar dela adieraztea.
Ondorengo kode honekin idatzi behar duzu. Beherago azaldu dugu aldagai bakoitzaren ordez zer jarri behar den.
{{Batu|1|2|zerekin=|data=}}
Lehena ezinbestekoa da; bigarrena, aukerakoa; «zerekin», edukia batuko zaion orria artikulua ez denean jarri behar da (adibidez, txantiloia edo laguntza orria denean); eta «data», berriz, ez da nahitaezkoa, baina komeni da jartzea:
Kode hau jarrita:
{{Batu|:Kategoria:Agintariak|Eztabaida:Lehendakari|zerekin=kategoriarekin|data=2011-12-05}}
ohar hau lortuko dugu:
Artikulu edo atal hau «Kategoria:Agintariak» kategoriarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) Proposamenaren data: 2011-12-05. |