José Díaz Ramos (Sevilla, Espainia, 1895eko maiatzaren 3a - Tbilisi, Georgia, Sobietar Batasuna, 1942ko martxoaren 20a) espainiar buruzagi komunista izan zen.
José Díaz Ramos | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Madrid (capital) (en) Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en)
1932ko martxoaren 17a - 1942ko martxoaren 20a ← José Bullejos (en) - Dolores Ibarruri → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Díaz Ramos | ||||
Jaiotza | Sevilla, 1895eko maiatzaren 3a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Tbilisi, 1942ko martxoaren 19a (46 urte) | ||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | sindikalista, politikaria eta okina | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 1933. urtean. Komunisten buru izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Nazioarteko Brigadetako buruzagiarekin arazoak izan zituen, eta Largo Caballeroren destituzioaren aurkako botoa eman zuen bakarretako bat izan zen. Diputatu hautatu zuten 1936. urtean. Gerra amaitutakoan Sobietar Batasunera erbesteratu zen, eta handik hiru urtera, bere buruaz beste egin zuen. Tres años de lucha liburua idatzi zuen.
José Díazek beheko hitzaldi hau eman zuen 1935ean. Nahiz eta Espainiako Gerra Zibila pizteko urte bat falta, garbi ikusten da garai horretan besteak beste komunistek eta Gobernuak zuten giro nahasia.
« | Ez dira hauek denbora alferrik galtzeko une egokienak. Faxismoaren arriskua inoiz baino handiagoa da egun Espainian. Boterea, Estatuaren aparatua, erreakzionarioek eta faxistek osaturiko gobernu baten eskuetan dago. Eta gobernu hau, izan daitezkeen asmo gaiztoenekin, neurri organikoak eta estratejikoak hartzen ari da mugimendu iraultzailearen garapenaren aurka. Eta xede horretan ez du inolako biderik bazterrean uzten. Terrorepean dauka nazioa. Lasai dagoela beste hitzik ez duen arren, alarma eta prebentzio-egoeraren bildurra du prest etengabe. Indarrean du prentsa-zentsura eta debekatuak langileen egunkariak, Mundo Obrero, iraultzaren egunkaria. (...) langileak mehatxupean dauden une larri hauetan, faxismoa Estatuaren baliabide nagusien jabe den une larri hauetan, argi eta garbi esan dezagun prest gaudela gainerako indar antifaxista guztiekin batera borroka egiteko, Herri Bilgune Antifaxista batera bilduriko partaide guztiek ezinbestean beteko duten oinarrizko programaren ildoetatik. | » |
José Díaz, Madrilgo Monumental Cineman eginiko hitzaldia, 1935eko ekainaren 2a |
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Díaz Ramos |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article José Díaz Ramos, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.