Market Garden Operazioa

Market Garden Operazioa (1944ko irailaren 17a - 1944ko irailaren 25a), aliatuak Holandan burutzen saiatu ziren operazio militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren baitan.

Hauxe dugu, 1940ko Dunkerkeko erretiradaz geroztik, aliatuek mendebaldeko frontean izan zuten porrot nagusiena.

Market Garden Operazioa
(II. Mundu Gerra)

Frontea Mendebaldeko Frontea
Market Garden Operazioa
Paratxutista aliatuak Holandako zeruan
Borrokalariak
Market Garden Operazioa
AEB
Market Garden Operazioa
Erresuma Batua
Market Garden Operazioa
Polonia
Market Garden Operazioa
Alemania
Indarrak
35.000 gizon, airez-garraiaturikoak (paratxutistak batez ere) 20.000 gizon
Biktimak
18.000-19.000 baja, hildako, zauritutako, desagertutako eta bahitutakoen artean 2000 hildako
6.000 zauritutako
Ondorioa
Nijmegen eta Eindhoveneko zubiak hartzea lortu arren, aliatuek ez zuten Arnhemekoa segurtatu, Alemanian sartzeko operazio hau porrotera eramanik. Frontea, Alemania eta Herbehereen artean egonkortu zen
Market Garden ondoren

Operazioa burura eramatearen erantzukizuna, airez garraiaturiko dibisioen gain zegoen, hein handi batean. Alemaniarren lerroen gibelera jauzi eginez, paratxutista aliatuen helburu taktikoa Herbehereetako ibai garrantzitsuenen gainetik pasatzen ziren hainbat zubi hartzea zen. Atzetik, Belgikako muga pasata, aliatuen hainbat blindaturiko unitate herrialdean sartu ziren. Zubien gaineko kontrola irabazita, Holanda zeharkatzeko korridore bat irekitzea zen aliatuen asmoa. Korridore honek, paperaren gainean, aliatuek Mosa eta Rhin ibaiak gurutza zitzaten ahalbidetuko zukeen. Behin muga natural eta militar garrantzitsu hau zeharkatuta, erasotzaileen asmoa, Siegfried Lerroa saihestuz Ruhr ibaiaren harana erasotzea zen, alemaniarren industriagune garrantzitsuena, gerraren amaiera izugarri azkartuz.

Hasiera batean, aliatuen operazio militarrak bere lehen helburuak lortu zituen, batez ere Waal ibaiaren gainetik pasatzen zen Nijmegengo zubia eta estatubatuarrek hartu zutenean, irailaren 20an. Britainiarrek ordea, ez zuten Rhin ibaiaren gainetik pasatzen zen Arnhem hiriko zubia hartzerik izan. Alemaniarrek kontraerasoa abiatu zuten, eta britainiarrek Arnhemen zuten Airez Garraiaturiko Lehen Dibisioa erabat suntsitu zuten, operazioaren osotasuna hondoratuz. Hauxe dugu, alemaniarrek Mendebaldeko Frontean izan zuten azken garaipen taktikoa.

Kanpo estekak

Tags:

19401944Bigarren Mundu GerraBigarren Mundu Gerrako aliatuakDunkerkeIrailaren 17Irailaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kongoko Errepublika DemokratikoaSaudi AramcoFigaroren ezkontzakErramun MartikorenaEuskadi Ta AskatasunaErrusiaMikel SantosMMasustaJaponiaPablo PicassoHizkuntzaTximeletaGolNafarroa GaraiaUrtarrilaren 25SugaarMonarkiaTaxonKGreziaAritz ElustondoIrailaren 29Burg im LeimentalAro GaraikideaIrailaren 2SokatiraGlobalizazioZumaiaValbonnaisBarrokoaHomo sapiensJustine Dietrich1998Adimen emozionalIslamAleloBilboko Athletic Club 2016-2017KonjuntibaHolokaustoaJose Migel BarandiaranXabier LeteAbrocoma shistaceaOrojaleBizenta MogelAgurainElbira ZipitriaHannah ArendtNelson MandelaEneko AristaApirilaren 10Pott BandaPenintsulaPitagorasen teoremaSorgin-orratzPazkoaQionglaiJakoba ErrekondoApirilaren 2Ganga (arkitektura)Nafarroa BehereaKai NakaiIndonesiaEuskal Pentatloi SariaTiraniaDiapasoiGalileo GalileiSua Enparantza2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakNerbio-sistemaMiren NogalesAntzinako EgiptoIzen-sintagmaHezkidetzaKareharri🡆 More