Inklings

Inklings talde literario britaniarra izan zen.

Partaide gehienak Oxfordeko Unibertsitatearekin lotuta zeuden eta sinismen kristauak zituzten. Taldearen bilkurak 1930eko hamarkada hasieran hasi zen hirurogeiko hamarkada arte; izan ere, taldearen urte aberatsenak 1949 arte iraun zuen. Literatura zale porrokatuak ziren eta narratibari eta fikzioari balore berezia ematen zieten. Fantasiazko literatura bultzatu zuten.

Inklings
Eagle and Child pub, Inklings taldea biltzen zen tokia.
Inklings
Eagle and Clild pub. Izkina horretan biltzen zen taldea, The Rabbit Room deitzen zioten.

Taldearen partaideak

Garaian ohikoa zen moduan, guztiak gizonak ziren. Emakume bakarra hurbildu zen bileretara: Dorothy L. Sayers. Literatura hizketaldiaren partaide nagusiak hauek ziren:

  • Owen Barfield
  • J. A. W. Bennett
  • Lord David Cecil
  • Nevill Coghill
  • Hugo Dyson
  • Adam Fox
  • Roger Lancelyn Green
  • Robert Havard (Humphrey)
  • C. S. Lewis (Jack)
  • Warren Lewis (Warnie, C. S. Lewisen anaia nagusia)
  • J. R. R. Tolkien (Tollers)
  • Christopher Tolkien, aurrekoaren semea
  • Charles Williams

Ohiturak eta bilerak

Inklings 
Zurezko plaka batek gogorazten du taldea esertzen zen tokia.

Taldea toki desberdinetan joan zen biltzen. 1949 arte, ostegunetan, afaldu ondoren Lewisen geletan biltzen zen, Oxfordeko Unibertsitatearen Magdalen Collegen. Bilkura horietan filosofia eta literaturari buruz hitz egiten zuten edo norberak egindako testuak irakurtzen zuten. Bilera horietan, esaterako, Tolkienen Eraztunen Jauna edo Charles Williamsen All Hallows' Eve lehen aldiz aurkeztu ziren. Dena dela, bilerak ez ziren oso formalak eta bazegoen txantetarako lekua. Denborarekin beste lokaletan ere bildu ziren: astearteetan, eguerdian, Oxfordeko Eagle and Child pubean. Geroago ere kale bereko beste pub batera hasi ziren joaten, Lamb & Flag.

Taldea oso informala zen: ez zegoen ez araurik ezta estatuturik ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Inklings Taldearen partaideakInklings Ohiturak eta bilerakInklings ErreferentziakInklings Kanpo estekakInklings1949Oxfordeko Unibertsitatea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AlofonoDibulgazioPeriklesIxtebe PellotKontinenteIkus-entzunezkoaren aldiriakEuskararen historiaSingapurko metroaYves MontandPhyllobates aurotaeniaGripeAste SantuaErnalketaAna NafarroakoaEuskal Autonomia ErkidegoaAndy WarholBarbudaGoi Erdi AroaEnergia ez berriztagarriGipuzkoaIrakPagoHayao MiyazakiAbuztuaren 27HaragijaleLanbideJuduGripearen A birusElhuyar HiztegiaSan Andres eliza (Eibar)Izaro Andres ZelaietaProteinaRotten XIIIHerri kirolUgalketa asexualEnergia elektrikoMcOnakDomeinu (biologia)24 ordu euskarazMateriaBrigade LocoGatza eta argiaLeturiaren egunkari ezkutuaAzeri-buztanProtistoBizenta MogelHistoriaurreaUntxiZaharkitze programatuZuberoaAizkora probaSainte-JalleEli GallastegiLos XeyMesopotamiaEuskal Herriko kulturaOskorriArnas-aparatuJose ItuarteMax HorkheimerGero (Axular)EspainiaBilboko Burdin HesiaIsraelJazzAntzinako EgiptoXVideosOlinpiar JokoakJon Agirre EgañaGarizumaLurraAimar Irigoien🡆 More