Mara Torres González (Madril, 1974ko irailaren 25a) madrildar kazetaria, idazlea, irrati-esataria eta telebistako aurkezlea da.
Lan nabarmenena 2006tik 2018ra Televisión Españolako informazio-zerbitzuetan izan da La 2 noticias izeneko albistegia aurkeztu zuen, telebistaren historiako albistegirik sarituena.
Mara Torres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1974ko irailaren 25a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irrati-esataria, telebista aurkezlea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | SER Elle (aldizkaria) Televisión Española |
Jasotako sariak | ikusi
|
''Elena Francis, lehen influencerra (2023)'' erreportaian parte hartu zuen.
Kazetaritzan lizentziaduna da (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), eta graduondoko ikastaroak egin zituen Hizkuntza eta Literatura sailean. Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen 2006an. 2008an Literatura Konparatuko ikasketak hasi zituen UCMko Filologia Fakultatean.
1994an unibertsitate-programa bat zuzendu zuen Onda Mini irratian eta 1995ean SER katean sartu zen. Iñaki Gabilondoren Hoy saioaren erredakziotik eta ekoizpenetik igaro zen, baita SER irratiaren Hola Madrid eta La Gran Evasión saioetatik ere.
1998tik 2001era A contraluz elkarrizketa-saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, eta, ordutik 2006ko uztailera arte, Hablar por hablar (Cadena SER), 740.000 entzule baino gehiago izan zituen irrati goizetako liderra.
2006ko urrian, Televisión Españolako informazio-zerbitzuetan hasi zen, eta La 2 noticias izeneko albistegia aurkeztu zuen, telebistaren historiako albistegirik sarituena, 150 sari baino gehiago baititu. Lan hori RTVEko beste proiektu batzuekin batera egin zuen. Saioaren buru izan zen 2018ko uztailaren 26ra arte.
2009an, Cine con debate saioa aurkeztu eta moderatu zuen, Cultural es-en. 2009an En La 2 izeneko saioa aurkeztu zuen Carlos del Amor kazetariarekin batera. 2013. urtean Torres y Reyes saioa aurkeztu eta zuzendu zuen Joaquín Reyes umoristarekin batera. Ikus-entzuleen eta kritikaren datu onak jaso zituen, eta, gainera, trending topic nazionala eta mundukoa bihurtu zen. 2016. urtean, modu altruistan, SEO/Birdlife-rekin elkarlanean aritu zen, Natura 2000 Sareari buruzko 28 kapituluak kontatuz. Larunbatetan eman zen serie dokumental hori, La 2-en bazkalondoan.
2018ko urrian, Cadena SERen, El Faro saioa aurkezten hasi zen. Bere ideia originala zuen gaueko saioak gonbidatuen eta entzuleen artean garatutako formula berri bat zuen.
2022an, Sentimos las molestias telesailean parte hartu zuen. Antonio Resines eta Miguel Rellán izan zituen protagonista serie horrek. Resinesi elkarrizketa egin zion, eta estutasunean jarri zuen.
Hainbat komunikabidetan artikuluak eta kontakizunak argitaratu ditu, eta kazetaritza- eta kultura-gaiei buruzko eskolak eta hitzaldiak eman ditu. Eztabaida ugari izan ditu, adibidez, Burgosko Kultur Foroan (artearen garrantziari buruz), Rafael Moneo, Monseñor Amigo eta Antonio López gonbidatuekin (2014ko abendua) edo filosofiari eta soziologiari buruzko topaketa Zygeit Bauman eta Javier Gomárekin (2015eko azaroa).
Horrez gain, besteak beste, 2015 Ondas Sarien (irrati kategoria) eta 2015eko abenduan Valladolideko Miguel Delibes Kazetaritza Sariaren epaimahaiko kide ere izan zen.
2013. urtean, demanda judizial bat jarri zuen Ogasunaren aurka, Planeta Sarian finalista izateagatik %40ko zerga-salbuespena ez emateagatik, hau da,150.000 euroko sari batetik, 33.000 euro inguru ez salbuesteagatik. 2019an demanda judiziala irabazi zuen. Hala ere, sare sozialetan kritikak jaso zituen.
Martxoaren 8aren harira, Elena Francis kontsultategia emakumeentzako irratsaioak 1947tik 1984ra sortu zuen fenomenoa aztertu zen Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaian. La 2 katean ikusi ahal izan zen dokumental hori, eta RTVEren Play katalogoaren barruan sartu zen. Pepa Fernández, Mara Torres, Macarena Berlín edo Nieves Herrero bezalako esatari eta kazetarien laguntza izan zuen saioak. Denen artean Espainiako uhinen sexu-aholkulari haren 'argiak eta itzalak' aztertu zituzten.
"Instituto de Bella Francis" izeneko Institutuak 'Elena Francis' pertsonaia sortu zuen bere produktuen publizitatea egiteko. Elena Francis andrea fikziozko izakia zen, eta aholkulari-talde batek erantzuten zien entzuleek bidaltzen zizkieten gutunei; besteak beste, apaiz batek eta psikologo batek. 36 urtez, kontsultategiaren erantzunak beti emakume otzana, men egiten duenetakoa zuen helburu. Saioak emakume, ama eta emazte kontserbadoreak, frankismoaren ideologia eta moral zituen emakumeak ziren eredu. Kontsultategiaren arabera, emakumeek pairamena, jasamena, beste alde batera begiratzea, ez ikustearena egitea, pazientzia izatea, gauzak aldatuko zirelakoan itxarotea edo seme-alabengatik eta familiarengatik sakrifikatzea. Saioa kontsultategi sentimentalaz mozorrotutako erregimen frankistaren doktrina baino ez zen izan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mara Torres, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.