Goiangerua Rafael

Rafael kristautasun katolikoan eta ortodoxoan ezagutzen diren hiru goiaingeruetako bat da.

Beste biak Mikel eta Gabriel goiaingeruak dira.

Goiangerua Rafael
Bartolomé Esteban Murilloren San Rafael goiaingerua

Izena hebreerazko רָפָאֵל (Rafa-El) izenetik dator. "Jainkoak sendatzen du" edo "Jainkoa, Hark sendatu du" esan nahi du. Gaur egun sendagile esanahia duen hebreerazko hitza rofe da, Rafael izenak duen erro berberari lotua.

Deskribapen biblikoa

Tobiasen liburuaren arabera, Rafael Yahveh-ek bidali zuen Tobiasi lagun egiteko, gazteari emaztegai jainkozale bat aurkitzeko egin behar zen bidaia luze eta arriskutsu batean. Emaztegai hori Sara da, zazpi senargai hiltzen ikusitakoa, Asmodeo izeneko deabru batek, emaztegaiaz maiteminduta zegoenak, eztei-gauean hiltzen baitzuen senargaia. Hasiera batean, Rafael Ananias handiaren Azarias izeneko seme gisa aurkezten da, baina bidaia amaitzean Tobiti itsutasuna sendatzen dio eta Rafael aingeru gisa aurkezten da. Bidaian, Tobiasi arrain bat arrantzatzeko argibideak ematen dizkio; aurrerago arrain horren erraiak atera eta Asmodeo deabrua uxatzeko eta aitaren itsutasuna sendatzeko erabiliko zuen. Hori dela eta, Rafael ezkongaien babesletzat hartzen da.

Rafael eta Islama

Islamak auzi-eguna, tronpa baten soinuaz, iragartzeko ardura duen aingerutzat jotzen du. Hainbatetan, erromes-jantziarekin eta eskuan arrain handi bat duela irudikatzen da.

Kanpo estekak

Tags:

Gabriel (goiangerua)GoiaingeruKristautasunMikel (goiaingerua)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GizakiZeelanda BerriaIkastolaKantauriEleaniztasunWeb crawlerBakterioAitor AranaLe Coucou des BoisUrteMusikaAsiaChill MafiaBernardo AtxagaLudwig van BeethovenMadonna (abeslaria)Sobiet (kontseilua)KrokodiloPuppyLaskunFallout 4SumendiOstadarLemoaMartxoaren 8Alberto LadrónAltzairuzko oihalaLapurdiNetiketaCSMA/CDCorpus Inscriptionum LatinarumJuana WhitneyMetal AroaJuan de PadillaEuzko Alderdi JeltzaleaAlkandora beltzakZibilizazio minoikoAmaren eskuakJoxe AzurmendiFrankismoBizantziar egutegiaFestina auziaItsasontziKristalinoGalizia2004XVideosGonneville-en-AugePakistanAxular1978Alderdi Nazional FaxistaItzulpen automatiko neuronalSunprinuMailegu (finantza)AnubisIssenheimAditz trinkoXalbadorren heriotzeanLokomozio-aparatuAdimen artifizialEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaEzki hostozabalKarlos X.a FrantziakoaSokatiraMarcel Duchamp1995eko Munduko Errugbi KopaPatxi ZubizarretaDiapasoiNeuville-Saint-VaastFIsaac Newton🡆 More