Luisa Capetillo: Puerto Ricoko feminista eta sindikalista

Luisa Capetillo (Arecibo, Puerto Rico, 1879ko urriaren 28a - Río Piedras, 1922ko urriaren 10a) Puerto Ricoko anarkista izan zen, feminismoaren eta sindikalismoaren aitzindaria bere herrialdean.

Intelektual, idazle, kazetari eta langile lider gisa nabarmendu zen. Konbentzionalismo sozialei aurre egin zien bere jarrera ideologikoekin.

Luisa Capetillo
Luisa Capetillo: Lanak, Bizitza pertsonala, Argitalpenak
Bizitza
JaiotzaArecibo1879ko urriaren 28a
HerrialdeaLuisa Capetillo: Lanak, Bizitza pertsonala, Argitalpenak Puerto Rico
HeriotzaRío Piedras (en) Itzuli1922ko apirilaren 10a (42 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, sindikalista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sufragista

Find a Grave: 11428311 Edit the value on Wikidata

Lanak

Irakurle gisa lan egin zuen bere jaioterrian tabako-fabriketan, eta han Tabako Torkatzaileen Federazioarekin bat egin zuen, Puerto Ricoko Langileen Federazio Librearen kide den elkartearekin. Uharte osoan zehar bidaiatu zuen tabako eta kanabera langileak antolatuz lan baldintza hobeen aldeko borrokan. Maitasun librearen, eskola arrazionalistaren, espiritismoaren eta begetarianismoaren aldekoa izan zen. 1904an saiakerak idazten hasi zen. Ezkondu gabe bost seme-alaba izan zituen. 1919an Puerto Ricon prakak jantzi zituen lehen emakumea izan zen.

Luisa emakume aktiboa izateagatik eta emakumeen berdintasunaren eta langileen eskubideen alde borrokatzeagatik nabarmendu zen. Ideal anarkista eta feminismoa sustatu zituen bere idazkien bidez. Maitasun askea errepikatzen den gaia da bere testuetan baita emakumezkoen eskubide berdintasuna, langileentzako soldata hobeak eta sozialismo libertarioaren aldeko klase borroka ere.

Uste zuen emakumeak emantzipatu eta hezi behar zirela ama onak izateko. Honela zioen: "Nola trebatu dezake emakume analfabeto eta esklabo batek etorkizuneko gizona?" hori zen bere etengabeko kezka

Haren borroken artean holakoak daude:

  • Nekazaritzako ustiategi bat eratzearen alde egin zuen, nekazarien haurrak babesteko.
  • Langileen Federazio Askean sartu zen, eta bertan antolatzaile lanetan aritu zen.
  • Irakurle gisa lan egin zuen José Martí Tabako Faktorietan.
  • Nekazaritza Greba zuzendu zuen.
  • Langileen soldata defendatu zuen.

Egin zuen guztia bere hitz hauetan oinarrituta dago: "Sozialista naiz, lortutako aurrerapen, aurkikuntza eta asmakizun guztiak guztionak izatea nahi dudalako. Lorpenen sozializazioa inolako pribilegiorik gabe ezarri dadila. Emakumeak bere egoera aldatu behar du kosta ahala kosta ".

Bizitza pertsonala

Luisa Capetilloren gurasoak euskal jatorriko Luis Capetillo Echevarría eta korsikar jatorriko Luisa Margarita Perone izan ziren. Luisak Frantziako literaturarako sarbidea izan zuen bere amarengandik ikasitakoari esker eta irakurtzeko gogoak autodidakta bihurtzen zuen.

Amerikako Estatu Batuetan (New York eta Tampa), Kuban eta Dominikar Errepublikan bizi izan zen. Bere bizitzaren historia XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan berraurkitu zen, Puerto Ricon herrialdeko borroka libertarioen ikono bezala onartuz.

Tuberkulosiak jota hil zen Rio Piedrasen, Puerto Ricon, 1922ko apirilaren 10ean.

Argitalpenak

Lau liburu argitaratu zituen:

  • Ensayos Libertarios (1907)
  • La Humanidad en el futuro (1910)
  • Influencias de las Ideas Modernas (1916)
  • Mi Opinión sobre los Derechos, Responsabilidades y Deberes de la Mujer (primera edición 1911; segunda edición, 1913)

Erreferentziak

Bibliografía

  • (2008) Ana Muiña, Rebeldes periféricas del siglo XIX, La Linterna Sorda Ediciones, 216 Páginas con 250 fotografías e ilustraciones de la época, ISBN 978-84-936562-0-1.
  • (2008) Norma Valle, Luisa Capetillo, Obra completa, Universidad de Puerto Rico en Cayey, ISBN 097597314-2

Kanpo estekak

Tags:

Luisa Capetillo LanakLuisa Capetillo Bizitza pertsonalaLuisa Capetillo ArgitalpenakLuisa Capetillo ErreferentziakLuisa Capetillo BibliografíaLuisa Capetillo Kanpo estekakLuisa Capetillo18791922AnarkismoFeminismoPuerto RicoUrriaren 10Urriaren 28

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BilintxAxularKonoIndustria IraultzaEsch-sur-AlzetteHareharriKote CabezudoSigmund FreudOier EtxebarriaArtearen historiaIdoia AsurmendiBerotegi-efektuaMaiatzKontsumismoIrunZibilizazio minoikoQionglaiJudaismoGasteizLaukiJazzDonibane GaraziEpikuroUgal-aparatuAbrocoma shistaceaIrati (filma)LanbideBizenta MogelMarie CurieHaritzIssuuErromatar arkitekturaBirikaEuskaltzaindiaKulturaNafarroako ErresumaEstoniaPsikologiaMartin TxikiUsaimenDiglosiaMoluskuAnkaraLinguae vasconum primitiaeGazteluEuropar BatasunaTxomin AgirreArgi-energiaIzurdeValfroicourtGernika-LumoMichel FoucaultAlabamaAtenaNeolitoaMarcel DuchampAntzinako Greziako erlijioaSri LankaStephanos II.a GhattasAdimen artifizialAste SantuaKDigestio-aparatuXabier TolosaMunicheko KonferentziaNerbio-sistemaBeroBegiInternational Standard Book NumberMarcello MastroianniGaliziako Egun NazionalaDrahomíraZiega🡆 More