Struma —antzinako izena: Estrimon, antzinako grezierazko Στρυμών izenetik— bere ibilbidea Grezia eta Bulgaria artean egiten duen ibai bat da.
Struma Струма, Strimonis, Karusa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 415 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°47′09″N 23°50′56″E / 40.78583°N 23.84889°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.300 km² |
Arro hidrografikoa | Mediterranean Sea drainage basin (en) |
Ur-emaria | 80 m³/s |
Lakuak | Lake Kerkini (en) |
Bokalea () | Estrimondar golkoa |
Eskualde hartako hizkuntzetan hainbat izen ditu: bulgarieraz Struma (bulgarieraren alfabeto zirilikoan, Струма), grezieraz Strimonas (alfabeto grekoan, Στρυμόνας) eta turkieraz Karasu («ibai beltza»).
Bulgariako Vitosha mendietan jaiotzen da, eta bere ibilbidea ipar-mendebaldetik hego-ekialdera egiten du, Egeoan itsasoratu arte. Ibaiaren Bulgariako arroa, ikatz ugari ekoizten den gune bat da.
Antzinako Trazian ibai luzeenetan bigarrena zen, Axiosen ondoren. Greziar mitologian, Estrimon ozeanidaren izena da, eta Euterpe musa izan zen ozeanida honekin Reso traziar heroiaren ama, Troiako Gerran hil zena. Neerarekin Evadneren aita izan zela uste zen, eta Heraklesek, bertan, harri handiak bota zituela gurutzatu ahal izateko.
Alexandro Handiaren aita izan zen Filipo II.a Mazedoniakoaren erregealdi arte, Mazedoniako Erresumaren ekialdeko muga izan zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Struma, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.