Giorgio Manganelli (Milan, 1922ko azaroaren 15a - Erroma, 1990eko maiatzaren 28a) italiar idazlea izan zen.
Grupo 63 izenaz ezagutzen den italiar idazleen taldeko kidea izan zen, baina bere idazkera eta gogoetak nahiko independenteak izan ziren beti, eta ez zitzaion erabat atxiki talde haren aitzindarien esperimentalismoari.
Giorgio Manganelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1922ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1922ko azaroaren 15a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1990eko maiatzaren 28a) |
Heriotza | Erroma, 1990eko maiatzaren 28a (67 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Pavia (en) |
Hizkuntzak | italiera ingelesa |
Irakaslea(k) | Vittorio Beonio Brocchieri (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Eleberriak, aitorpen-liburuak, saiakerak eta erreportaje-liburuak eman zituen Manganellik argitara, eta bere lanetan idazkera jasoa, xehetasunen zalea, birtuosoa sarritan, erabili zuen. Bere prosa narratiboan fikzioa eta aitorpenak edo gogoetak (pentsalari handia baitzen) nahasten dira, eta existentziaren ezinegonaren gaia lantzen du beti, heriotza eta ezerezaren inguruan. Aldi berean, literaturaren ikuspegi manieristaren alde egin zuen, osagai surrealisten bidez bere pertsonaien inguruan irudizko mundu bat osatuz. Bere kontakizunen artean aipatzekoak dira, batez ere, Hilarotragedia (1964), Nuovo commento (1969, Iruzkin berria), Agli dei ulteriori (1972, Ondoko jainkoei), Pinocchio: un libro parallelo (1977, Pinotxo: liburu paralelo bat), Centuria (1979, Mendea), Amore (1981, Maitasuna), Discorso dell' ombra e dello stemma (1982, Itzalaren eta ezkutuaren diskurtsoa), Dall'inferno (1985, Infernutik), A y B (1986) eta La notte (Gaua, egilea hil ondoren argitaratua). Saiakera liburuen artean, berriz, La letteratura come menzogna (1967, Literatura gezur gisa) eta Angosce de stile (1981, Ezinegon estilistikoak) dira azpimarratzekoak, eta erreportajeetan, berriz, Cina e altri orienti (1974, Txina eta beste ekialde batzuk) bidaia-liburua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Giorgio Manganelli, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.