Miriam Arrillaga: Euskal pilotaria

Miriam Arrillaga Beloki, ezagunagoa Arrillaga I.a deituraz (Aginaga, Gipuzkoa, 2000ko irailaren 21a) esku-pilotaria da.

Atzelari aritzen da, esku-pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa). Emakumeen pilota elkarteko (EPE) kidea da.

Miriam Arrillaga
Miriam Arrillaga: Palmaresa, Kirol lorpenak, Berdintasunaren iraultza frontoian
Bizitza
JaiotzaAginaga (Usurbil)2000ko irailaren 21a (23 urte)
HerrialdeaMiriam Arrillaga: Palmaresa, Kirol lorpenak, Berdintasunaren iraultza frontoian Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Facebook: 100008786880810 Edit the value on Wikidata

Palmaresa

2019ko abenduan Emakume Master Cupen izenarekin jokatutako seigarren txapelketa izan zen. Leire Etxanizek eta Miriam Arrillagak irabazi zituzten Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapelak: Etxanizek pilota gozoarekin, eta Arrillagak mistoarekin. Etxanizek bosgarrena zuen, eta Arrillagak, estreinakoa. 92 pilotari aritu ziren. Bi txapeldunak oso pozik egon ziren, txapelketari esker «segida» zuelako, eta urtez urte gero eta emakume gehiagok ematen zutelako izena. Emakume Pilotarien Elkartea (EPE) sortzeaz ere pozik, aurrera begira bide luzea egon arren.

2021ean Miriam Arrillagak Amaia Aldairen aurka jokatu zuen abenduaren 19an Mungian Emakume Master Cupeko lau eta erdiko finala. Partidu hasiera nahiko berdindua izan zen, baina garailea Aldai izan zen 14-22ko emaitzarekin.

2021ean, Europako Frontballean Miriam Arrillaga txapelduna izan zen nagusi mailan, Maritxu Houset lapurtarra bigarrena. Miren Larrarte 21 urtez azpiko txapelduna izan zen eta bigarrena L. Garai.

Kirol lorpenak

  • 2019an Emakume Master Cup-en 4 eta erdiko txapelduna (Pilota mixtoko lehena).
  • 2021ean Emakume Master Cup-en 4 eta erdiko txapeldunordea
  • 2021ean Europako Frontballean txapelduna nagusi mailan

Berdintasunaren iraultza frontoian

2019an Emakumeen Master Cup txapelketa zela eta, Otamotz Urretxu eta Zumarragako atari digitalaren iritziz:

Berdintasunaren iraultza gelditzeko etorri da. Ez dago jakiterik noiz lortuko den emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erabateko berdintasuna, baina lehenago edo beranduago helduko da. Pilota mundura ere heltzen ari da, horren proba Zumarragako Beloki pilotalekuan bizi izan zen festa. Etxeko txikienak lehenbailehen emakumezkoak kirola egiten ikustera ohitzea ezinbestekoa da. Emakumeen kirola gizonezkoena bezain ikusgarria dela jabetu behar dira. Horretarako, gizonezkoen lehiaketetan egiten den bezala, ikuskizuna erakargarria izan behar da. Emakume Master Cup txapelketako antolatzaileek horretan ere asmatu dute: pantaila erraldoia, geldialdietan musika megafoniatik… Igandean egun historikoa bizi izan zen Zumarragan. Zaila izango da Goierriko herri batek Emakume Master Cup txapelketako beste final bat hartzea.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu ziren Zumarragan eta frontoia txiki gelditu zen. Udalak Zelai Arizti aretoa ireki behar izan zuen, kanpoan gelditu zirenek ETBren zuzeneko emanaldia bertan ikusteko aukera izan zezaten. Lehen mailako finalean, Leire Garaik eta Leire Etxanizek 22 eta 5 irabazi zieten Patri Espinar eta Miriam Arrillagari.

Aintzatespenak

  • 2020ko urtarrilaren 25ean Miriam Arrillagari Aginagan omenaldia – EPE

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Miriam Arrillaga PalmaresaMiriam Arrillaga Kirol lorpenakMiriam Arrillaga Berdintasunaren iraultza frontoianMiriam Arrillaga AintzatespenakMiriam Arrillaga ErreferentziakMiriam Arrillaga Kanpo estekakMiriam Arrillaga2000Aginaga (Usurbil)Emakume Pilotarien ElkarteaEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaEsku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa NagusiaEsku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa NagusiaEsku-huskako pilotaGipuzkoaIrailaren 21

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eustakio MendizabalGabriel María InclánAntzinako ErromaNazio Batuen ErakundeaArrasateInternetAl-AndalusGarbiñe MuguruzaAthleticBiolinPernando AmezketarraLeonardo da VinciErekzioNafarroaTomas LizarazuJavier Luis Suescun Molina (Molinat)TiraniaEskusoinu txikiZelulaCookieErregai fosilBiotopoNerea Intxausti CastiñeiraJose Antonio ArdanzaEzteiIritziAsia Hego Ekialdeko Tratatuaren ErakundeaPedro Miguel EtxenikeTximeletaIntxaur-hauskailua (balleta)TelekomunikazioAntzinako GreziaJoseba Díez AntxustegiUgal-aparatuMetabolismoKarmele JaioBenito LertxundiNerea ReparazIruñeaOlatz GaramendiManuel LarramendiEuskal Autonomia ErkidegoaSukaldeko ontziteriaProsaGymnopus ociorFrantziako IraultzaKolonizazio1994ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaFenixMediaWikiXerxes I.aHaurdunaldiRamoncínGure AitaKloroplastoDiglosia633Juan Ajuriagerra OtxandianoForu aldundiBizkaiko golkoaAntoni GaudíGauerdiko eguzkiLiburuaren Nazioarteko EgunaKoliseoaAndoni AizpuruKaze (MC)🡆 More