Shygirl: Britainiar DJ, raperoa, abeslaria, konpositorea, diskoetxe zuzendarikidea

Blane Muise, ezagunagoa Shygirl izen artistikoaz (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1993ko maiatzaren 4a) britainiar disk jockey (DJ) raperoa da, abeslaria, konpositorea eta NUXXE diskoetxe eta kolektiboaren zuzendarikidea.

Shygirl-en musikak hip house, hip-hop industrial, grime eta 'club deconstruido' delakoaren elementuak ditu. Hyperpop musika-eszenarekin ere lotu du. Shygirl ospetsu egin zen Sega Bodega irlandar lankide hurbil eta lagunarekin lan egin ondoren, baita Arca eta Sophie pop esperimentaleko beste ekoizle ezagun batzuekin ere. Rihannak, besteak beste, NUXXEko hainbat pista erabili zituen bere komertzialentzat eta Fenty Beautyren moda-desfilerako. Shygirlek hainbat bakun kaleratu ditu 2016. urteaz geroztik, baita Cruel Practice eta ALIAS izeneko bi EP ere.

Shygirl
Shygirl: Biografia, Diskografia, Erreferentziak
Bizitza
Jaiotza1993ko maiatzaren 4a (30 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta disc jockeya

shygirl.tv
IMDB: nm10610514 Facebook: 0800shygirl Twitter: 0800shygirl Instagram: 0800shygirl Youtube: UCMx2-6At2Rx0kapbSjKxwJA TikTok: 0800shygirl Bandcamp: 0800shygirl Spotify: 3M3wTTCDwicRubwMyHyEDy iTunes: 456494592 Musicbrainz: 9385f1a7-8623-4d0c-b171-f1e6e87220c5 Discogs: 6025169 Deezer: 410246 Edit the value on Wikidata

Biografia

Shygirl Londresko hegoaldean jaio zen eta Blackheath inguruan hazi zen. Gero, Bristolgo Unibertsitatean hasi zen ikasten, eta asteburuetan Londresera joaten zen, festetara joateko.

Musika ibilbidea

2016. urtean bere lehen "Want More" sinplea merkaturatu zuen, Sega Bodegak ekoitzia. Hauxe izan zen Shygirl, Sega Bodega eta Coucou Chloek sortutako NUXXE zigiluan kaleratutako lehen kanta.

2017an Sega Bodegarekin lanean jarraitu zuen "MSRY" eta "NVR" sinpleetan, eta Bodegaren "CC" abestian agertu zen urte hasieran.

2018ko maiatzean, Cruel Practice EP debuta kaleratu zuen NUXXEn. Pitchfork, Crack Magazine eta Tiny Mixtapes bezalako musika-magazinen kritika positiboak jaso zituen EPk.

2020an Arcaren "Watch" abestian agertu zen KiCk albumean. Bikoteak aldez aurretik "Unconditional" abestian parte hartu zuen. Lan horren irabaziak Black Lives Matter eta Inquest UKrentzat izan ziren.

2020ko azaroan, bigarren EP, ALIAS, merkaturatu zuen Because Music zigiluan. EP horrek Pitchfork, Vogue eta NMEren arreta positiboa jaso zuen. MusicNG audio eta musika argitalpenak ALIAS 2020ko EP onenetakotzat katalogatu zuen.

Diskografia

EP

Titulua Xehetasunak
Cruel Practice
  • Irteera: 2018ko maiatzaren 25ean
  • Diskografikoa: NUXXE
  • Formatuak: deskarga digitala, streaming-a
ALIAS
  • Irteera: 2020ko azaroaren 20an
  • Diskografikoa: Because Music, NUXXE
  • Formatuak: LP, deskarga digitala, streaming

Bakunak

Titulua Albuma Diskoetxea Urtea
"Want More" Albumik gabe NUXXE 2016
"MSRY" MSRYNVR 2017
"NVR"
"O" Cruel Practice 2018
"Gush"
"Nasty"
"UCKERS" Albumik gabe 2019
"BB"
"FREAK" ALIAS Because Music 2020
"SLIME"
Titulua Urtea Artistak Albuma
"CC" 2017 Sega Bodega Ess B
"Take the L" LYZZA Powerplay
"Requiem" Sega Bodega SS (2017)
"Mellow" 2018 Georgia Seeking Thrills
"JUCY" 2019 COUCOU CHLOE NAUGHTY DOG
"Origami" LYAM, John Glazier CALLER ID ZK.
"LICK IT N SPLIT" 2020 Zebra Katz LESS IS MOOR
"Watch" Arca Kick I

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Shygirl BiografiaShygirl DiskografiaShygirl ErreferentziakShygirl Kanpo estekakShygirl1993Arca (abeslaria)Disk jockeyErresuma BatuaGrimeIngalaterraKantariLondresMaiatzaren 4MusikagileRapRihannaSophie (musikaria)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1920SugegorriEuskal Lore JokoakApirilaren 12Parmako kartusiaPatella vulgataUnibertsoaAurora (Colorado)1984Zibilizazio minoikoLoveland (Colorado)IndiaPalankaAltzairuzko oihalaVietnamLehen Mundu GerraJose Migel BarandiaranXabier LizardiIzurdeEuropar BatasunaAtarrabiaPazkoaLe Grand-SaconnexJYoutuberApirilaren 2PsikoanalisiOrnodunBakterioEuri azidoBilintxJazzEguzki-energiaAztekaPirritx, Porrotx eta MariMototsKatuOlaia InziarteUrtarrilaren 17Juan Sebastian ElkanoEuskal Herriko historiaGolfItaliar faxismoLuis VII.a FrantziakoaGaztelaniaElbira ZipitriaEstoniaHistoriografiaKleroBirusKulturaEltxoAnkaraGramoValbonnaisAro GaraikideaNetiketaOsirisen epaiketaFrank SinatraSigmund FreudIrisPastoralTraineru estropadaAbiaduraDonejakue bideaPetrolioSahatsIrulegiko Eskua🡆 More