Movimiento Sumar (SMR), gehienetan Sumar deitua, Espainiako alderdi politiko aurrerakoia da.
Yolanda Díazek bultzatu zuen.
Movimiento Sumar | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | SMR |
Mota | Espainiako alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | sozialismo demokratikoa, Ekosozialismoa, federalism in Spain (en) eta sozialdemokrazia |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra eta Ezker iraultzaile politiko |
Jarduera | |
Honen parte | Sumar, Q120398320 eta Comuns Sumar |
Agintea | |
Lehendakaria | Marta Irene Lois González |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2023ko maiatzaren 31 |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
2022ko maiatzaren 18an aurkeztu zuten ofizialki. Mugimenduak Espainiako hauteskunde orokorretan parte hartuko duen alderdia izan nahi du. 2023ko maiatzaren 31n, Espainian hauteskundeak aurreratu zirela iragarri ondoren, alderdia alderdi politiko gisa erregistratu zen Espainiako Barne Ministerioaren erregistroan, Movimiento Sumar izenarekin.
2022aren hasieran, Podemosen erabaki batzuek ez zuten Díazen babesa, eta, beraz, haiengandik urruntzea erabaki zuen. Urte bereko azaroaren 13an, Mónica Oltra, Ada Colau, Fátima Hamed eta Mónica García bezalako buruzagi politikoak Valentzian bildu ziren "gainerako politikei" buruz hitz egiteko. Hala ere, Sumarren aurkezpen ofiziala Madrilen egin zen, 2023ko apirilaren 2an.
2023ko ekainaren 9an, ezkerreko alderdiekin hauteskunde-akordio bat iragarri zuen, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko: Ahal Dugu, Ezker Batua, Catalunya en Comú, Compromís, Més per Menorca, Més per Mallorca, Verdes Equo, Chunta Aragonesista, Más País, Más Madrid, Batzarre, Proyecto Drago, Izquierda Asturiana eta Iniciativa del Pueblo Andaluz.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Movimiento Sumar, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.