Jean-Baptiste Say

Jean-Baptiste Say (Lyon, 1767ko urtarrilaren 5a - Paris, 1832ko azaroaren 15a) frantses ekonomialaria.

Enpresaria zen, eta eguneroko lanean hartu zuen ekonomiarekiko zaletasuna. 1816. urtean ekonomiari buruzko eskolak ematen hasi zen. 1819. urtean Conservatoire National des Arts et Métiers-en Industria Ekonomia sailaren ardura hartu zuen. 1831. Urtean, berriz, Collège de France-ko Ekonomia Politikoko irakasle hautatu zuten. Argitaratu zituen obren artean nagusiak Traité d’économie politique (1803) eta Cours complet d’économie politique (1829) dira. Ekonomia teorian entrepeneur kontzeptua sartu zuen, eta oinarrizko ekoizpen bideak hirutan (lurra, lana eta kapitala) sailkatu zituen. Hala ere, ezaguna da batik bat bere izena daraman merkatuei buruzko legearengandik. Lege horrek ez zuen ekonomia teorian izan duen eragina lortuko ez balitz izan Keynes-en eta Eskola Klasikoaren arteko tirabira; Keynesen ustez, Eskola Klasikoaren huts handia zen Say-ren legea beren makroekonomia teoriaren oinarrizko ideiatzat hartzea. Bada zalantzarik Say-k postulatu horrekin esan nahi zuenari buruz; Keynes-en ustez legeak, funtsean, “ekoizten diren salgaien kopurua eta erositako salgaien kopurua berdinak dira” dio; beste modu batera esanda, “eskaintzak bere eskaria sortzen duela”; definizioz, beraz, ez litzateke inoiz izango baliabideen gutxiegizko erabilpenik. Legearen beste zenbait ikuspuntu funtsa handirik ez duten topikoak baizik ez dira, “truke orotan badirela eroslea eta saltzailea”, eta “salgai bat saldu bada, norbaitek erosi duelako”, esaterako. Seguruenik esanahi handieneko interpretazioa Keynes-ena da, baina oreka izateko baldintza gisa. Bere obren artean aipatzekoak dira orobat Ricardo ekonomialari ingelesaren obren frantseserako itzulpenak.

Jean-Baptiste Say
Jean-Baptiste Say
Bizitza
JaiotzaLyon1767ko urtarrilaren 5a
HerrialdeaJean-Baptiste Say Frantzia
Heriotzaformer 2nd arrondissement of Paris (en) Itzuli1832ko azaroaren 14a (65 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Say (en) Itzuli
Familia
AitaJean-Étienne Say
AmaFrançoise Castanet
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSay family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, industrialaria, kazetaria, itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Conservatoire National des Arts et Métiers
Collège de France  (1831 -  1832)
Lan nabarmenak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli

Find a Grave: 44171737 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Tags:

17671832Azaroaren 15Collège de FranceDavid RicardoEkonomia PolitikoEkonomia klasikoaKeynesLyonParisSayren legeaUrtarrilaren 5

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Miren NogalesAntisorgailuEuskadi Ta AskatasunaQuit IndiaUruguaiko futbol selekzio nazionalaAmpuisErnalketaBernart EtxepareBingoMadrilAmaia UribeAtomoNancy PelosiAnimaliaAitana OcañaEnergia elektrikoBlåhajAzeri arruntArrainSons of AguirreLurzoruMoldaviaKlimaMarteIlargiaren aldiIxtebe PellotEuskal dantzakMasaOlatz ArrizabalagaGiza Garapenaren IndizeaJon MirandePagoLeire BilbaoIlargiaPazkoaClement ArrindellBasajaunKai Nakai71. Oscar SariakJoan Antonio MogelZuhaitzGorbeiako natura parkeaKate trofikoAdierazpen-askatasunIraitz-sistemaTxalapartaUrtarrilaren 24Itsaso1997IrunGoroldioPennsylvaniaBerdeAzeri-buztanMonarkia autoritarioUztailaren 31Maiatzaren 7Go!azen (telesaila)ApustuItzuli (itzultzaile neuronala)BergaraMoneroBerlingo harresiaIrakEgonkortasun PlanaPierre TopetUdalerri Euskaldunen MankomunitateaSuizidio lagunduKoala🡆 More