Pio Caro Baroja

Pio Caro Baroja (Madril, Espainia, 1928ko apirilaren 5a - Málaga, Espainia, 2015eko azaroaren 30a) idazlea, zinema zuzendaria eta dokumentalgilea izan zen, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan lan handia egina.

    Artikulu hau Pio Caro Barojari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».

Folklorearen inguruko dokumentalak zuzentzeaz eta gai askoren inguruko liburuak idazteaz gain, lan asko egin zuen Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren obren zabalkunderako; osaba zuen lehena, anaia bigarrena.

Pio Caro Baroja
Bizitza
JaiotzaMadril1928ko apirilaren 5a
HerrialdeaPio Caro Baroja Espainia
HeriotzaMálaga2015eko azaroaren 30a (87 urte)
Familia
AitaRafael Caro Raggio
AmaCarmen Baroja
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, telebista zuzendaria, film-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0138896 Edit the value on Wikidata
Pio Caro Baroja

Bizitza

Zuzenbide ikasketak egin zituen. Ondoren, 1953an Mexikora alde egin zuen, eta han sartu zen zinemagintzan, kritikari gisa. Italiar neorrealismoaren alde egin zuen, eta higikunde horri buruzko liburu bat idatzi zuen, El cine neorrealista italiano. Mexikon, gainera, dokumentalak egin zituen. Mexikar zinema etnografikoak eta eskola neorrealistaren mirespenak eragin handia izan zuten Caroren ondorengo karreran, dokumentalaren ingurukoa izan baitzen beti.

Espainiara itzulita, etengabe jardun zuen lanean. Anaiarekin batera, Documentales Folclóricos de España ekoiztetxea sortu zuen, desagertzear ziren herri-usadio eta jaiak gordetzeko helburuaz, eta Espainiako eta Euskal Herriko folkloreari eta tradizioei buruzko dokumentalak filmatzeari ekin zioten, NO-DO sailerako lehenik, Espainiako Telebistarako gero: Los diablos danzantes (1964), El carnaval de Lanz (1964), La Virgen de la Peña (1964), Las botargas (1965) eta La última vuelta del camino (1965).

1966an Espainiako Telebistako bigarren katean hasi zen lanean, eta bertan film labur asko egin zuen: Deportes vascos, Carta de Murcia, Pescadores gallegos, En un lugar de la Mancha, El principado de Asturias, El País Vasco. TVEko zenbait sailen arduradun egin zuten (Fiesta), eta hartarako egin zituen El valle de Iraurgui (1966), Bertsolaris, Las figuras bíblicas de Puente Genil (1967), eta abar.

1972an, lan bat debekatu ziotela-eta, utzi egin zuen Espainiako Telebista, eta orduantxe egin zituen lanik nagusiak: Las cuatro estaciones (1970-1972), Vianako Printzea erakundearentzat egindako bi ordu eta erdiko dokumentala, eta Guipúzcoa (1976-1979), Donostiako Kutxak eskatutako hiru orduko dokumentala. 1982an TVEra itzuli eta Baroja a través de Baroja eta El mayorazgo de Labraz egin zituen, azken hori lau ataleko saila, bere osabaren eleberrian oinarritua.

Haizegua. El viento sur poema liburua ere argitaratu zuen (Pamiela, 1994). Pio Caro Barojak idatzitako poemak jasotzen zituen liburu horrek, jatorrizko bertsioaren ondoan —gaztelaniazkoa— euskarazkoa zutela.

Filmografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Pio Caro Baroja BizitzaPio Caro Baroja FilmografiaPio Caro Baroja ErreferentziakPio Caro Baroja Ikus, gaineraPio Caro Baroja Kanpo estekakPio Caro Baroja19282015Apirilaren 5Azaroaren 30DokumentalEspainiaEuskal HerriaJulio Caro BarojaMadrilMálagaNafarroaPio BarojaZinema

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aro GaraikideaZelulaDemokraziaHarkaitz CanoGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaLubaki bandaZetaren BideaEuskal Autonomia ErkidegoaPetrolioDantzaErdibitzaile (geometria)TzatzikiOndarroaTeknologiaHaurren Eskubideen AldarrikapenaHipatia AlexandriakoaAs (egunkaria)MesopotamiaEduardo TxillidaEuskal HerriaAlderdi politikoen sistemaErromantizismoEusko GudarosteaLauburuPantxoa eta PeioSaskibaloiMahai-tenisLantzeko inauteriaUroilo arruntIrene SáezHartutako Immuno Eskasiaren SindromeaBiztanleriaMoncloako ItunakZortziko handiFestina auziaAntzinako GreziaMediterraneoaMartin (telesaila)BarraskiloFermin MuguruzaAtomoKutsadura2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakPello ReparazEuskal Herriko musikaHomo sapiensPortugaleteEguzkiaFaktore abiotikoArabako lautadaJoxe Mari AgirretxeKevlarMusikaSaguzarPaleolitoaProtoiLehen Mundu GerraGo!azen (telesaila)QR kodeEuskarazko Wikipedia (webgunea)Jabier MuguruzaKoldo MitxelenaCristiano RonaldoThe MatrixJulen AlberdiEnergia termikoKanoa (kirola)Junio Bruto🡆 More