Node.js

Programatzeko ingurune bat da Node.js, Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko diseinatua, zerbitzariak batez ere.

Node.js Node.js
Jatorria
Sorrera-urtea2009
Azken bertsioa22.0.0
Behar dituV8 (en) Itzuli eta OpenSSL
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC, C++ eta JavaScript
Irakur dezakeLinux, Microsoft Windows, BSD, macOS, UNIX-moduko, AIX, Android eta iOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMIT lizentzia
Deskribapena
Honen eragina jaso duJavaScript
Ekoizpena
GaratzaileaOpenJS Foundation (en) Itzuli eta Ryan Dahl (en) Itzuli

nodejs.org
Twitter: nodejs Mastodon: nodejs@social.lfx.dev Youtube: UCQPYJluYC_sn_Qz_XE-YbTQ GitHub: nodejs Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/nodejs/node

Programak JavaScript-ez idatzita daude. Gertakizunetan oinarritutako arkitektura bat eta sarrera/irteera asinkronoa erabiltzen ditu, sistemaren denbora minimizatzeko eta eskalagarritasuna maximizatzeko.

Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago.

Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.

Gehienetan JavaScript programak nabigatzailean exekutatzen dira, baina Node.js aplikazioetan zerbitzarian exekutatzen dira.

Node.js inguruneak kodea exekutatzeko Google-ren V8 JavaScript motorra erabiltzen du. Liburutegi batzuk ere erabiltzen ditu bere aplikazioek Web zerbitzari moduan lan egin ahal dezaten, Apache HTTP zerbitzaria edo Microsoft-en IIS softwarea gabe. Ryan Dahl-ek sortu zuen Node.js. 2009an plazaratu zuen eta bere zabalkuntzan laguntzaile izan zuen Joyent.

Node.js-k 2012 urteko teknologiari emandako InfoWorld saria jaso zuen.

Besteak beste, Node.js ingurunearen erabiltzaileen artean hauek daude: Microsoft, Yahoo!, Walmart, Groupon, SAP, LinkedIn, Rakuten, PayPal, Voxer, eta GoDaddy.

Node.jsren Praktika Onak

Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta etengabe handitzen ari da. 2020an 80tik gora praktika, estilo-eskuliburu eta arkitektura-aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode-adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute.

2021ko martxoan gida hori argitaratu zen euskaraz, Ane Diaz de Tuesta web-programatzaileak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak itzulita. Urtebetean itzuli zuten euskarara. Bertsio originala ingelesez argitaratu zen, baina laster itzuli zen beste bost hizkuntzatara. Seigarren itzulpena izan zen euskarazkoa, hain zuzen ere.

Adibideak

Hau da Node.js ingurunean HTTP zerbitzari gisa inplementatutako Kaixo, mundua aplikazio oso bat:

var http = require('http');  http.createServer(function (request, response) {     response.writeHead(200, {'Content-Type': 'text/plain'});     response.end('Hola, món!\n'); }).listen(8000);  console.log('Servidor disponible a: http://localhost:8000/'); 
Node.js 
Ryan Dahl, Node.js-ren sortzailea

Beste adibide bat, TCP zerbitzari bat 7000 portuan entzun eta bidali zaionarekin erantzuten duena:

var net = require('net');  net.createServer(function (stream) {     stream.write('hello\r\n');      stream.on('end', function () {         stream.end('goodbye\r\n');     });      stream.pipe(stream); }).listen(7000); 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Node.js ren Praktika OnakNode.js AdibideakNode.js ErreferentziakNode.js Kanpo estekakNode.jsZerbitzari

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikiPanpa-lezkaBakterioEguzki-loreRomandiaTronpetaEuri azidoAhateEuskal Herriko ibaiakEusko LegebiltzarraEsti VivancoMiren NarbaizaBerriaNerbio-sistemaTigreFrantziaZortziko handiTxertoLehenengo GurutzadaFaktore abiotikoBerezko hazkundeImmanentziaTenisTxalapartaNeolitoaDonejakue bideaEkhiñe AtorrasagastiNegu GorriakKoldo MitxelenaIzotzE pur si muoveFrancisco FrancoEuroHerri kirolAngelu auzokideakHesi elektrikoEuskal Irrati TelebistaSua EnparantzaPizkundeaAltxerriJoselu AnayakAntzinako EgiptoC++Arku (arkitektura)OnddoMonarkiaEuskara batuaCortinarius cotoneusErleAitormena (abestia)ArtropodoOrexaJean-François MilletBoltxebikeNazionalsozialismoAizkora probaPodzolGetxoJon KortajarenaErromatar InperioaAna TejadaInstagramJon SarasuaBabiloniako lorategi esekiakBiozenosi🡆 More