Pyhä-Häkki Parke Nazionala

Pyhä-Häkki Parke Nazionala (finlandieraz, Pyhä-Häkin kansallispuisto) Erdialdeko Finlandia eskualdean dagoen parke nazional txiki bat da.

62°50′44″N 25°28′21″E / 62.84556°N 25.47250°E / 62.84556; 25.47250

Hain zuzen, herrialdeko bosgarren parke nazional txikiena da, zehazki, 13 km²-ko azalera baino ez duelako. Biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, besteak beste, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Bertako baso zaharretan aurki daitezkeen hegazti, intsektu eta landare bereziengatik da ezaguna parke nazional hau .

Pyhä-Häkki Parke Nazionala
Pyhä-Häkki Parke Nazionala
Antzinako oihana.
KokalekuaSaarijärvi, Erdialdeko Finlandia
Pyhä-Häkki Parke Nazionala Finlandia
Azalera13
Sorrera1956
Bisitari-kopurua14.500 (2007)
ArduradunaMetsähallitus

1956. urtean sortu zen bertako natura berezia babesteko eta Finlandian eratu ziren lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da.

Historia

Bertako zingirak nekazaritzarako oso hezeak direnez eta inguruan ibai handirik ez degoenez egurrak garraiatzeko, ingurune hau gizakien interestik kanpo iraun du betidanik. 1912. urterako bertako basoak babesturik zauden Pyhä-Häkki Erret Parkea izenpean eta, nahiz eta, parke nazional bihurtzeko proiektua 1938rako prest izan, gerren ondorioz, proiektu hau ez zen 1956. urtera arte gauzatu .

2004. urtean parke nazionalaren ikurra izan zen 500 urteko zuhaitza hil egin zen, dena den, erorketarekin batera, parkeko gainontzeko bizilagunen elikagai bihurtu zen; zuhaitz zahar berriak ia 400 urte dauzka. Gaur egun, gutxi gorabehera 15.000 naturazalek bisitatzen dute parkeko antzinako oihanak.

Pyhä-Häkki Parke Nazionala 
Tengmain hontza.

Natura

Pyhä-Häkki eremua gizakion eraginetik kanpo izan da betidanik, dena den, biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, Äänekoski, Jämsä, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Hego Finlandiako baso zaharrenak hemen aurki daitezke; 250 urte baino gehiagoko zuhaitzen kopurua oso handia da eta aurkitu diren zuhaitz zaharrenak XVI. mendekoak dira. Hain zuzen, dortoken oskolaren antzeko azala duten pinuek 200 urte baino gehiago dauzkate, eta azal gogor horri esker, 500 urte gehiago bizi daitezke. Guztira, 44 sute izan dira baso honetan 1508. urtetik; aipatzekoa da 1858ko udara beroaren ondorioz izan zen sute bizia, ia oihan guztia erre zuena. Dena den, ereduzko zaintzari esker, azken urteotan ez da suterik izan; azkenekoa, 1921. urtean izan zen .

Azalera guztiaren erdia, aipatutako basoek osatzen dute, baina beste erdia eremu zingiratsuek osatzen dute. Zingiretan bizi diren habitat desberdineko animalia eta landareak, bertako ekosistema aberatsaren erakusgarri dira.

Fauna eta Landaredia

Nahiz eta intsektuak diren parke nazioneko biztanle ugarienak, ugaztun txiki asko aurki ditzakegu; hala nola, egur-lemingak, ekialdeko ur-arratoiak, erbinude zuriak, igarabak, katagorriak, lepahoriak eta lur sagu gorriak. Bertako harrapari nagusiak azeri gorriak dira, izan ere, Finlandia osoan ohikoak diren hartz arreak edo baso gazteetako eta zingiretako hosto urtsuez elikatzen diren altzeak ez dira parke honetako biztanle arruntenak. Urlehortarren artean, aipatzekoak dira apo arruntak, eta narrastien artean aldiz, europar sugegorriak .

Intsektuez gain, animalia espezie ugariena hegaztiena da, izan ere, hildako eta eroritako zuhaitz zaharrak habia eta janleku apartak dira. Hegazti ohikoenen artean, amilotx mottodunak, amilotx urdinak, basoetako gerri-txoriak, basoilarrak, eskandinaviako lagopodoak, euli-txori beltzak, kaskabeltz handiak, zingiretan ibiltzen diren kuliska pikart, zuri eta kurriloak, landa-amilotxak, larreoiloak, lira-oilarrak, doinu ederra duten mendi-erregetxoak, mozolo txikiak, parke nazionalaren ikur diren okil beltz, handi eta hiruatzak, tengmain hontzak, txio horiak, txonta arruntak, urtero Afrikatik iristen diren uda-txirtak, uraleko eta laponiako urubiak eta aurkitzen zailak diren urretxindor pikartak daude .

Pyhä-Häkki Parke Nazionala 
Amilotx urdina.

Oihan zahar ospetsuak osatzen dituzten zuhaitzak urki zilarkara eta iletsuak, lertxunak, haltz beltzak, pinu gorriak, izei gorriak eta ahuntz sahatsa dira. Aipatzekoak dira, azkenik, urtero milaka biltzaile erakartzen dituzten perretxiko eta onddoak.

Ibilbideak eta Irisgarritasuna

Markatuta bide-sarea luzea da. Oinezkoentzako eta eskiatzaileentzako diren ibilbideak bi dira: oihan zaharretik doan 3 km-ko Mastomäki Basabidea eta kanpoko zingiretatik doan eta 6,5 km-ko luzera duen Kotajärvi Basabidea. Bertako bideetan, parke nazionaleko zuhaitz zaharrena izan zen eta zuhaitz zahar berria den pinuak ikus daitezke .

Parke nazionalera iristeko Valtatie 4 edo 13 autobideetatik edo Kantatie 77 errepidetik joan beharra dago. Dena den, Saarijärvi hiriraino iritsita parke nazionalera iristea erraza da bertako seinaleei esker. Garraio publikoa erabili nahi bada, Saarijärvi eta Viitasaari hirien artean dabiltzan autobusei buruzko informazio lor daiteke Seitseminen Bisitarien Gunean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Finlandiako Parke Nazionalak

Kanpo estekak


Tags:

Pyhä-Häkki Parke Nazionala HistoriaPyhä-Häkki Parke Nazionala NaturaPyhä-Häkki Parke Nazionala Ibilbideak eta IrisgarritasunaPyhä-Häkki Parke Nazionala ErreferentziakPyhä-Häkki Parke Nazionala Ikus, gaineraPyhä-Häkki Parke Nazionala Kanpo estekakPyhä-Häkki Parke NazionalaErdialdeko FinlandiaFinlandiaFinlandieraJyväskyläSaarijärvi (Kemijärvi)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Virginia WoolfAlemaniaOnddoGo!azen (telesaila)ItsasontziGametoMasustaStand-upFrantziaBulgariaEuzko Alderdi JeltzaleaMaiatzEkologismoAro GaraikideaAztekaHoremhebEuskal Herriko historiaWikidataJoseba SarrionandiaEmozioXX. mendeaSorgin-orratzIndustria IraultzaEzteiFuensanta CovesEuropaJimmy WalesMasturbazioBakterioHareharriErromatar arkitekturaJasangarritasunLizunIkastolaGurutzadakKoma (puntuazio-zeinua)Heste meharLekeitioBadmintonKutsaduraLeitzaJesus ElosegiIssenheimMalko-guruinSara GandaraAieru (zientzia)GipuzkoaIssuuGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala1963AsiaEkinodermatuUzkiMichel FoucaultZozoBenito MussoliniAristokraziaGonatodes nascimentoiAsier OdriozolaAmaia GabantxoBaionaMikel LaboaFrida KahloParmako kartusiaFaxismoItaliar faxismoLatinTenerifeAtenas🡆 More