John Jamieson Carswell Smart (Cambridge, Ingalaterra, 1920ko irailaren 16a - Melbourne, Australia, 2012ko urriaren 6a) ingeles filosofoa izan zen.
John Jamieson Carswell Smart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cambridge, 1920ko irailaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua Australia |
Heriotza | Melbourne, 2012ko urriaren 6a (92 urte) |
Familia | |
Aita | William Marshall Smart |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea The Queen's College (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Mark Colyvan (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, katedraduna eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Australiar Unibertsitate Nazionala Adelaideko Unibertsitatea La Trobe University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Australian Academy of the Humanities (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Australiako Monash Unibertsitateko irakasle emeritua izan zen, eta metafisika, zientziaren filosofia, erlijioaren filosofia eta politika-filosofia arloetan aritu zen. Espekulazioaren filosofia ororen kontra agertu zen, eta kritikak egin zizkion existentzialismoari, bere ustez existentzialismoa hitz hutsean oinarritua eta patetikoa zelako. Era berean, ikuspegi fenomeniko edo instrumentalista oro baztertu zituen, eta horien aurrean errealismo zientifikoa aldeztu zuen, esanez gauzaki fisiko guztiak errealak direla eta prozesu fisiko guztiak arau deterministek arautuak direla. Smartek ez zuen onartzen gorputza-adimena dualismoa, eta, oro har, utilitarismoaren alde agertu izan zen.
Idazlanen artean, aipagarriak ditu An Outline of a System of Utilitarian Ethics (1961, Etika utilitarioaren sistema baten oinarriak), Philosophy and Scientific Realism (1963, Filosofia eta errealismo zientifikoa), Between Science and Philosophy: An Introduction to the Philosophy of Science (1968, Zientziaren eta filosofiaren artean: zientziaren filosofiari sarrera) eta Utilitarianism: For and Against (1973, Utilitarismoa: zer alde eta zer kontra).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article John Jamieson Carswell Smart, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.