Gundestrupeko Pertza: Danimakan aurkitutako Burdin Aroko zilarrezko pertza dekoratua

Gundestrupeko Pertza (danieraz, Gundestrupkarret) zilarrezko erritu-pertza edo galdara bat da, oparo apaindua.

Datazio ezberdinak eman dira objektuarentzat: batzuentzat K.a. 200 eta K.o. 300 urteen artean legoke eta beste batzuentzat K.a. 150 eta K.a. 1 artean. Azken data horrek La Tène berantiarraren garaian edo Erromatar Burdin Aroan kokatzen du. Europako Burdin Aroko zilargintzako adibiderik ezagunena da (69 cm-ko diametroa eta 42 cm-ko altuera du). Gundestrup herrixkatik gertu aurkitu zuten, Danimarka ipar-ekialdean dago, Himmerland penintsulako Aars parrokian (56°49′N 9°33′E / 56.817°N 9.550°E / 56.817; 9.550). 1891n, zohikaztegi baten ohantze lehorraren azpian, desmuntatuta eta pertzaren oinarrian piezak pilatuta, bost pieza angeluzuzen eta luze zeuden, zazpi laburragoak eta biribila zen beste bat. Sophius Muller-ek piezak berreraiki zituen, gaur egun ikusten den bezala, pertzaren jatorrizko forma lortzeko. Plaka angeluzuzen bakoitzak zilar ia purua zuen (% 97), eta bozelketaz landutako hainbat irudi: animalia, landare eta antropomorfoak.

Gundestrupeko pertza
Gundestrupeko Pertza: Aurkikuntza eta erreplikak, Lehengaiaren jatorria, Jatorria
Fabrikazioa
Sortzaileaezezaguna
Historia
SorreraK.a. 150
Kokapena
KokapenaDanimarkako Museo Nazionala eta Danimarka
Koordenatuak56°48′21″N 9°34′46″E / 56.805801°N 9.579413°E / 56.805801; 9.579413
Dimentsioak69 (diametro) × 42 (altuera) cm
Masa9 kg

Danimarkako Museo Nazionalean dago gordeta, Kopenhagen eta museo horretan dagoen pieza arkeologiko ezagunenetako bat da.

Pertza ez dago osorik. Behealdean katilu itxurako hondo batek osatzen du eta horren gainean plakak daude, bost barrutik eta zazpi kanpokoan; egun, galduta dagoen zortzigarren plaka bat falta da galdara osatzeko, eta, goiko partean, ertz biribildu baten bi sekzio baino ez dira gordetzen. Oinarria leuna da, dekoratutako medailoi biribil bat besterik ez du erdian, barruan, gainerakoan, leuna da. Beste plaka guztiak, aldiz, oso apainduta daude bozelketa bidez egindako irudiekin. Bozelketaz lortutako irudiei xehetasunak eransteko beste teknika batzuk erabili ziren: urreztatuko zatiak eta beirazko pieza txertatuak begiak irudikatzeko. Osagaiak haien artean doitzeko beste pieza batzuk aurkitu dira. Guztira bederatzi kilo baino gutxiago pisatzen ditu.

Nahiz eta objektu hori Danimarkan aurkitu, seguruenik ez zen han egin, ezta handik hurbil ere; artisautza Galiako eta Traziako elementuak ditu, metalurgian eta irudietan. Panelen estiloko teknikak eta elementuak hertsiki lotuta daude Traziako zilarrezko beste pieza batzuekin; irudikatutakoa, berriz, batez ere giza irudiak, zelten ohiturekin lotzen da, nahiz eta eszenak mitologia zeltarekin hertsiki lotzeko saiakerak eztabaidagarriak izaten jarraitzen duten. Ikonografiaren beste alderdi batzuk Ekialde Hurbiletik datoz.

Eskala handiko abegitasuna elite zeltentzako betebeharra izan zen ziurrenik, eta, pertzak, beraz, familiaren izena handitzeko metalurgiako objektu garrantzitsuak ziren arren, sinpleagoak eta txikiagoak izan ohi ziren. Oso handia eta eta paralelo bakarra du: brontzezko beste pertz baten zati handi bat, zeina Danimarkan ere aurkitu baitzen, Rynkebyn . Objektuak Europako korronte artistiko askoren nahasketa da irudien aldetik oso konplexua, eta ezohiko narrazio-maila altua du arte zeltarentzat. Irudien jatorrizko esanahia osorik ulertzera inoiz ez garela iritsiko uste da.

Aurkikuntza eta erreplikak

Gundestrupeko Pertza: Aurkikuntza eta erreplikak, Lehengaiaren jatorria, Jatorria 
Oinarriaren erdiko medailoia, erreplika batean

1891ko maiatzaren 28an aurkitu zuten Gunfunp-eko galdara zohikatz-ebakitzaileek, Rιvemose izeneko zohikaztegi txiki batean (Borremoseko handienetik gertu)... Aurkikuntzaren garaian, zohikaztegiaren ikerketa paleobotanikoek erakutsi zuten lurra lehor egon zela pertza jalki zenean, eta zingirak gora egin zuen pixkanaka. Biltegiratzeko moduak pentsarazten digu pertza oharkabean eta ondo ezkutatuta pasatzea. 2002an beste ikerketa bat hasi zen, eta ondorioztatu zen zohikaztegia lurperatze egin zen garai berekoa izan zitekeela.

Pertza desmuntatuta aurkitu zen bost plaka angeluzuzen luzerekin, zazpi xafla motz biribilekin (eskuarki, egoitza-plaka deritzona) eta oinarri kurbatuaren barruan pilatutako bi hodi-zatirekin. Gainera, eraztun bateko burdinazko pieza bat dago, jatorriz zilarrezko hodien barruan kokatua, galdaren ertzean zehar. Plaka bat desagertuta dagoela uste da, kanpoko beste zazpi plaken zirkunferentzia barruko bost plaken zirkunferentzia baino txikiagoa delako.

Erreplika multzo bat egin da. Bat Irlandako Museo Nazionalean dago, Dublinen, eta beste batzuk Frantzian, Lugdunum Museoan (antzina, Fourvière-ko Galo-erromatar Museoa zena), Lyonen, eta Museo Arkeologiko Nazionalean (Musée d'Archéologie nationale) Saint-Germain-en-Layen. Azken erreprodukzio horri galbanoplastia tratamendua eman zitzaion. Bibracteko zibilizazio zeltikoaren museoan (Saona eta Loira departamentuko Saint-Léger-sous-Beuvray-en) biltegian gordetzen dute. 2010ean Dijongo Museo Arkeologikoan (Musée archéologique de Dijon) erakusketa batean ikusgai egon zen..

Lehengaiaren jatorria

Gundestrupeko Pertza: Aurkikuntza eta erreplikak, Lehengaiaren jatorria, Jatorria 
Kanpoko plaka d

Galdararen elaborazioaren lan-prozesua trebetasun handia eskatzen zuten urrats gutxi batzuetan oinarritu zen. Estanpazio-eremu jakin batzuk gorritu eta irudi handien begietan beira sartzen zen. Seguruenik, plakak lauak ziren hasieran eta gero kurbatu ziren, elkarrekin soldatzeko.

Onartzen da, oro har, pertza hainbat zilargileen lana izan zela. Eskanerraren mikroskopia elektronikoa erabiliz, Benner Larson-ek 15 ziztada identifikatu ditu plaketan, hiru erreminta-multzori dagozkienak. Banakako plaka bakar batek ere ez du tresna-talde horietako baten baino gehiagoren markarik, eta horrek pentsa arazten du hiru zilargilek landu zituztela piezak. Bestalde, aurretik egindako estiloaren azterketa egin zenean, hiru zilargile desberdin identifikatu ziren eta beraz, azterketa fisikoek aurreko analisiekin bat etorri ziren. Gainera, zilarraren purutasun eta lodiera oso desberdinak dira eta hainbat artisauek parte hartu izanak desberdintasun horiek ere azalduko lukete.

Jatorria

Galdaran erabilitako zilargintza-teknikak ez ziren ezagunak zelten munduan, baina bat datoz Traziako zilar-xaflen tradizio ospetsuarekin. Irudikatutako eszenak ez dira ezaugarri traziarren bereizgarriak, baina konposizioaren zenbait elementu, dekorazio-motibo eta zenbait elementu egiteko moduak (hala nola, adarrekin egindako irudiaren "sokak") obra traziartzat hartzen dira.

Taylorrek eta Bergquist ikertzaileek defendatu dute "Scordisci" izenez ezagutzen den tribu zeltak traziar zilargileei enkargatu zietela pertza. Historialari klasikoen arabera, zinbriarrak, bizi ziren Jutlandiatik hegoaldera joan ziren Elba Behereko eskualdetik eta scordisci-ei eraso egin zieten K.a. 118. urtean. Erromatarren aurrean hainbat porrot jasan ondoren, zinbriarrak iparralderantz erretiratu ziren, eta seguru asko beraiekin pertz hori hartu eta Himmerlandera eraman zuten.

Nielsenek, ordea, uste du bere jatorriaz galdegitea ez dela eraginkorra, eta emaitza nahasiak lor daitezkeela. Talde etniko askoren migrazio handia dela eta, hala nola herri zelta eta teutoiena, eta erromatarren hedapena eta ondorengo erromanizazioa kontuan hartuta, oso zaila dela talde etniko bakar bat izatea Gunsuntp-eko galdaren garapenaren erantzule. Horren ordez, kulturen bat-egite baten emaitza gisa landu izan zitekeela pentsa daitekeela, kultura bakoitza aldamenekoan inspiratuz eta besteetara zabalduz. Azkenean, Nielsenek ondorioztatu duenez, plaken atzeko aldean aurkitu zituen erleen argizari-azeleragailu bidezko datazioetan oinarrituta, ontzi hori Erromako Burdin Aroan sortu zen, Europako erdialdeko lekuren batean.

Ikonografia

Mitologia zelta erakusten duten motiboz josita dago, hala nola Cernunnos, Taranis eta jainko edo erraldoi baten bat, hildako gudariak hasi edo berpizteko asmoz pertz batean murgiltzen dituenak. Irletako mitologia zeltan, zenbait ontzi magiko aipatzen dira: Suaren eta eguneko zeruaren Aed edo Dagda jainkoaren ugaritasun galdara; ezagutza-biltegia den eta poesia-dohaina ematen duen pertza (Ceridwen-go peir-a); bizitza-jariakina (peir dadeni); erregetzaren garagardoa duen ontzia, eta abar. Are gehiago, baliteke Graalaren inguruko Erdi Aroko legendak eta iruditeria, antzinako pertzaren edo ontziaren botereen inguruko mito horietan oinarri izatea.

Dekorazioan animalia exotikoen irudiak ere badaude, hala nola lehoi bat, elefante bat (edo basurde bat), eta horrek esaten digu pertza hego-ekialderago egin zela. Frantzian irakurketa astrala eman zaio iruditeriari, baina herrialde anglosaxoietan beste interpretazioak lehenetsi dira.

Barruko dekorazioa

Gorago esan bezala, oinarrian dekoratutako medailoi biribil bat besterik ez du erdian, barrualdean.

Piezaren altueraren goiko erdian, bost eszena bost plakatan banatzen dira. Idatzitako inskripziorik ez dagoenez, egin diren irakurketak hipotetikoak dira, baina hau da ikusi dena:

  1. Orein adarrak eta "lotoaren posizioan" eserita dagoen gizonezko bat dago. Ezkerreko eskutik ahari burua duen suge bat gogor heltzen edo estutzen du du. Eskuineko eskuan, torke bat dauka. Ondoan animalia batzuk agertzen dira, besteak beste, Cernunnos pertsonaiaren orein enblematikoa.
  2. Hurrengo plakan, beheko lerroan, hainba arma-gizon eta hiru hiru carnyx jole daude. lerroaren buruan,, txakur batek (desagertutako vertragus arrazakoa) aurre egiten die gerlariei; pertsonaia erraldoi batek (segur aski, emakume batek), berriz, borrokalarietako bat pertz batean sartzen ari da. Goiko erregistroan, lau zaldizkok egiten dute galopan, ezkerretik eskuinera, bere enblemak kaskoaren puntan daramatzate: arkua, oreinaren adarrak, basurdea eta belea dira. Urtaroekin lotura izan dezakete. Lehena udaberriarekin (ortzadarra balitz), bigarrena udarako pausoarekin, hirugarrena udazkena eta lurra, eta laugarrena neguarekin eta airearekin lotuta legoke.
  3. Hirugarren plakan, batzuetan Taranis, "Trumoilaria", bezala interpretatzen den gizonezko bat, bere eskuineko eskuan gurpil bati eusten diona. . Hainbat animalia mitiko ditu inguruan: txakurrak, grifoak eta ahari-burua duen suge bat. Erdian, bere besoak jasoak dituen beste gizonezko bat dago.
  4. Laugarrenean animalien artean dagoen jainkosa bat dago. Bi grifo, bi elefante (edo bi basurde mihia botatzen), eta zakur bat daude haren inguruan. Jainkosak bere eskuak elkar hurbildu ditu ia lotu arte. Ikertzaile anglosaxoientzat bi elefanteek Anibalen gerrei buruz hitz egiten digute.
  5. Hiru zezen eta hiru gizonezko, zezena hiltzen hari gizon bana, edo eszena hiru aldiz errepikatzen da.

Kanpoko dekorazioa

Bi jainko eta hiru jainkosa irudikatzen dira zazpi plakatan. Hasieran zortzi panel zeuden, baina azkena ez zen inoiz aurkitu. Jainko guztiek dute bizarra eta batzuek besoak altxatuta dituzte otoi egiten egongo balira bezala. Hirugarren eta laugarren plaken artean hutsunea utzi dute errestauratzaileek hor egongo baitzen galdutako plaka.

  1. Lehenengo panelean, jainkoak bi gizon txikiagoei eusten die bere eskuekin, jantzi estu marradunez jantzita. Gizon horien bere besoetan animali bana daramate, agian agian basurdeak.
  2. Bigarren plakan, emakumearen irudiak besoak gurutzatuta ditu. Eskuineko sorbaldan, lehoi baten (edo beste animali baten) aurka borrokatzen ari den gizon baten eszena bat ageri da. Ezkerreko sorbaldan norbait salto egiten ari da.
  3. Hirugarrenean, erdiko pertsonaiak besoak altxatzen ditu, ukabilak itxita. bizarra du ere eta lepoan torkea. Bere inguruan, hiru pertsonaia daude. Horietako bat jainko honen sorbaldaren gainean dago, boxeatzen egongo balitz bezala. Eskuineko aldean (jainkoaren ezkerreko sorbaldaren gainetik) gizon bat salto egiten ari da eta horren azpian zaldun txiki bat dago.
  4. Laugarrenean, jainkosa batek besoak bularrean tolestuta ditu eta bi gizonezko ditu albo bietan. Gizonezkokoak senartzat hartzen dira batzuetan. Nerabea ezkerrean dago eta zaharrena eskuinean.
  5. Bosgarren plakan, gizonezko bizardun batek adardun animali bati eusten dio atzetik esku bakoitzarekin. Bizarduna Cernunnos izan daiteke.
  6. Seigarrenean, jainko batek dragoiak edo itsas-zaldiak izan daitezkeen bi animali heltzen ditu esku banatan. Jainkoaren azpian, bi buruko beste izaki munstro batek bi gizaki jaten ditu.
  7. Zazpigarrenean, erdiko jainkosak besoak altxatzen ditu, eta beste bi pertsonaia txikiago ondoan ditu. Jasota duen eskuineko eskuan hegazti bati.eusten dio. Ezkerreko besoa horizontala du, eta bizkarrean etzanda dagoen gizon eta txakur bati eusten dio. Bi hegazti harrapari buruaren alde banatan daude. Eskuinean emakume txiki bat ari zaio ilea bihurritzen, trentza edo egiten. Galiako Rhiannon-ekin identifikatu izan duten batzuek irudi hori, inguruan dituen hegaztiak direla eta (bat eskuan eta bi hegazti harrapari alboetan). Bizkarrean etzanda dagoen gizona, Lugus dela iradoki da: "Lugus, beso luzea", gizonezkoak, beso hipertrofiatua duela irudikatu baita.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gundestrupeko Pertza Aurkikuntza eta erreplikakGundestrupeko Pertza Lehengaiaren jatorriaGundestrupeko Pertza JatorriaGundestrupeko Pertza IkonografiaGundestrupeko Pertza OharrakGundestrupeko Pertza ErreferentziakGundestrupeko Pertza Kanpo estekakGundestrupeko Pertza1891AntropomorfismoBozelketaBurdin AroaDanieraDanimarkaK.a. 1K.a. 150La Tène kulturaPertzZohikaztegi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Airearen kutsaduraBilintxEuskadi Ta AskatasunaItzuli (itzultzaile neuronala)Euskal dantzakEuskal antzerkigintzaLurraKaren Dianne BaldwinMaria AntonietaGorostiPlayStationMiren Agur MeabeArabaRootOpilaren egunaZetaren BideaAntzinaroko Olinpiar JokoakJoseba Díez AntxustegiAntzinako GreziaAtmosferaIntxaurrondo arruntMultilateralismoaren eta Bakearen aldeko Diplomaziaren nazioarteko EgunaConnemara gure bihotzetanElektrizitateAldous HuxleyEllen DeGeneresEkoizpen-teoriaAltzairu2021Paulo AzpiazuEspainiako Gerra ZibilaPablo PicassoSua EnparantzaLPEEAizpea GoenagaBiolinFaktore abiotiko2023-2024ko Israel-Palestina gerraHowland uharteaBaionaAposizioErromatar InperioaJon ArretxeUrko zigurataGizakiUztarriaLemoizko zentral nuklearraUrdaibaiLannerayNutrizioErdibitzaile (geometria)Alexander FlemingShooter (2007ko filma)Energia ez berriztagarriOsama bin LadenOzeano BareaVincent van GoghItziar Murua UriaAmets ArzallusBasahateSumendiItoizEuskal Herriko klimaDes-kontrolBárbara PalaciosMP3Eguzki-sistemaEndogamiaErroldaNeokontserbadurismoLantegi🡆 More