Lily Laskine, Aimée Émilie Laskine jaioa, (Paris, 1893ko abuztuaren 31a – ibidem, 1988ko urtarrilaren 4a) frantses harpa-jotzailea izan zen.
Pianoa ikasi zuen lehenbizi. Baina berehala hasi zen harpa lantzen. Parisko Kontserbatorioan hasi zen eta han Alphonse Hasselmans (1845-1912) eta Georges Martyren (1860-1908) ikasle izan zen. Hamabi urte zituela eman zuen lehenengo harpa-kontzertua, eta Kontserbatorioko lehenengo saria jaso zuen (1905). 1907. urtetik aurrera bidaiak egiten hasi zen. 1909an Parisko Operako Orkestran sartu zen; bertan sartzen zen lehenengo emakumea izan zen. 1926. urtea arte izan zen orkestra horretako kide. Horrez gainera, Parisen Serge Koussevitzkyk sortu zuen orkestrako harpa-bakarlaria izan zen. Kargu hori bera izan zuen Lamoureux orkestran (1921tik 1940ra eta 1943tik 1945ra), Orchestre des Concerts Straramen (1926tik 1933ra), Orkestra Nazionalean (1934. urtea arte), Parisko Orkestra Filarmonikoan eta Comédie-Françaisen. Ahalegin handiak egin zituen, bestalde, lan ahaztuak berreskuratzeko, batez ere, XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako musika-lanak. Europako hiriburu nagusietan aritu zen, eta jaialdi nagusietara gonbidatu zuten. 1948tik 1958ra irakasle izan zen, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Horrez gainera, Nizako Udako Nazioarteko Akademian aritu zen, eta hainbat eskola eman zituen mundu osoan.
Lily Laskine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1893ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1988ko urtarrilaren 4a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Ouen Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Ernest Laskine |
Ezkontidea(k) | Roland Charmy (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Alphonse Hasselmans (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta musikaria |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | harpa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lily Laskine, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.