Kontserba, beren hondatzea ekidin edo geldiarazteko manipulatzen den janaria da.
Helburu hori legami, onddo eta bestelako mikroorganismoen hazkundea saihestuz lortzen da, bai eta garraztea eragiten duten koipeen oxidazioa atzeratuz ere.
Kontserba metodoak garatu aurretik, gizakiak toki lehor eta ilunetan gordetzen zituen elikagaiak, hosto, oihal edo zeramikan gorderik. Argi eta hezetasun gutxirekin, eta ingurunetik ahal bezain isolaturik, mikroorganismoen hazkuntza motelagoa izaten da, eta elikagaiek luzaroago mantentzen dituzte beren propietateak.
Hala ere, gizakiak aspaldi hasi ziren kontserba metodo landuagoak erabiltzen. Frutak azukrez estaltzea, edo barazkiak gatzunetan murgildurik mantentzea aspaldiko metodoak dira. Beste gai batzuk ere erabili ziren kontserbatzeko, olio eta gantzetan biltzea, ozpinetan gordetzea, eztiz igurztea edo izozpean mantentzea, adibidez. Keatzea ere ohiko metodoa zen, haragia mantentzeko. Bestalde, gorde aitzin egosteak usteltzea atzeratzen duela aspalditik da gauza jakina. Ontzi hermetikoen erabilera ere zaharra da (guztiz hermetikoak ez ziren arren), eta beste kontserba metodoekin konbinatuz erabiltzen zen.
Azken mendeetako kontserba metodoetan, ur-lurrun bidezko esterilizazioa, kontserba hermetikoak eta plastikoaren erabilera dira aipagarrienak, gehigarri kimikoekin batera.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kontserba, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.