Ramón Zallo Elgezabal (Gernika, Bizkaia, 1948) Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Komunikazio irakasle emeritua da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Ramón Zallo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1948 (75/76 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Liga Komunista Iraultzailea |
Zuzenbide eta Ekonomian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Informazio Zientzietako doktoregoa lortu zuen EHUn. Kultura eta komunikazioaren, ekonomia eta politikaren inguruko lanak kaleratu ditu. Hainbat agerkaritan artikuluak idazten ditu, eta EHUren Ikus-entzunezko Komunikazioaren Sailean Ekonomia eta Komunikazio irakasle emeritua da.
1987an aurkeztu zuen doktore-tesia, "Kultur industrien ekonomia kritikorako oinarriak. Lan- eta balorizazio-prozesuak". Bere bertsio laburtua 1988an argitaratu zuen Akalek, “Economía de la comunicación y la cultura” izenarekin, lan klasikoa eta aitzindaria kulturaren eta komunikazioaren azterketa ekonomikoetan, bai Espainiar estatuan, bai Lationamerikan. Ekarpen hori eta ondoren etorri zena, Enrique Bustamante eta Ramón Zallo koordinatzaile zirela, “Las Industrias culturales en España” (1988) izan zen, eta Daniel E. Jonesek 1989ek esan zuenez, bertan “herrialdeko kultura- eta komunikazio-sektore guztien azterketa egin zen lehen aldiz, kontzentrazio eta transnazionalizazio ekonomiko gero eta handiagoa aztertzea helburu nagusitzat hartuta”. Horrela, ordura arte argitaratu gabeko egiturazko eta sektorekako analisi ekonomikoen ikuspegi berri bat aktibatu zen (komunikabideak, edizioa, fonografia, zinema, publizitate-sektorea). Bi liburuak erreferenteak dira geroztik. Ordura arte informazio-enpresen mikroekonomia baino aztertzen ez zelarik, ordutik, komunikazio eta kulturaren ekonomia eta politikaren alorra ireki zen.
2015ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal kulturaren egoerari buruzko txostena eskatu zion ikertzaile nagusi gisa. Hala sortu zen “Balio-katea eta zeharkako ardatzak. Kultur politikako proposamenak” (244 orr). Bertan, Josu Amezaga, Kepa Sojo, Miguel Ángel Casado eta Eneko Lorente irakasleek eta Pablo Malo zinemagileak parte hartu zuten. Txosten horretan, euskal kulturaren egoera aztertzen zen eta kultur politikako neurriak iradokitzen ziren, 2016an Kulturaren Euskal Kontseiluak eztabaidatu zituenak. Horrela, jakintza bat helarazten zitzaion kultur politikako diziplinarteko talde bati.
Zallorengan nabarmendu beharreko beste alderdi bat herriarekin konprometitutako intelektualaren profila da, baita arlo sozial eta kulturalean ere. Horrela, “El Pueblo Vasco hoy, cultura, historia y sociedad en la era del conocimiento” (2006) bezalako dibulgazio-liburuak burutu izan ditu, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez publikatu direnak, edo are. -Mikel Ayusorekin batera- “Euskal Herria eta bere kultura ezagutu” (2009) Eusko Jaurlaritzak diasporarako eta etorkinentzako 7 hizkuntzatan argitaratua. Era berean, artikulu askotan, eraldatzen ari diren identitate sortzaileen ideiari eutsi dio, edo identitate kulturalen, nazionalen eta politikoen arteko bereizketari, beren tempus desberdinekin.
UPV/EHUko "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)" ikertaldeko kidea da. Taldearen ikerketa -lerroak hauek dira: Kalitatezko kazetaritza, Kazetaritzaren etorkizuna, Ikus-entzunezko alfabetizazioa, Eremu urriko hedabideak eta hizkuntza, eta Hedabideak eta gatazka.
Zallo frankismoaren aurkako militantea izan zen 18 urte zituenetik (1966). 1985ean Auzolan desegin ondoren antolatutako militantzia utzi zuen. Geroztik, unibertsitate ikerketarekin bateragarri eginez, politika, gizarte eta kultura arloko gaurkotasuneko analista izan da, hainbat hitzaldi emanez, aldizkari teoriko eta dibulgaziozkoetako artikuluak idatziz, ETB2 eta Radio Euskadiko tertulietan parte hartuz (Ernest Lluchekin, besteak beste) eta hedabideetan hainbat artikulu publikatuz (Eginetik El Correora, El Mundo del País Vasco, Berria, Gara eta Deiatik pasaz). Ikuspegi arrazionalizatzailearekin beti, kolektibitatearekiko inplikazioarekin eta asmo hezitzailearekin jardun du. “Grina arrazoitua” aldarrikatu ohi du. Hala, bere lumarekin zerikusia dute hirugarren espazioa eta quebectarraren erabakitzeko eskubidearen hedadura bezalako kontzeptuek, edo eta “bakea normalizazioarekin” ideiak. Garai ezberdinetan zehar, herri ekimenen sustatzaile ere izan da (Elkarbide, Elkarri, Lokarri, Erabaki, Sare, Demokrazia Bai).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ramón Zallo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.